103/2012 FORU DEKRETUA, irailaren 12koa, identifikazio fiskaleko zenbakia eta horri lotutako errolda zehatz batzuk arautzen dituen otsailaren 22ko 8/2010 Foru Dekretua aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 27. artikuluak zergadunen eta, oro har, tributudunen zerga-betebeharrak arautzen ditu. 5. idatz-zatiak betebehar formalak definitu eta zerrendatzen ditu, hots, diruzkoak ez izanik tributu arloko jarduketekin edo prozedurekin loturik daudenak. Betebehar formal horien artean, 5. idatz-zati horren b) letrak honako hau aipatzen du: zerga arloko edo zerga ondorioak dituzten harremanetan identifikazio fiskaleko zenbakia eskatzeko eta erabiltzeko betebeharra. Lege beraren hamargarren xedapen gehigarriaren 1. idatz-zatiak ezartzen du pertsona fisiko eta juridiko guztiek eta nortasunik gabeko entitateek identifikazio fiskaleko zenbakia izanen dutela beren tributu harremanetan edo tributu gaietan eragina duten harremanetan. Modu berean, ezartzen da erregelamendu bidez arautuko dela identifikazio fiskaleko zenbaki hori esleitu, baliogabetu eta ezeztatzeko prozedura, baita hura osatzeko modua eta tributu harremanetan edo tributu gaietan eragina duten harremanetan erabiltzeko modua ere. Xedapen gehigarri horren 2. idatz-zatiak edozein finantza-eragiketa egin baino lehen identifikazio fiskaleko zenbakia kreditu entitateei jakinarazteko betebeharra ezartzen du eta betebehar horren inguruan arau bereziak eta salbuespenak ezarri ahalko direla erregelamendu bidez, bai eta kasu horietan kreditu entitateek bete beharko dituzten informazio betebeharrak ere.

Estatuan betebehar formalen araubide juridikoan aldaketa batzuk sartu dira, identifikazio fiskaleko zenbakiaren inguruan zehazki. Tributuen arloan zergadunak behar bezala identifikatzea oso inportantea da tributuak egokiro kudeatzeko, tributudunen zentsuen kalitatea handitzeko eta gure inguruko Administrazioekin tributuen arloko informazioa eraginkortasunez trukatzeko. Horregatik, ezinbestekoa da arlo horretako foru araudia Estatuko araudiaren aldaketara egokitzea. Horren ondorioz, identifikazio fiskaleko zenbakia eta horri lotutako errolda zehatz batzuk arautzen dituen otsailaren 22ko 8/2010 Foru Dekretuan aldaketa batzuk sartzen dira.

Foru dekretu hau artikulu batez eta bi azken xedapenez osatua dago.

Artikulu horren 1. idatz-zatiak ezartzen du pertsona fisiko batek aldi berean identifikazio fiskaleko zenbakia eta nortasun agiri nazionala edo atzerritarren nortasun zenbakia dituenean, egoera normalizatzeko, ez dela jada ezeztatze prozedura bat hasiko, aurrez esleitutako identifikazio fiskaleko zenbakiaren baliogabetasuna deklaratuko baita...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR