264/2009 FORU AGINDUA, uztailaren 22koa, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko idazkari tekniko nagusiaren aldi baterako ordezkoak izendatzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 41. artikuluko 2. idatz-zatiak xedatzen duenez, departamentu bakoitzeko titularrak, foru agindu baten bidez, zuzendari nagusien eta idazkari tekniko nagusiaren aldi baterako ordezkoak izendatuko ditu, kargua hutsik dagoenean, titularrak kanpoan edo gaixorik daudenean edo beste ezintasun bat dutenean haien ordez jarduteko. Artikulu horretako 6. idatz-zatiaren arabera, ordezkoen izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kasu zehatzetarako egiten direnak izan ezik.

Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren egitura organikoa onesten duen irailaren 3ko 125/2007 Foru Dekretuak Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiaren, Familiaren, Haurraren eta Kontsumoaren Zuzendaritza Nagusiaren eta Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiaren egiturak ezartzen ditu.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Lehena.-Kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo gaixorik dagoenean edo beste ezintasun bat duenean, departamentuko idazkari tekniko nagusiaren aldi baterako ordezkoak honako hauek izanen dira, hurrenez...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR