101/2009 FORU AGINDUA, ekainaren 22koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, kontseilari horrexek abenduaren 11n emandako 203/2007 Foru Agindua aldatzen duena. Agindu horren bidez Hezkuntza Departamentuko bulegoen atxikipena eta eginkizunak ezarri ziren.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiko bi zerbitzuren berrantolamenduaren ondorioz Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa aldatu denez, beharrezkoa da bulegoen egitura egokitzea, baita haien eginkizunak eta atxikipena ere.

Foru agindu honen helburua, beraz, zuzendaritza nagusi horretako Prestakuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren Zerbitzuko eta Ikasketak Antolatzeko Zerbitzuko bulegoen atxikipena eta eginkizunak egokitzea.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 24.4 artikulua aplikatuz,

AGINDU DUT:

  1. 1. puntua aldatzen da eta, hemendik aurrera, honela idatzita agertuko da:

    "1. Ikasketak Antolatzeko Zerbitzuak bulego hauek ditu bere egituran:

    -Antolamendu Bulegoa.

    -Titulu eta Baliozkotze Bulegoa.

    -Helduen Hezkuntzako Bulegoa.

  2. -Antolamendu Bulegoa eta Titulu eta Baliozkotze Bulegoa Antolamenduaren eta Tituluen Atalari atxiki zaizkio.

    Helduen Hezkuntzako Bulegoa Helduen Hezkuntzako Atalari atxiki zaio.

  3. -Antolamendu Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

    -Indarra duen hezkuntza sistemak lege aldetik behar duen garapena aztertzea eta proposatzea.

    -Ikasketaren eta antolaketaren arloetako arautegia prestatzea.

    -Testu eta material didaktikoak Nafarroarako prestatutako curriculumei nola egokitzen zaizkien azaltzeko txostenak egitea.

    -Estatuko zein autonomietako hezkuntza administrazioek onesten duten hezkuntza arloko arautegia berrikusi, katalogatu eta artxibatzea.

    -Ikasketa planak irakaskuntza arautuen erregistroan sartzea, baita haiek prestatu eta gordetzea ere.

    -Eskola Kontseiluak berritu eta osatzeko prozesuen garapena gainbegiratu eta kontrolatzea.

    -Esleitzen zaion beste edozein eginkizun, atxikita dagoen atalak dituenetatik.

  4. -Titulu eta Baliozkotze Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

    -Titulu akademikoak eta profesionalak emateko proposamenak tramitatzea eta horien gainean ebaztea, ikastetxeek eskaturik.

    -Ikastetxeei titulu akademiko eta profesionalak luzatu eta banatzea.

    -Ikasketen ziurtagiriak luzatzea.

    -Tituluak homologatzeko eta ikasketak baliozkotzeko espedienteak tramitatzea eta, hala behar denean, horien gainean ebaztea.

    -Diploma eta tituluen erregistroaz arduratzea.

    -Esleitzen zaion beste edozein eginkizun, atxikita dagoen atalak dituenetatik.

  5. -Helduen Hezkuntzako Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

    -Helduentzako jarduerak kudeatu, koordinatu eta haien jarraipena egitea.

    -Helduen hezkuntzari buruzko arautegia prestatu eta Hezkuntza Departamentuari gara dezala proposatzea.

    -Hezkuntza Departamentuak onetsitako arauak eta irizpideak aplikatu eta zabaltzea.

    -Txosten eta proposamenak prestatzea bulegoaren antolaketa eta funtzionamendua hobetzeko eta, orobat, helduen arretarako dauden berariazko hezkuntza baliabideak hobetzeko.

    -Helduentzako hezkuntzako ikastetxe eta eskualdeek ikasleen hezkuntza beharrak asetzeko moduko erantzuna eman ahal izateko, behar diren jarduketa, baliabide eta sostenguak programatu eta proposatzea.

    -Gizarte eta hezkuntza arloko neurriak sustatzea, etorkinak eta egoera ahulean dauden pertsonak integratzen laguntzeko.

    -Hezkuntza arloko neurri eta egintzak bultzatzea, ezgaitasunak dituzten pertsonak gizartean integratu daitezen errazteko.

    -Informazio eta komunikazio teknologien erabilera baliabide didaktiko gisa sustatzea.

    -Ikastetxe eta eskualdeetan izaten diren hezkuntza berrikuntzako prozesuak garatzen laguntzea.

    -Helduen hezkuntzako irakasleen prestakuntzarako urteko proposamena prestatzea, Prestakuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren Zerbitzuarekin elkarlanean.

    -Helduen hezkuntzari dagokionez, Hezkuntza Departamentuko beste zerbitzu batzuekin elkarlanean aritzea.

    -Hezkuntza Departamentuko beste zerbitzu batzuekin koordinaturik, helduen hezkuntzako ikastetxeen eta eskualdeen antolaketaren eta jardunaren kalitatea...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR