68/2013 FORU AGINDUA, ekainaren 17koa, Osasuneko kontseilariak emana, Osasuneko kontseilariak maiatzaren 4an emandako 38/2011 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horrek Nafarroako Ospitaleguneko Erizaintzako Zuzendaritzaren egitura organikoa garatu zuen.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Osasuneko kontseilariaren maiatzaren 4ko 38/2011 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Ospitaleguneko Erizaintzako Zuzendaritzaren egitura organikoa garatu zen.

Aipatu foru aginduaren 18. artikuluan ezartzen da Diagnostikoan Laguntzeko Prozesuen Erizaintza Arloak bere baitan biltzen dituela diagnostikorako, pronostikorako eta tratamendurako baliabideak dituzten unitateak. Besteak beste, honako unitate hauek atxikitzen zaizkio: Hematologia, Hemoterapia, Hezur-muin eta Anatomia Patologikoko Erizaintza Unitatea; Biokimika, Mikrobiologia, Larrialdi eta Laborategiko Odol-ateratze arloetako Erizaintza Unitatea, izena aldatuta, Laborategiko Erizaintzako “A” Unitatea deituko baita; Laborategietako Erizaintza Unitatea, izena aldatuta, Laborategiko “B” Erizaintza Unitatea deituko baita; eta Laborategiko Erizaintza Unitatea, izena aldatuta, Laborategiko Erizaintzako “C” Unitatea deituko baita.

Aurrekoaz gain, aipatu foru aginduaren 21. artikuluan, Lokomozio Aparatuko Prozesuen Erizaintza Arloa egituratzen duen horretan, ezartzen da Zerbitzu Zentraleko Erizaintza Unitatea izanen dela. Unitate horrek ez du eginkizunik, erakunde autonomoaren gaur egungo egitura dela-eta.

Bestetik, Nafarroako Laborategi Bateratua sortu da Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari antolakuntza eta teknologiaren arloan eredu berria emateko laborategi klinikoak sendo eta batu ditzan, helburu hauekin: laborategiek ematen dituzten zerbitzuak arrazionalizatzea, prozesuak optimizatu eta estandarizatzea, sinergiak eta eskala-ekonomiak aprobetxatzea eta ekipamendua azken belaunaldiko teknologiarekin berritzea. Modu horretan, onurak sortuko dira Nafarroako osasun sistema osorako, alde hauetan: efizientzian eta diru-aurrezpenean, osasun laguntzaren eskaintzan eta diagnostikoaren kalitatean.

Aipatu laborategi bateratuak ukipen nabarmena izanen du Nafarroako Ospitalegunearen antolakuntzan, erizaintzaren eremua barne. Izan ere, beharrezkoa da Nafarroako Ospitaleguneko Erizaintzako Zuzendaritzaren egitura organikoa arautzen duen foru...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR