ERABAKIA, 2008ko uztailaren 15ekoa, Nafarroako Gobernuak hartua, 'Iruñerrirako hornidura Nafarroako Ubidetik' izeneko udalez gaindiko proiektu sektoriala, Iruñerriko Mankomunitateak sustatua, aldatzeko espedientea onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Gobernuaren 2008ko apirilaren 21eko Erabakiaren bitartez "Iruñerrirako hornidura Nafarroako Ubidetik" izeneko udalez gaindiko proiektu sektoriala, Iruñerriko Mankomunitateak sustatua, aldatzeko espedientearen tramitazioa hasi da. Erabakia 2008ko 64. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, maiatzaren 23an.

Espediente honen xedea "Iruñerrirako hornidura Nafarroako Ubidetik" izeneko UPS indarduna eguneratu eta aldatzea da. Aldaketaren emaitza UPSren testu bategina izango da. Espedientearen ebazpenak hodiaren trazadura aldatu du "Osasuna - Sadar ibaia sektorea" izeneko eremuan, eta hornidura-lanetarako baimena lortzeko prozedura burutuko da, LAHFLko 47. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Espedientea jendaurrean egoteko epean ez da alegaziorik aurkeztu.

Horrenbestez, Lurraldearen Antolamenduko Batzordearen 2008ko uztailaren 4ko txostenarekin bat etorririk eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean eta aplikatu beharreko gainerako arauetan xedatutakoari jarraikiz, Nafarroako Gobernuak, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

  1. "Iruñerrirako hornidura Nafarroako Ubidetik" izeneko Udalez gaindiko Proiektu Sektoriala, Iruñerriko Mankomunitateak sustatua, aldatzeko espedientea onestea.

  2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, eta Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiari, Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusiari...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR