34/2011 FORU AGINDUA, maiatzaren 13koa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilariak emana, 'Nafarroa 2012 Planaren obretarako mailegu eremua eta hondakindegia zabaltzeko proiektua. Lehentasunezko jarduketa: Irurita-Elizondoko saihesbidea' izeneko proiektua behin-behinean onetsi, eta jendaurrean jartzen duena, ingurumen eraginaren azterlanarekin batera, ingurumen eraginaren adierazpenaren ondorioetarako eta ukitutako ondasun eta eskubideen ondorioetarako.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ingurumenaren zuzendari nagusiak azaroaren 28an emandako 2445/2007 Ebazpenaren bidez, "N-121-B errepidea eraikitzea, tartea: Irurita-Elizondo" izeneko proiektuaren gaineko informazio azterlanari dagokion ingurumen eraginaren adierazpena egin zen. Proiektua Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak sustatzen du.

2008ko urtarrilaren 22ko erabakiaren bidez, Nafarroako Gobernuak "N-121-B errepidea eraikitzea, tartea: Irurita-Elizondo" Udalez gaindiko Proiektu Sektoriala onetsi zuen. Proiektua Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak sustatu zuen, eta 2008ko 19. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 11n.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilariaren apirilaren 16ko 33/2008 Foru Aginduaren bidez, "N-121-B errepidea eraikitzea, tartea: Irurita-Elizondo" proiektua behin-behinean onetsi, eta jendaurrean jarri zen. 2008ko 55. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 2an.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilariaren otsailaren 24ko 14/2009 Foru Aginduaren bidez, "N-121-B errepidea errepidea, tartea: Irurita-Elizondo" proiektua behin betiko onetsi zen.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilariaren abenduaren 10eko 109/2009 Foru Aginduaren bidez, "Nafarroa 2012 Plana. Lehentasunezko jarduketa: Irurita-Elizondoko saihesbidea"ren obrak Obras Especiales de Navarra, S.A. eta Harinsa Navasfalt, S.A. enpresek osatzen duten UTE Irurita Elizondo aldi baterako enpresa elkarteari esleitu zitzaizkion 11.079.776,64 euroko zenbatekoan (BEZa barne). Obren exekuzio epea 18 hilabetekoa zen.

Materialen aprobetxamenduari dagokionez, saihesbidea eraikitzeko proiektuak adierazten zuen hondeaketatik ateratako materiala lubeten mami eta zimendu gisa erabiltzen ahal zela. Gainera, mailegatutako materialaz 171.841 m³-tan betelanak egitea aurreikusi du proiektuak, obrako lurren gabezia konpentsatzeko.

2010eko abuztuaren 3an, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan ingurumen ukipenen azterlana tramitatu zen Baztango udal mugapearen 14. poligonoko 238. azpilurzatian 154.000 m³-ko lehen mailegua egiteko, aldi baterako okupazioa 1,64 Ha-koa zela. Departamentu horrek aldeko txostena eman zuen, 2010eko abuztuaren 23an.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren irailaren 28ko 441/2010 Foru Aginduaren bidez, Baztango udal mugapearen 14. poligonoko 238. lurzatian 1,64 Ha-ko aldi baterako okupazioa egitea onetsi zen, Irurita-Elizondoko saihesbidearen obretarako materialak erauzteko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR