145/2009 FORU AGINDUA, martxoaren 25ekoa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, abeltzaintzako toki azpiegituren hobekuntzarako laguntzak emateko arauak ezartzen dituena 2009-2013 aldirako, 2009ko deialdia onesten duena eta Cortesko Udalari zuzenean 100.000 euroko diru-laguntza ematen diona herrian artegiak egiteko.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Gobernua nekazaritza politika bultzatzen ari da, landa inguruneko garapen iraunkorra biltzen duena, hori egiazki sustatzeko. Landa garapena ezin da homogeneoa izan Nafarroa osoan. Horrek politika batzuk sortu ditu, Nafarroaren barruan, eskualdeak antolatu eta haien ekonomia bultzatzeko.

Xede hori 2006an onetsitako Nafarroako Nekazaritzaren Plan Estrategikoan ageri diren helburuei lotuta dago, bereziki "Nekazaritzako egiturak eta azpiegiturak" izeneko 1. ardatz estrategikoan ageri direnei, non "Egitura finkatu eta hobetzea" izeneko 1.3 helburua zehazten baita, eta horretan sartzen dira aldatzen den foru agindu honetan ezarritako jarduketa ildoak eta neurriak, larreak eta abeltzaintzako azpiegiturak hobetzen laguntzekoak, hain zuzen ere.

Bestalde, laguntza hauen xede diren jarduketak ''Abeltzaintzako toki azpiegiturak" izeneko ekintzaren barnean ageri dira Nekazaritza Garatzeko 2007-2013 aldirako Programan, hain zuzen ere 1. ardatzean ("Nekazaritzaren eta basogintzaren lehiakortasuna handitzea") eta "Nekazaritza eta basogintza garatu eta egokitzeko azpiegiturak hobetu eta garatzea" izeneko neurrian. Batzordeko Garapen Lantaldeak 2007ko azaroaren 20an onetsi zuen programa hori.

Nafarroan Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak maiatzaren 2an emandako 197/2008 Foru Aginduaren bidez aplikatzen da neurri hori. Foru agindu horrek arauak ezarri ditu 2008-2013 aldian abeltzaintzako azpiegitura lokalen hobekuntzarako laguntzak emateko.

Neurria 2007an eta 2008an aplikatzen aritu ondoren, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak, neurriaren kudeaketa hobetzeko, komenigarritzat jotzen du indarrik gabe uztea maiatzaren 2ko 197/2008 Foru Agindua, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, 2008-2013 aldian abeltzaintzako toki azpiegituren hobekuntzarako laguntzak emateko arauak ezartzen dituena, eta arau berriak onestea 2009-2013 aldirako.

Berrikuntza nagusia laguntzak emateko baremoari dagokio. Beste baremo bat ezarri da puntuazioen arteko berdinketak saihesteko eta diru-laguntzarako aukera gehiago emateko zenbait eskualderi. Horietan, beren orografiagatik eta baldintza apalengatik, abeltzaintza estentsiboko eta basogintzako jarduerak egiten baitira, ez dago azpiegitura berrietarako aukerarik eta gainbeheraren arriskua larriagoa da. Beraz, eskualde horien garapena sustatzen jardun beharra dago.

Aldatu egin dira, halaber, inbertsioak amaitzeko eguna, nork bere baliabideekin eta auzolanean egindako obretarako laguntza, diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoak, eta azken onuradunen proiektuen arteko berdinketak ebazteko prozedura.

Nafarroako Gobernuak 2008ko abenduaren 1ean hartutako Erabakiaren bidez urte anitzeko gastua baimendu da 2009rako eta 2010erako, abeltzaintzako azpiegituretarako laguntzak finantzatzeko.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.-Abeltzaintzako toki azpiegiturak hobetzeko laguntzak emateko arauak onestea 2009-2013 aldirako. Foru agindu honen eranskinetan daude.

Lehen xedapen gehigarria.-2009ko deialdia.

Abeltzaintzako toki azpiegiturak hobetzeko laguntzetarako 2009ko deialdia onestea. Eskabideak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izanen da, foru agindu hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Bigarren xedapen gehigarria.-Aurrekontuko kredituak.

2.000.000 euroko gastua baimentzea, kontu-sail hauen kargura: 1.000.000 euro 2009ko aurrekontuko "Abeltzaintzako azpiegituretarako laguntzak" izeneko 720001-72120-7609-414304 kontu-sailaren kargura, eta 1.000.000 euro 2010eko aurrekontuko kontu-sail beraren kargura. Gastua honela banatuko da:

  1. Eskualde menditsuetako edo gainbehera doazen udalerrietako toki entitateen jarduketak: 1.880.000,00 euro. Haietako 940.000,00 euro 2009ko gastuen aurrekontuaren kargura eta 940.000,00 euro 2010eko gastuen aurrekontuaren kargura.

  2. Gainerako toki entitateen jarduketak: 120.000 euro. Haietako 60.000 euro 2009ko gastuen aurrekontuaren kargura eta 60.000 euro 2010eko gastuen aurrekontuaren kargura.

    100.000 euroko gastua baimentzea, Cortesko Udalari artegiak egiteko diru-laguntza emateko, 2009ko aurrekontuko "Cortesko Udalarentzako diru-laguntza artegirako" izeneko 720001-72120-7609-414306 kontu-sailaren kargura.

    Hirugarren xedapen gehigarria. Cortesko Udalari zuzenean emanen zaio herrian artegiak egiteko 100.000 euroko diru-laguntza, 2009ko gastuen aurrekontuko "Cortesko Udalarentzako diru-laguntza artegirako" izeneko 720001-72120-7609-414306 kontu-sailaren kargura.

    Cortesko artegietarako laguntzak deialdi honetako arauei jarraituz emanen dira, salbuespen hauekin:

  3. Eskorta horietarako kontu-sail izendunaren kargura emanen den laguntzari ez zaio aplikatuko deialdi honetako arauen 6. artikulua.

  4. Laguntzaren zenbatekoa diru-laguntzaren xede izan daitekeen gastuaren %40 izanen da. Kontu-sail horren kargurako diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa 100.000 euro izanen da, eta diruz lagundu daitekeen gehieneko inbertsioa 250.000 eurokoa. Hala ere, Cortesko Udalak diru-laguntzarako aurkezten duen proiektuak gehieneko muga hori gainditzen badu, zuzeneko diru-laguntzarik jaso ezin dezakeen soberakina deialdian aurkeztu ahalko da lehiaketa bidezko laguntzak eskatzeko, arauen 6. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Horretarako, aurreikusitako inbertsioa bi proiektu xehakatutan banatuko da, bakoitzaren exekuzio maila bereiz egiaztatu ahal izateko moduan.

  5. Jarduketak burutzeko egutegia gehienez ere 2009ko azaroaren 30era arte luzatuko da.

  6. Cortesko Udalak ez du 5. artikuluan aurreikusten den moduan laguntzarako eskabiderik aurkeztu beharko, salbu eta artikulu horretako 4. idatz-zatian aipatzen dena; hori 30 egun naturaleko epean igorri beharko du, foru agindu hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

  7. Obra burutu izanaren egiaztagiriak 2009ko azaroaren 30a baino lehen aurkeztu beharko dira.

  8. Bai zuzeneko diru-laguntza hori jasotzen duten jarduketa guztiek, bai lehiaketa bidez diru-laguntza jasotzen dutenek, halakorik bada, LGENFtik ez dute dirurik jasoko eta Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura finantzatuko dira oso-osorik.

    Laugarren xedapen gehigarria.-Errekurtsoak.

    Foru agindu honen eta oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

    Foru agindu honen eta oinarri arautzaileen kontra administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, argitaratu eta bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

    Xedapen indargabetzaile bakarra.-Indargabetzen den xedapena.

    Maiatzaren 2ko 197/2008 Foru Agindua, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, 2008-2013 aldian abeltzaintzako toki azpiegituren hobekuntzarako laguntzak emateko arauak ezarri eta 2008ko deialdia onesten duena, indarrik gabe uzten da, beraren babesean emandako laguntzen espedienteetarako izan ezik, horietan aplikagarria izanen baita.

    Azken xedapen bakarra.-Indarra hartzea.

    Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

    Iruñean, 2009ko martxoaren 25ean.-Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Begoña Sanzberro Iturriria.

    1. ERANSKINA

    Abeltzaintzako toki azpiegiturak hobetzeko laguntzei buruzko arauak

    1. artikulua. Xedea eta helburua.

      Foru agindu honen xedea da arauak ezartzea abeltzaintzako toki azpiegituretarako laguntzak emateko, abeltzaintzarekin zuzeneko lotura duten eta titulartasun eta erabilera publikokoak diren azpiegitura eta ekipamenduak sustatzearren, 2009-2013 aldirako.

    2. artikulua. Diru-laguntza jaso dezaketen jarduketak

      Jarduera hauek dira diru-laguntza jaso dezaketenak:

  9. Inbertsioak egitea abeltzaintzari eta abereen elikadurari loturiko ur hornidurako azpiegituretan, adibidez aska, putzu eta abarretan. Urtegiak kanpoan geldituko dira, baita ibaiak ukitzen dituzten lanak ere.

  10. Bide publikoak, altxonbideak eta larreetarako edo abeltegien erdiguneetarako sarbideak sortu eta hobetzea, duela 25 urte baino gutxiago erabakitako lurzati berrantolamenduetan eginak dauden bideak mantendu eta hobetzea izan ezik.

  11. Udalen ukuiluak eraikitzea.

  12. Ibilgailuak desinfektatu edo desintsektatzeko zentroak eraikitzea.

  13. Abeltzaintzari zuzenean loturiko zerbitzuen ekipamendu publikoetarako eraikinak egin edo zaharberritzea.

  14. Abeltzaintzako ustiategien guneentzako instalazioak, ekipamenduak edo azpiegiturak egitea, adibidez elektrifikazioak, telefonia, ur hornidura, hondakin urak hustea, abeltzaintzako hondakinak kudeatzea, etab.

  15. Mendietan larreak sortu eta hobetzeko jarduketei lotutako azpiegiturak eta ekipamenduak, hala nola, idoiak, itxiturak, ur hodiak, eskortak, parrillak, etab. Laguntzetatik kanpo geldituko dira larreak sortu eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR