139/2011 EBAZPENA, otsailaren 21ekoa, Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako zuzendari nagusiak emana, hasiera batez onesten duena Garraioaren Hiriko 2. faseko 5-I lurzatiaren eta 3. faseko EM-07 lurzatiaren xehetasun azterlana, Ciudad del Transporte de Pamplona, S.A.k, SANCO-GM UTEk eta VICARLI, S.A.k sustatua.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Xehetasun azterlanak eraikuntzaren eta lurzatien lerrokadurak doitu beharra ezartzen du, horrelako dokumentuetako eskumenen artean, 35/2002 Foru Legearen 62. artikuluak ezarritakoari jarraituz.

Antolamendu xehakatuko determinazioen aldaketa da, xehetasun azterlan baten xede edo eskumena dena.

Bi lurzatiek UPSko berariazko araudiari jarraitzen diote. 5-I lurzatiaren araudiak ez du hura zatitu edo banantzea aurreikusten, eta hirigintzako dokumentu egoki baten bitartez ezarri beharko dira haren lurzatiketarako determinazioak, planeamenduaren araberako unitateetako sarbidea berma dadin, eremuan egin gogo diren gainontzeko lurzatientzako baldintza beretan.

Xehetasun azterlan honen tramitazioa eta onespena Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari dagozkio, 35/2002 Foru Legearen 43.1.d) artikulua aplikatuz, plan sektorial bat garatzeko tresna delako.

Ikusirik Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak egindako txostena, eta Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 127/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

  1. Hasiera batean onestea Garraioaren Hiriko 2. faseko 5-I lurzatiaren eta 3. faseko EM-07...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR