6/2011 FORU AGINDUA, urtarrilaren 19koa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilariak emana, Iruñerriko hiriko bidaiari-garraio erregularreko gutxieneko zerbitzuak ezartzen dituena, 2011ko urtarrilaren 27an greba orokorra egiteko deia dela eta.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ELA, LAB eta STEE/EILAS sindikatuek greba orokorrerako dei egin dute 2011ko urtarrilaren 27rako.

Espainiako Konstituzioaren 28.2 artikuluan onartzen den greba egiteko eskubidearekin batera, gizartearen oinarrizko zerbitzuak mantentzeko behar diren bermeak jarri behar dira, aipatu eskubidearen erabilera inola ere galarazi gabe, halaxe ulertu baitute, agindu hari dagokionez, bai jurisprudentzia arruntak bai konstituzionalak berak ere.

Bidaiari-garraioa oinarrizko zerbitzu bat da, Espainiako Konstituzioaren 19. artikuluan askatasunez joan-etortzeko aitortzen den eskubidea bermatzen duen tresna baita. Gainera, baliabide bat da funtsezko beste eskubide batzuk eta Konstituzioak babesten dituen ondasunak erabiltzeko, hala nola hezkuntzarako eskubidea, lan egiteko eskubidea eta osasuna babesteko eskubidea.

Garraio publikoari funtsezko izaera ematea Konstituzio Auzitegiak berretsi zuen 53/1986 eta 26/1981 Epaien bidez, baita Auzitegi Gorenak ere, 2003ko apirilaren 11ko Epaiaren bidez.

Hortaz, greba orokorrerako deia dela eta, bidaiari-garraioaren zerbitzua ezin da osorik gelditu, izan ere, gizarteko beste sektore batzuetan kalte eginen bailuke, garraio publikoa behar-beharrezkoa duten bestelako erabiltzaileen joan-etorriak galarazi edo eragotziko bailirateke, gizartearen interes orokorrei eginen litzaizkiekeen kalte larriez gainera, eta ez da ahantzi behar grebarako eskubidea herritarren beste oinarrizko eskubide batzuekin batera erabili behar dela.

Funtsezkotzat hartzen diren zerbitzuak zein diren erabakitzeko eta herritarren oinarrizko eskubideak babesteko behar diren neurriak hartzeko eskumena berea du gobernuko agintaritzak, halaxe xedatzen baita martxoaren 4ko 17/1977 Errege Lege Dekretuaren 10. artikuluan, eta eskumen hori, kasu horretan, Nafarroako Foru Komunitateak erabili behar du, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 49.1.f) eta 58.1.b) artikuluetan xedatutakoaren arabera.

Horrenbestez, foru agindu honen xedea Iruñerriko hiriko bidaiari-garraio erregularreko gutxieneko zerbitzuak ezartzea da, ELA, LAB eta STEE/EILAS sindikatuek 2011ko urtarrilaren 27rako, 00:00etatik 24:00ak bitarte, egin duten greba orokorrerako deia dela eta.

Iruñerriko Mankomunitateko buruak urtarrilaren 13an emandako 18/2011 Ebazpenaren bidez (entitate hori da garraio zerbitzuaren titularra), Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuari proposatu dio gutxieneko zerbitzuak ezar ditzala. Ebazpen horrek aipatu garraio zerbitzuaren inguruabarrak baloratzen ditu; espedientean jasota dago eta Garraioaren Arloko zuzendariak egindako txostenean zehazten dira. Daturik esanguratsuenak jarraian azaltzen dira.

Eskualdeko hiri garraioa Iruñerriko 18 udalerrik osatzen duten eremu batean ematen da. Bertako bizilagunak Nafarroako erdiak baino gehixeago dira eta bertan daude ospitale nagusiak eta bi unibertsitateak. Herri eta lantoki horiek guztiek joan-etorri asko sortzen dituzte egunero. Horietariko asko hiriko garraio publikoaren bidez gauzatzen dira.

Iruñerrian hiriko bestelako garraio kolektiborik ez dago (metrorik, aldiriko trenik, tranbiarik eta abarrik) eskualdeko hiriko garraioan egunero egiten diren joan-etorriak bideratzeko. Hori oso kontuan hartzekoa da, greba honen funtsezko zerbitzuak finkatzerakoan.

Pentsatzekoa denez, taxi zerbitzua ez da alternatiba bat, haren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR