3/2010 FORU AGINDUA, apirilaren 4koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, maileguen, kredituen eta ondasun higiezinei lotutako finantza-eragiketen aitorpen informatiboaren 181 eredua onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuak onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 62. artikuluaren 17. idatz-zatiak, abuztuaren 24ko 66/2009 Foru Dekretuak aldatu zuenak, honakoa ezarri du: "Kreditu entitateek eta indarreko araudiari loturik banku-trafikoan edo kredituen arloan diharduten gainerako entitateek urtero aitorpen informatiboa aurkeztu behar dute, emanak dituzten kreditu eta maileguek abenduaren 31n izandako saldoa jakinarazteko. Izen-deiturak edo sozietatearen izena edo izen osoa eta identifikazio fiskaleko zenbakia erantsiko dituzte".

Horrez gain, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 62. artikuluaren 1. idatz-zatiak, abuztuaren 24ko 66/2009 Foru Dekretuak aldatu zuenak, hauxe agindu du: "Hipoteka maileguak nahiz bestelako maileguak eman edo bitarteko gisa bideratzen dituzten entitateek, eta ondasun higiezinak edo ondasun higiezinen gaineko eskubide errealak eskuratzeko finantzaketan nolabait esku hartzen dutenek, urteko informazio-aitorpena aurkeztu beharko dute hurrengo urteko urtarrilean eragiketa horien berri emateko, datu hauek izanen dituena: mailegu-hartzaileen, mailegu-emaileen, bitartekarien (halakorik bada) eta ondasun higiezinak edo ondasun higiezinen gaineko eskubide errealak eskuratzearekin zuzeneko lotura duten beste finantza-eragiketa batzuetako alderdien identifikazio datuez gain, maileguaren edo eragiketaren guztirako zenbatekoa, ekitaldian interesetarako eta kapitalaren amortizaziorako ordaindutako kopuruak, mailegua edo eragiketa eratu zen urtea eta iraupena, eragiketa horretako hartzaileak higiezin hori bere ohiko etxebizitza izateko asmoa adierazi duen ala ez, katastroko erreferentzia eta higiezinaren tasazio balioa".

Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emandako azaroaren 2ko 203/1999 Foru Aginduak etxebizitzak erosteko emandako hipoteka maileguen aitorpen informatiboaren 181 eredua onetsi zuen; azaroaren 9ko 278/2001 Foru Aginduak, berriz, eurotan adierazitako 181 eredua onetsi zuen, besteak beste, eta 2002ko urtarrilaren 1etik eurotan adierazitako zenbatekoak nahitaez erabili beharra ezarri zuen.

Bestalde, Nafarroako Zerga Ogasunaren esparruan baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoen (EIT) erabilera arautzen duen uztailaren 17ko 50/2006 Foru Dekretuari jarraikiz, horren bidez Nafarroako Zerga Ogasunaren esparruan zergen aplikaziorako teknika elektroniko, informatiko eta telematikoak ugaritu eta hobetu nahi baitira, foru agindu honek 181 ereduaren aurkezpen telematikoa Internet bidez egiteko baldintza orokorrak eta prozedura finkatzen ditu. Halaber, tributudunek egin beharreko aitorpenek bete behar dituzten erregistroen diseinuak biltzen ditu.

Horrez gain, aitorpen-likidazioak, autolikidazioak, urteko aitorpen-laburpenak, aitorpen informatiboak, jakinarazpenak eta zerga arloko araudiak eskatutako beste agiri batzuk telematika bidez eta ordenagailuak irakurtzen ahal duen euskarriaren bidez aurkeztera behartzen duten kasuak arautu dituen Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren uztailaren 3ko 132/2009 Foru Aginduaren 4. artikuluaren arabera, foru agindu honek 181 ereduko aitorpenen aurkezpen telematikoa teleprozesuaren bidez egiteko aukera xedatzen du. Teleprozesuaren bidezko aurkezpen telematikoa borondatezkoa izanen da eta http://www.hacienda.navarra.es Interneteko helbidean adierazi diren baldintzak eta baztertzeko kasuak errespetatuta erabiltzen ahalko da.

Azkenik, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 62. artikuluaren 21. idatz-zati berriaren bidez (aipatutako 66/2009 Foru Dekretuaren bidez gehitu zaio idatz-zati hori), Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari baimena ematen zaio aitorpen eredua, eta hura aurkezteko epea, tokia eta modua, bai eta ordenagailuan zuzenean irakur daitekeen euskarrian edo bide telematikoen bidez aurkezteko prozedura eta baldintzak ere, onets ditzan.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. 181 eredua onestea.

    Bat.-"Maileguen, kredituen eta ondasun higiezinei lotutako finantza-eragiketen aitorpen informatiboaren" 181 eredua onetsi da.

    Bi.-Tributudunak hautatzen ahalko du hurrengo bideetatik zein erabili 181 eredua aurkezteko:

  2. Telematia bidez, Internet erabiliz, foru agindu honen 5. eta 6. artikuluetan hurrenez hurren ezarritako baldintza orokorrei eta prozedurari jarraikiz.

  3. Telematika bidez, teleprozesua erabiliz, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren uztailaren 3ko 132/2009 Foru Aginduaren 4. artikuluan ezarritakoaren arabera.

  4. artikulua. 181 eredua aurkeztera behartuta daudenak.

    Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren 46.2 artikuluarekin bat, honako hauek aurkeztu beharko diote maileguen, kredituen eta ondasun higiezinei lotutako finantza-eragiketen aitorpen informatiboaren 181 eredua Nafarroako Zerga Ogasunari:

  5. Kreditu entitateak eta indarreko araudiari loturik banku-trafikoan edo kredituen arloan diharduten gainerako entitateak. Betebehar hori Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamendua onetsi duen maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren 62.17 artikuluan xedatutakoaren arabera ezarri da.

  6. Hipoteka maileguak nahiz bestelako maileguak eman edo bitarteko gisa bideratzen dituzten entitateak, eta ondasun higiezinak edo ondasun higiezinen gaineko eskubide errealak eskuratzeko finantzaketan nolabait esku hartzen dutenak. Betebehar hori Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamendua onetsi duen maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren 62.1 artikuluan xedatutakoaren arabera ezarri da.

  7. artikulua. Aitorpenaren xedea eta edukia.

    Bat.-Kreditu entitateek eta indarreko araudiari loturik banku-trafikoan edo kredituen arloan diharduten gainerako entitateek, tributuak kudeatu eta ikuskatzeko eta tributuak aplikatzeko prozeduretarako arau komunak garatzeko jarduketa eta prozedurei buruzko Erregelamendu Orokorraren 38. artikuluak aipatzen dituenek, beraiek emandako kredituei eta maileguei buruzko hurrengo datuak adierazi beharko dituzte maileguen, kredituen eta ondasun higiezinei lotutako finantza-eragiketen aitorpen informatiboean, foru agindu honen eranskinean aipatutako zehaztapenen arabera:

    1. Mailegu-hartzaileen izen-deiturak edo sozietatearen izena edo izen osoa eta identifikazio fiskaleko zenbakia.

    2. Mailegu-emaileen izen-deiturak edo sozietatearen izena edo izen osoa eta identifikazio fiskaleko zenbakia.

    3. Emandako maileguei eta kredituei dagokienez, abenduaren 31n dagoen 6.000 eurotik gorako saldoa.

      Bi.-Hipoteka maileguak nahiz bestelako maileguak eman edo bitarteko gisa bideratzen dituzten entitateek, eta ondasun higiezinak edo ondasun higiezinen gaineko eskubide errealak eskuratzeko finantzaketan nolabait esku hartzen dutenek, tributuak kudeatu eta ikuskatzeko eta tributuak aplikatzeko prozeduretarako arau komunak garatzeko jarduketa eta prozedurei buruzko Erregelamendu Orokorraren 54. artikuluak aipatzen dituenek, artikulu honen "Bat" idatz-zatian aipatutako datuez gain, hurrengo datuak adierazi beharko dituzte aitorpen informatiboaren 181 ereduan, foru agindu honen eranskinean aipatutako zehaztapenen arabera:

    4. Bitartekorik bada, haien izen-deiturak edo sozietatearen izena edo izen osoa eta identifikazio fiskaleko zenbakia.

    5. Ondasun higiezinak edo ondasun higiezinen gaineko eskubide errealak eskuratzearekin zuzeneko lotura duten beste finantza-eragiketa batzuetako alderdien izen-deiturak edo sozietatearen izena edo izen osoa eta identifikazio fiskaleko zenbakia.

    6. Maileguaren edo eragiketaren guztirako zenbatekoa, ekitaldian interesetarako eta kapitalaren amortizaziorako ordaindutako kopuruak eta gainerako finantzaketa gastuak, haien zenbatekoa kontuan hartu gabe.

    7. Mailegua edo eragiketa eratu zen urtea eta iraupena.

    8. Eragiketa horretako hartzaileak higiezin hori bere ohiko etxebizitza izateko asmoa adierazi duen ala ez.

    9. Katastroko erreferentzia.

    10. Higiezinaren tasazio balioa.

  8. artikulua. 181 eredua aurkezteko epea.

    Maileguen, kredituen eta ondasun higiezinei lotutako finantza-eragiketen aitorpen informatiboaren 181 eredua urte bakoitzeko urtarrilaren 1etik 31ra bitarte aurkeztuko da, biak barne, aurreko urte naturaleko eragiketei dagokienez.

  9. artikulua. 181 ereduari dagozkion aitorpenen Internet bidezko aurkezpen telematikoa egiteko baldintza orokorrak.

    Bat.-181 ereduari dagozkion aitorpenen aurkezpen telematikoa baldintza hauei jarraikiz eginen da:

    1. Aitortzaileak identifikazio fiskaleko zenbakia (IFZ) eduki behar du.

    2. Aitortzaileak ziurtagiri elektronikoa eduki beharko du, Nafarroako Zerga Ogasunak onartua, Nafarroako Zerga Ogasunaren esparruan baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoen (EIT) erabilera arautzen duen uztailaren 17ko 50/2006 Foru Dekretuan ezarrita dagoenari jarraikiz.

      Baimenduta dauden ziurtagiri elektronikoak eta ziurtapen zerbitzuak ematen dituztenen zerrenda Interneteko http://www.hacienda.navarra.es helbidetik abiatuta kontsulta daiteke.

    3. Aitorpenak, jakinarazpenak eta zerga arloko beste agiri batzuk hirugarren pertsonen izenean telematika bidez aurkezteko eta tributu zorren ordainketa telematika bidez tramitatzeko kanpo-lankidetzarako akordioa onesten duen ekainaren 29ko 130/2009 Foru Aginduan xedatutakoarekin bat, aurkezleak, aitorpenak hirugarrenen izenean egiteko baimendutako pertsona edo entitate bat baldin bada, Nafarroako Zerga Ogasunak onartutako ziurtagiri elektronikoa, aurreko b) letran aipatzen dena, eduki beharko du.

    4. Aitorpenen edukia foru agindu honen eranskinean ezartzen diren erregistroen diseinuen araberakoa izanen da.

    5. Aitortzaileek aurkezpen telematikoa egiteko eskatzen diren arau teknikoak bete beharko dituzte. Arau horiek Nafarroako Zerga Ogasunaren web orrian daude ikusgai: http://www.hacienda.navarra.es.

      Bi.-Telematikoki igortzen diren aitorpenetan akats formalak agertzen direnean, sistemak berak emanen dio horren berri aitortzaileari akatsak azaltzeko mezuen bitartez, behar den zuzenketa egin dezan.

  10. artikulua. 181 ereduari dagozkion aitorpenen Internet bidezko aurkezpen telematikoa egiteko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR