120/2013 FORU AGINDUA, apirilaren 9koa, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak emana, 582 eredua onesten duena (Hidrokarburoen gaineko Zerga: erregulazioa, produktuak beste autonomia erkidego batera birbidaltzeagatik).

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren 35. artikuluak xedatzen duenez, fabrikazioaren Zerga Bereziak ordainaraztea Nafarroako Foru Komunitateari dagokio zerga horiek Nafarroako lurraldean sorrarazten direnean, eta Estatuak uneoro indarra duten oinarrizko printzipio, arau sustantiboak eta formalak aplikatuta. Hala ere, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak aitorpena eta diru-sarrera egiteko ereduak onesten ahalko ditu, gutxienez ere araubide erkideko lurraldeko datu berak jasoko dituztenak, eta diru-sarrera egiteko epeak finkatzen ahalko ditu, Estatuko Administrazioak ezartzen dituenetatik sobera bereiziko ez direnak.

Estatuko 2012ko Aurrekontu Orokorrei buruzko ekainaren 29ko 2/2012 Legeak, hirugarren xedapen indargabetzailean, Zerga, Administrazio eta Gizarte Antolamenduko Neurriei buruzko abenduaren 27ko 24/2001 Legearen 9. artikulua indargabetu zuen, 2002ko urtarrilaren 1etik aurrera ondorioak izateko, Zenbait Hidrokarburoren Txikizkako Salmenten gaineko Zerga sortu zuen artikulua alegia. Horrez gain, 2/2012 Legearen azken xedapenetako hogeigarrenak aldaketak egin zituen Zerga Bereziei buruzko abenduaren 28ko Legean, Zenbait Hidrokarburoren Txikizkako Salmentaren gaineko Zerga Hidrokarburoen gaineko Zergan sartzeak –abenduaren 18ko 22/2009 Legearen zazpigarren xedapen iragankorraren bidez– eragindako alderdi tekniko batzuk arautzeko xedez; 22/2009 Legeak araubide erkideko autonomia-erkidegoen eta autonomia-estatutua duten hirien finantzaketa-sistema arautzen du eta zerga-arau batzuk aldatzen ditu.

Aurreikuspen horien osagarri da abenduaren 28ko 1715/2012 Errege Dekretuak xedatutakoa; errege dekretu horrek uztailaren 7ko 1165/1995 Errege Dekretuak onetsitako Zerga Berezien Erregelamendua aldatzen du, eta zerga arloko beste xedapen batzuk ere ezartzen ditu.

Bestalde, abenduaren 26ko 21/2012 Foru Legeak, zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeari buruzkoak, laugarren xedapen gehigarrian ezartzen duenez, Zenbait Hidrokarburoren Salmenten gaineko Zergaren karga-tasa autonomikoak (zeinak Diru-sarrera Publikoak Handitzeko Zenbait Tributu-neurri ezartzen dituen ekainaren 15eko 10/2012 Foru Legean ezarri baitziren) Hidrokarburoen gaineko Zergaren zerga-tasa autonomiko gisa aplikatuko dira, 2013ko urtarrilaren 1eko eraginarekin.

Horrela bada, hidrokarburoen gaineko zergaren egitura berria dela eta –tasa orokorra, tasa berezia eta tasa autonomikoa–, beharrezkoa da 581 eredu berri bat sortzea zergaren aitorpen-likidaziorako –eredu hori Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren otsailaren 4ko 35/2013 Foru Aginduaren bidez onetsi zen– baita 582 eredu berri bat ere –horren onespena foru agindu honen xedea da–, birbidaltzaile direnek erabil dezaten. Horiek subjektu pasibo izaera dute, tributudun diren aldetik, Zerga Bereziei buruzko abenduaren 30eko 20/1992 Foru Legearen 8.2 artikuluaren e) letran ezarritakoaren arabera. Arlo honi dagokionez, lege hori aldatu egin da Tributu Harmonizazioari buruzko otsailaren 13ko 2/2013 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez, 7. artikuluaren 12.b) zenbakian aurreikusitako kasuetan, zeinak hidrokarburoen gaineko zergaren sorrarazpena arautzen baitu, honako hauen zerga-tasa autonomikoarekin loturik: autonomia erkidego baten eremuan etendura-araubidetik kanpo dauden produktuak, eta beste autonomia erkidego batera birbidaltzen direnak.

Bestalde, 582 eredurako ordainketa helbideratze bidez egiteko aukera ezarri da, eta horrek aldaketa eragin du Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren apirilaren 23ko 80/2008 Foru Aginduan (horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamendua hein batean garatu zen, zergen aitorpen-likidazio edo autolikidazio batzuei dagozkien ordainketak bankuan helbideratzeari dagokionez).

Zerga Bereziei buruzko abenduaren 30eko 20/1992 Foru Legearen 18.3 artikuluak aipatzen duenez, subjektu pasiboek tributu zorra zehaztu eta ordaindu beharko dute Ekonomia eta Ogasun Departamenduak ezartzen dituen tokian, moduan, epeetan eta inprimakiak erabiliz.

...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR