79/2012 FORU AGINDUA, abuztuaren 27koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Hezkuntza Departamentuaren eta toki entitateen artean lankidetza hitzarmenak izenpetzeko oinarriak ezartzen dituena, udal titulartasuneko Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeen kudeaketa finantzatzeko asmoz.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak, 15. artikuluan, ezartzen du administrazio publikoek Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastoki publikoen eskaintza poliki-poliki sustatuko dutela. Halaber, haien arteko eta beste entitate batzuekiko lankidetza politikak koordinatuko dituzte, ziklo horretan hezkuntza eskaintza bermatzeko. Horretarako, toki korporazioekin, bestelako administrazioekin eta irabazi asmorik gabeko entitate pribatuekin hitzarmenak ezartzeko baldintzak ezarriko dituzte.

Nafarroako Gobernuak, martxoaren 26ko 28/2007 Foru Dekretuaren bidez (berriki aldatua uztailaren 25eko 72/2012 Foru Dekretuaren bidez), Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako lehen zikloa arautu eta ziklo hori ematen duten ikastetxeek bete beharreko baldintzak eta ziklo horren hezkuntza edukiak ezarri ditu.

Martxoaren 26ko 28/2007 Foru Dekretu horren 21. artikuluan xedatzen da hitzarmenak izenpetuz sortuko direla haur eskolak eta hitzarmen horietan ezarriko dela finantzabidea.

Orain arte, Hezkuntzako kontseilariaren ekainaren 29ko 107/2010 Foru Aginduan ezarrita zeuden Hezkuntza Departamentuaren eta toki entitateen artean lankidetza hitzarmenak izenpetzeko oinarriak, udal titulartasuneko Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeen kudeaketa finantzatzeko asmoz.

Sortu gabe zeuden ikastetxeek horretarako zuten epe iragankorra bukatu izanak eta uztailaren 25eko 72/2012 Foru Dekretuak indarra hartu izanak hainbat egoera sortu dituzte, araubide desberdinekoak baitira, diru-laguntzei dagokienez.

Bestetik, egutegi modalitate bakar bat ezarri izateak eta diru-laguntzen kudeaketa erraztearen komenentziak aurrekoa ordeztuko duen beste foru agindu bat onestera daramate, Hezkuntzaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak horren alde emandako txostenaren arabera.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 g) artikuluan emandako ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Xedea.

    Hezkuntza Departamentuaren eta toki entitateen artean lankidetza hitzarmenak izenpetzeko oinarriak onestea du xede foru agindu honek, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan udal titulartasuneko Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeen kudeaketa finantzatzeko asmoz.

  2. artikulua. Toki entitate onuradunak eta lankidetza hitzarmenak.

  3. Haur Hezkuntzako ikastetxeen titularrak diren toki entitateak izaten ahal dira foru agindu honetan araututako diru-laguntzen onuradunak, baldin eta ikasturtea hasi aurretik sortu badira martxoaren 26ko 28/2007 Foru Dekretuan ezarritako beharkizunak betez, edo uztailaren 25eko 72/2012 Foru Dekretuaren lehen xedapen iragankorraren babesean.

  4. Hezkuntza Departamentuak deialdian ateratzen dituen diru-laguntzak jasotzen ahal dituzte uztailaren 25eko 72/2012 Foru Dekretuaren lehen xedapen iragankorrean aipatu ikastetxeen titularrak diren toki entitateek, aurreko atalean aipatu toki entitateentzako diru-laguntzak baimendu ondoren. Horretarako onesten diren oinarri arautzaileetan finkatuko dira diru-laguntzen guztirakoa eta haiek banatzeko modua.

  5. Hezkuntza Departamentuaren eta diru-laguntza jasotzen duten ikastetxeen titularrak diren toki entitateen arteko lankidetza hitzarmenen bidez gauzatuko dira diru-laguntzak, foru agindu honetan ezarritako oinarri eta baldintzei jarraituz.

  6. artikulua. Diru-laguntza jaso dezaketen gastuak.

  7. Langileen gastuak eta funtzionamendukoak izanen dira diru-laguntza jaso dezaketen gastuak. Inbertsioko gastuek ez dute diru-laguntzarik izanen.

  8. Toki entitateak urteko moduluan langileen gastuetarako ezarrita duen diru kopurua baino gutxiago erabiltzen badu kontzeptu horretan, edo garbiketa zerbitzurako kontratatuta duen langileen kopurua foru agindu honen eranskinean adierazitakoa baino txikiagoa bada, horren berri eman beharko dio Hezkuntza Departamentuari hitzarmena sinatu aurretik, diru-laguntza doitzearren.

  9. Langileentzat ezarritako diru kopuruak foru agindu honen eranskineko moduluetan kontzeptu horretarako adierazitakoak baino txikiagoak direla egiaztatzen bada, toki entitateak diferentzia itzuli beharko dio Hezkuntza Departamentuari, diru-laguntza erregularizatzen denean.

    Aurreko lerroaldean ezarritakoa ez da aplikatuko gutxiago ordaindutakoa abenduko aparteko paga ez abonatzearen ondorioa denean, aurrekontuaren egonkortasuna bermatzeko eta lehiakortasuna sustatzeko neurriei buruzko uztailaren 13ko 20/2012 Errege Lege Dekretuan xedatutakoari jarraituz.

  10. artikulua. Finantzaketa moduluak eta diru-laguntza izan dezakeen zenbatekoa.

  11. Foru agindu honen eranskinean jasotako moduluetan oinarrituta ezarriko da finantzaketa.

  12. Hezkuntza Departamentuaren plangintzan ezarritako unitate kopuruek izanen dute diru-laguntza, martxoaren 26ko 28/2007 Foru Dekretuaren 18...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR