309/2011 FORU AGINDUA, martxoaren 30ekoa, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak emana, otsailaren 16ko 69/2009 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bidez Nafarroako Foruzaingoko Herritarren Segurtasunerako Arloa garatu zen, brigadatan eta taldetan.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak otsailaren 16an emandako 69/2009 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Foruzaingoko Herritarren Segurtasunerako Arloaren egitura garatu zen, brigadatan eta taldetan.

Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak apirilaren 26an emandako 285/2010 Foru Aginduak aipatutako foru agindua aldatu zuen, Nafarroako Gobernuak 2009ko irailaren 21ean hartutako Erabakian xedaturikoa betetzeko. Erabaki horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako unitate organikoen kopurua murrizteko agindua eman zen.

Foruzaingoak txostena aurkeztu du, segurtasun publikoaren arloan sorturiko beharretan oinarria duena. Behar horiek abala ematen diote Herritarren Segurtasunerako Arloko Prebentziorako eta Herritarren Arretarako Dibisioko taldeen banaketa berriari.

Uztailaren 26ko 265/2004 Foru Dekretuaren 12. artikuluak xedatzen du polizia etxeak, polizia arretarako bulegoak, brigadak eta taldeak sortu, aldatu edo kentzea Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari dagokiola, Barneko zuzendari nagusiak proposaturik.

Horregatik, arlo honetan indarra duen legediak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.-Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak otsailaren 16an emandako 69/2009 Foru Aginduaren aldaketa. Foru agindu horren bidez, Nafarroako Foruzaingoko Herritarren Segurtasunerako Arloa garatu zen, brigadatan eta taldetan.

Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak otsailaren 16an emandako 69/2009 Foru Aginduaren 4. artikulua aldatzen da. Hau da eduki berria:

4. artikulua. Taldeak.

1. Prebentziorako eta Herritarren Arretarako Dibisioak honako talde hauek biltzen ditu bere baitan:

a) 1. Ekintza Taldea.

b) 2. Ekintza Taldea.

c) 3. Ekintza Taldea.

2. Prebentziorako eta Herritarren Arretarako Dibisioa unitate zentrala izanen da.

Xedapen indargabetzaile bakarra.-Arauak indargabetzea.

Indarrik gabe uzten dira foru agindu honetan ezarritakoari kontra egiten dioten maila bereko edo baxuagoko xedapenak.

Azken xedapen bakarra.-Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2011ko martxoaren 30ean.-Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilaria, Javier Caballero Martínez.

ERANSKINA

Antolamendu unitatea / Foruzain zk. / Lanpostua / Destinoa.

Herritarren Segurtasunerako Arloa.

Prebentziorako eta Herritarren Arretarako Dibisioa.

  1. Ekintza Taldea

    77...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR