69/009 FORU AGINDUA, otsailaren 16koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak emana, Nafarroako Foruzaingoaren Herritarren Segurtasunerako Arloa garatzen duena, brigaden eta taldeen maila arte.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Urtarrilaren 20ko 103/2008 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foruzaingoaren antolamendu eta funtzionamenduaren Erregelamendua aldatu zen hein batean. Erregelamendu hori uztailaren 26ko 265/2004 Foru Dekretuaren bitartez onetsi zen.

Erregelamenduzko testu horren 12 . artikuluak xedatzen du polizia etxeak, polizia arretarako bulegoak, brigadak eta taldeak sortu, aldatu edo kentzea Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari dagokiola, Barne zuzendari nagusiak proposaturik.

Bestalde, uztailaren 26ko 265/2004 Foru Dekretuak (urriaren 20ko 103/2008 Foru Dekretuaren bidez aldatu zenak) 25.2 artikuluan dio Herritarren Segurtasunerako Arloak Prebentziorako eta Herritarren Arretarako Dibisioa, Agintariak Babesteko Dibisioa eta Esku Hartzeko Dibisioa dituela bere egituraren barrenean.

Horregatik, arlo honetan indarra duen legediak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

  1. KAPITULUA

    Herritarren Segurtasunerako Arloaren antolaketa egitura

    1. ATALA

      Egitura orokorra

    2. artikulua. Arloari atxikitako taldeak.

      Herritarren Segurtasunerako Arloaren mende zuzenean, talde hauek daude:

      1. Herritarren Segurtasunerako Ekintzak Planifikatzeko Taldea.

      2. Txakurren Gidarien Taldea.

    3. artikulua. Ekintzak Planifikatzeko Taldea.

      Ekintzak Planifikatzeko Taldea Herritarren Segurtasunerako Arloari atxikita dago zuzenean, eta arloko buruari laguntzea dagokio, dibisioen jarduera zuzendu, koordinatu eta kontrolatzeko lanetan.

      Gainera, segurtasun operazio orokorren diseinua eta plangintza eginen du, herritarren segurtasunerako unitateen parte-hartzea beharrrezkoa denean.

      Agintzen zaion antzeko beste edozein eginkizun ere egin beharko du.

    4. artikulua. Txakurren Gidarien Taldea.

    5. Txakurren Gidarien Taldea Herritarren Segurtasunerako Arloari atxikita dago zuzenean, eta polizia eginkizun hauek egitea dagokio:

      1. Droga toxikoak edo substantzia sorgorkariak harrapatzea haiei darizkien usainen bidez, hala prebentzio jardueretan, nola Foruzaingoaren beste unitate batzuei laguntzeko ekintzetan.

      2. Lehergailuak bilatu eta aurkitzea jendaurreko ekitaldiak edo agintarien bisitaldiak direla kausa egiten diren prebentzio lanetan, baita lehergailuen berri emateko abisuetan ere, benetakoak izan edo simulakroak.

      3. Antzeko beste edozein eginkizun, hari aginduz gero.

    6. Txakurren Gidarien Taldea unitate zentrala izanen da.

    7. ATALA

      Prebentziorako eta Herritarren Arretarako Dibisioa.

    8. artikulua. Taldeak.

    9. Prebentziorako eta Herritarren Arretarako Dibisioak honako talde hauek biltzen ditu bere baitan:

      1. 1. Ekintza Taldea.

      2. 2. Ekintza Taldea.

      3. 3. Ekintza Taldea.

      4. 4. Ekintza Taldea.

    10. Prebentziorako eta Herritarren Arretarako Dibisioa unitate zentrala izanen da.

    11. ATALA

      Agintariak Babesteko Dibisioa

    12. artikulua. Taldeak.

    13. Agintariak Babesteko Dibisioak honako talde hauek biltzen ditu bere baitan:

      1. Lehendakaritzako Taldea.

      2. Agintariak Babesteko Taldea.

      3. Sostengu eta Kontrazaintzako Taldea.

    14. Talde guztiak unitate zentralak izanen dira.

    15. artikulua. Lehendakaritzako Taldea.

      Lehendakaritzako Taldeari dagokio Nafarroako Gobernuko lehendakariaren segurtasuna bermatzeko behar diren polizia eginkizun guztiak eta helburu hori lortzeko behar diren antzeko lan guztiak zuzenean egitea.

    16. artikulua. Agintariak Babesteko Taldea.

      Agintariak Babesteko Taldeari dagokio agintzen zaizkion babes eta bizkarzaintza zerbitzuak emateari loturiko polizia eginkizunak zuzenean egitea, baita helburu horiek lortzeko behar diren antzeko beste lan batzuk ere.

    17. artikulua. Sostengu eta Kontrazaintzako Taldea.

      Sostengu eta Kontrazaintzako Taldeari polizia eginkizun hauek dagozkio:

      1. Babestuaren osoko segurtasuna bermatzeko behar diren babes eta zaintza zerbitzuak ematea, arloko gainerako unitateekin lankidetzan.

      2. Kontrazaintzako zerbitzuak, aurrerapen lanak, ikuskapenak eta babestuen segurtasuna bermatzeko behar diren beste lan batzuk egitea.

      3. Arloko gainerako unitateei laguntzea herritarren segurtasuna bermatzeko prestatzen diren operazioetan.

      4. Dibisioko gainerako unitateei sostengua eta babesa ematea.

      5. Babespeko pertsonen segurtasuna bermatzeko prebentziozko segurtasun planak diseinatzea.

      6. Antzeko beste edozein eginkizun, hari aginduz gero.

    18. ATALA

      Esku Hartzeko Dibisioa

    19. artikulua. Taldeak eta Brigadak.

      Esleiturik dituen polizia eginkizunak burutzeko, Esku Hartzeko Dibisioak unitate zentral hauek ditu egituran:

      1. Esku-hartze Berezietarako Taldea.

      2. Esku Hartzeko Brigada Nagusia.

    20. artikulua. Esku-hartze Berezietarako Taldea.

      Esku-hartze Berezietarako Taldeari polizia eginkizun hauek burutzea dagokio:

      1. Bahitzen diren pertsonak askatzea.

      2. Talde terroristetako edo armatuetako kideak edo delitugile arriskutsuak mendean hartu edo neutralizatzea.

      3. Talde terroristetako kideek eta delinkuentzia antolatuko taldeetako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR