14/2012 FORU LEGEA, uztailaren 5ekoa, Herriaren Legegintza-ekimena arautzen duen martxoaren 25eko 3/1985 Foru Legea eta Nafarroako Udalen Legegintza-ekimena arautzen duen martxoaren 25eko 4/1985 Foru Legea aldatzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, UZTAILAREN 5EKOA, HERRIAREN LEGEGINTZA-EKIMENA ARAUTZEN DUEN MARTXOAREN 25EKO 3/1985 FORU LEGEA ETA NAFARROAKO UDALEN LEGEGINTZA-EKIMENA ARAUTZEN DUEN MARTXOAREN 25EKO 4/1985 FORU LEGEA ALDATZEN DITUENA.

Zioen azalpena

Herriaren Legegintza-ekimena arautzen duen martxoaren 25eko 3/1985 Foru Legea eta Nafarroako Udalen Legegintza-ekimena arautzen duen martxoaren 25eko 4/1985 Foru Legea onestean, tresna garrantzitsuak jaso ziren Foru Komunitatearen antolamendu juridikoan, egiaz gauzatu ahal izan dadin herritarrek afera publikoetan parte hartzeko eskubidea, zeina Konstituzioak berak jotzen baitu botere publikoek sustatu beharreko balio gisa (9.2 artikulua) eta oinarrizko eskubide gisa (23. artikulua).

Konstituzio-agindu horiek araudi bat galdatzen dute, herritarrak demokrazia ororen ardatz bihurtuko dituena, legegintzak berekin dakarren erabakitze-prozesuan zuzenean jasoz.

Foruaren Hobekuntzaren 28. bis artikuluak gardentasunaren printzipioa ezartzen du gardentasunari oinarrizko balio iritziz demokraziaren kalitatea areagotzeko eta, hortaz, zuzenean aplikatzekoa da legegintza bezain zeregin garrantzitsu bati.

Hori dela-eta, egokitzat jotzen da herriaren legegintza-ekimena sendotzeko neurriak hartzea, Nafarroako herritarrei gure Foru Komunitateko bizitza parlamentarioan zuzenago eta modu efizienteagoan parte-hartzeko bide bat emanez.

Aldaketa horrek, halaber, Nafarroako Parlamentuaren Erregelamendua aldatzea eragin behar du, halako moduan non herriaren legegintza-ekimenaren sustatzaile bat egonen den bertan (51. eserlekua), ekimena aurkeztu eta defendatzeko. Herritarren partaidetza-eskubidea sendotzea bilatzen duen ekimen honen esparru naturala Herriaren Legegintza-ekimena arautzen duen martxoaren 25eko 3/1985 Foru Legearen eta Nafarroako Udalen Legegintza-ekimena arautzen duen martxoaren 25eko 4/1985 Foru Legearen aldaketa da.

Bestalde, herriaren legegintza-ekimenaren kasuan, sinadura elektronikoko sistema bat ezartzeko aukera emanen da, ekimena aurkezteko behar diren sinadurak biltzeko prozedura erraztearren.

  1. artikulua. Herriaren Legegintza-ekimena arautzen duen martxoaren 25eko 3/1985 Foru Legearen 3. eta 8. artikuluen aldaketa.

    Herriaren Legegintza-ekimena arautzen duen martxoaren 25eko 3/1985 Foru Legearen 3. eta 8. artikuluak aldatzen dira. Hona testu berria:

    3. artikulua.

    1. Herriaren legegintza-ekimena foru...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR