483/2009 FORU AGINDUA, urriaren 6koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, martxoaren 25eko 145/2009 Foru Agindua aldatu, 2009ko deialdia onetsi eta Cortesko Udalari zuzenean 100.000 euroko diru-laguntza ematen diona herrian artegiak egiteko. 145/2009 Foru Aginduan, abeltzaintzako toki azpiegituren hobekuntzarako laguntzak emateko arauak ezartzen dira 2009-2013 aldirako.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak, martxoaren 25eko 145/2009 Foru Aginduaren bidez, 100.00 euroko diru-laguntza eman zion zuzenean Cortesko Udalari herrian artegiak egiteko, eta 100.000 euroko gastua baimendu zen Cortesko Udalak egin behar dituen artegietarako. "Cortesko Udalarentzako diru-laguntza artegirako" izeneko 720001-72120--7609-414306 kontu-sailari egotziko zaio 2009ko aurrekontuan.

Cortesko Udalarentzako diru-laguntza, izenduna denez, ez dago mugatua diru-laguntza izaten ahal duen gastuaren portzentajean; hortaz, bidezko da aldatzea. Orobat, hirugarren xedapen gehigarrian ezarritako epeak luzatuko dira, inbertsioa aipatu aldaketari egokitzeko.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.-Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren martxoaren 25eko 145/2009 Foru Agindua aldatu, 2009ko deialdia onetsi eta Cortesko Udalari zuzenean 100.000 euroko diru-laguntza ematea herrian artegiak egiteko. Foru Agindu horretan abeltzaintzako toki azpiegituren hobekuntzarako laguntzak emateko arauak ezartzen dira 2009-2013 aldirako.

Hirugarren xedapen gehigarria aldatzen da Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren martxoaren 25eko 145/2009 Foru Aginduan, 2009-2013 aldirako abeltzaintzako toki azpiegituren hobekuntzarako laguntzak emateko arauak ezartzen diren horretan, 2009ko deialdia onesten da eta Cortesko Udalari zuzenean 100.000 euroko diru-laguntza ematen zaio herrian artegiak egiteko. Hona xedapen horren testua:

"Hirugarren xedapen gehigarria. Cortesko Udalari zuzenean emanen zaio 100.000 euroko diru-laguntza, herrian artegiak egiteko, 2009ko gastuen aurrekontuko "Cortesko Udalarentzako diru-laguntza artegirako" izeneko 720001-72120--7609-414306 kontu-sailaren kargura.

Cortesko artegietarako laguntzak deialdi honetako arauei jarraituz emanen dira, salbuespen hauekin:

  1. Eskorta horietarako kontu-sail izendunaren kargura emanen den laguntzari ez zaio aplikatuko deialdi honetako arauen 6. artikulua.

  2. Diruz laguntzen ahal den gastuaren %100eko laguntza emanen da, baina 100.000 euro gehienez.

  3. Jarduketak burutzeko egutegia gehienez ere 2009ko abenduaren 30era arte...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR