48/2011 FORU AGINDUA, ekainaren 14koa, Osasuneko kontseilariak emana, kontseilari horrek berak martxoaren 9an emandako Nafarroako Ospitaleguneko Hematologia eta Hemoterapiako zerbitzu eta jarduerak bateratzen dituen 29/2011 Foru Aginduko akatsak zuzentzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Akatsak antzeman dira aipatutako foru aginduaren izenburuan eta 1. artikuluan; izan ere, arau horren bidez, Hematologia eta Hemoterapiako jarduerak bateratu nahi dira, baina ez zerbitzuak. Bestalde, azalpen zatian eta 2. artikuluan, Nafarroako Ospitaleguneak "C" zentroko hematologiako jarduerak biltzen dituela adierazten da, eta jarduera horiek Nafarroako Ospitaleguneko "D" zentroan egiten dira.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 105. artikuluan xedatzen denez, administrazio publikoek, ofizioz edo interesdunek eskatuta, edozein unetan zuzentzen ahalko dituzte beren egintzetako akats materialak, egitatezkoak edo aritmetikoak.

Horiek horrela eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Osasuneko kontseilariaren martxoaren 9ko 29/2011 Foru Aginduaren tituluko akatsa zuzentzea, honela:

    Honako hau dioen tokian: "29/2011 Foru Agindua, martxoaren 9koa, Osasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Ospitaleguneko Hematologia eta Hemoterapiako zerbitzu eta jarduerak bateratzen dituena."

    Honela behar du: "29/2011 Foru Agindua, martxoaren 9koa, Osasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Ospitaleguneko Hematologia eta Hemoterapiako jarduerak bateratzen dituena."

  2. Osasuneko kontseilariaren martxoaren 9ko 29/2011 Foru Aginduaren azalpen zatiko akatsa zuzentzea, honela:

    Azalpen zatiaren bigarren lerroaldean, hauxe dioen tokian: "eta "C" zentroko hematologiako jarduerak".

    Hauxe behar du: "eta "D" zentroko hematologiako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR