61/2009 FORU DEKRETUA, uztailaren 20koa, Helduen Oinarrizko Hezkuntza arautu eta ikasketa horien egitura eta curriculuma ezartzen dituena Nafarroako Foru Komunitatean.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa (HLO) gidatzen duten printzipioetako baten arabera, hezkuntza etengabeko ikaskuntza da, bizitza osoan iraun behar duena. Hezkuntza sistemako ikasketetako bat helduen hezkuntza dela dio lege horrek eta pertsona guztiei aitortzen die bizitzan zehar prestakuntza jasotzeko aukera, beren garapen pertsonal eta profesionalerako gaitasun, ezagutza, trebetasun eta ahalmenak lortu, eguneratu, osatu eta handitu ditzaten. Lege organiko horrek 5. artikuluan ezartzen du, halaber, administrazio publikoei dagokiela ikaskuntzarako eskaintza malguak sustatzea, hezkuntza sistema titulaziorik gabe utzi zuten gazte eta helduei oinarrizko gaitasunak eta, kasua bada, behar diren titulazioak eskuratzea ahalbidetzeko.

HLOk helduen hezkuntzaz dihardu I. tituluko IX. kapituluan. Ikasketa horien antolaketa eta metodologia, 67. artikuluko 2. idatz-zatiak dioenez, autoikaskuntzan oinarrituko dira, eta kontuan hartuko dituzte helduen esperientziak, beharrak eta interesak. Irakaskuntza presentzialaren bidez garatzen ahalko dira, eta bai urrutiko hezkuntzaren bidez ere.

Ekainaren 21eko 19/2002 Foru Legeak, Helduen Hezkuntza arautzen duenak, 3. artikuluan helburutzat ezartzen du, besteak beste, Nafarroako Foru Komunitateko pertsona heldu guztiek daukaten hezkuntzarako eskubidea hedatzea, eta ahalegina egitea herritar guztiek aukera izan dezaten gaur egungo gizarteak eskatzen duen oinarrizko prestakuntza lortzeko, lehentasuna emanez kolektiborik behartsuenei zuzenduriko jarduerei. Hori lortzeko, 5. artikuluan irakaskuntza programak aipatzen ditu, oinarrizko hezkuntza lortu eta gaurkotzea ahalbidetzekoak. Programa horiek laneratzeko eta hezkuntza maila bakoitzean sartzeko aukera ematen duten titulazioak lortzea erraztuko dute, pertsona helduen ikaskuntzaren ezaugarrietara egokituriko mota, antolamendu eta metodologien bitartez.

Bestalde, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gutxieneko ikasketak ezartzen dituen abenduaren 29ko 1631/2006 Errege Dekretuaren lehen xedapen gehigarrian eta Nafarroako Foru Komunitatean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasketen curriculuma ezartzen duen martxoaren 19ko 25/2007 Foru Dekretuaren lehen xedapen gehigarrian adierazten da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzari dagozkion gaitasunak eta ezagutzak lortu nahi dituzten helduek beren baldintza eta beharretara egokituriko eskaintza izanen dutela, mugigarritasunaren eta gardentasunaren printzipioei jarraituko diena.

Foru dekretu honek Helduen Oinarrizko Hezkuntzaren antolaketan bi gradu bereizten ditu: Hasierako Ikasketak eta Helduentzako Bigarren Hezkuntza. Bi gradu horien curriculuma moduluka egituratuta dago, hiru jakintza esparru hauek ardatz dituela: Komunikazio esparrua, Gizarte esparrua, eta Zientzia eta Teknologia esparrua. Curriculumak bere baitan biltzen ditu esparruetako helburu orokorrak, oinarrizko gaitasunak garatzeko egiten duten ekarpena, metodo pedagogikoak, eta haiek osatzen dituzten moduluak beren edukiekin eta ebaluazio irizpideekin.

Curriculuma esparruka eta moduluka antolatzea aukeratu da helduen ezaugarrietarako eta ikasteko dituzten aukeretarako egokiena delakoan; izan ere, malgua eta irekia da, helduen ikasteko estiloa eta erritmoa errespetatzen ditu, lehendik dituzten ezagutza eta esperientzien balorazioa errazten du, prestakuntza beste jarduera batzuekin uztartzea ahalbidetzen du, eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gradudun titulua helduentzako prozedura berezi baten bitartez lortzeko aukera ematen du.

Oinarrizko gaitasunak, helduentzako ikasketetan lehenbizikoz aztertzen baitira, baliagarriak dira ikuspegi integratzaile eta lortutako ezagupenak aplikatzera zuzendutako batetik nahitaezkotzat jotzen diren ikasketak zein diren jakiteko. Gaitasun horiek bereganatuz gero, gai izan behar dute ikasleek beren errealizazio pertsonal eta profesionalerako, herritar gisa aktiboki parte hartzeko eta bizitza osoan zehar ikasten jarraitzeko.

Foru dekretu honetan, halaber, gradu eta mailen iraupena, ikaskuntzen ebaluazioa eta irakasleak jakintza esparruei atxikitzeko modua arautzen dira.

Horiek horrela, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, Nafarroako Eskola Kontseiluak aurrez irizpena emanik, Nafarroako Kontseiluarekin ados eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta bederatziko uztailaren hogeiko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. KAPITULUA

    Xedapen orokorrak

    1. artikulua. Xedea eta aplikazio eremua.

    2. Foru dekretu honen xedea Helduen Oinarrizko Hezkuntzaren egitura eta antolaketa arautzea da.

    3. Nafarroako Foru Komunitatean ikasketa horiek emateko baimena duten ikastetxe guztietan aplikatuko da foru dekretu hau.

    4. artikulua. Helduen Oinarrizko Hezkuntza. Hartzaileak.

    5. Helduen Oinarrizko Hezkuntzak alfabetatzetik hasi eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gradudun titulua lortu arteko hezkuntza prozesua biltzen du.

    6. Ikasketa hauek egin ahal izateko, gutxienez 18 urte eduki behar dira, edo ikasturtea hasitakoan bete, urtea amaitu aurretik.

    7. Salbuespenez, hamasei urtetik gorakoek ikasketa hauek egin ahalko dituzte, baldin eta hala eskatzen badute eta beren lan kontratuaren ondorioz ikastetxe arruntetara joaterik ez badute edo errendimendu handiko kirolariak badira.

    8. artikulua. Helburuak.

      Helduen Oinarrizko Hezkuntzaren helburua da pertsona heldu guztiei aukera ematea gaitasunak eta ezagutzak lortu, berritu eta handitu ditzaten, beren ahalmen pertsonalak garatzeko, gizarte eta kultur bizitzan duten partaidetza eta lanbide kualifikazioa hobetzeko eta hezkuntza sistemako ikasketak egin ahal izateko.

    9. artikulua. Ikasketen antolaketa.

    10. Helduen Oinarrizko Hezkuntzak bi gradu izanen ditu, eta horietako bakoitzean bi maila:

      1. Hasierako Ikasketen gradua: Hasierako Ikasketak I eta Hasierako Ikasketak II izeneko mailetan banatua.

      2. Helduentzako Bigarren Hezkuntzaren gradua (HBH): HBH I eta HBH II izeneko mailetan banatua.

    11. Ikasketa horien curriculuma 1., 2. eta 3. eranskinetan dago.

    12. artikulua. Curriculuma.

    13. Helduen Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma jakintza esparruen inguruan antolatuko da. Esparru horiek oinarrizko irakaskuntzari dagozkion arlo eta irakasgaiak bilduko dituzte, helduen baldintza eta beharretara egokituak.

    14. Ikasle helduen testuinguru eta egoera pertsonalen aniztasunari erantzute aldera, gradu bakoitzeko jakintza esparruak modulukako egitura ireki baten bitartez antolatuko dira. Egitura hori malgua izanen da sistemara sartzeko moduei dagokienez; halaber ikasteko erritmoa hautatu eta modulu batzuk edo besteak aukeratu ahal izanen dira.

    15. Ikasketa hauetako oinarrizko gaitasunek, helburuek, edukiek, metodo pedagogikoek eta ebaluazio irizpideek osatzen duten multzoa da Helduen Oinarrizko Hezkuntzako curriculuma.

    16. Ikastetxeek garatu eta osatu eginen dute Helduen Oinarrizko Hezkuntzako gradu eta mailetako curriculuma, foru dekretu honetan eta hura garatzeko arauetan ezarritakoa. Zehazte hori hezkuntza proiektuaren zati izanen da.

  2. KAPITULUA

    Hasierako Ikasketak

    1. artikulua. Hartzaileak.

    2. Oinarrizko ezagutza eta gaitasunak lortu nahi dituzten pertsonentzat dira ikasketa hauek, beren gizarte eta kultur ingurunean parte hartzeko eta bizitzan zehar ikasten jarraitzeko adina ikasi nahi dutenentzat.

    3. Ikasketa hauetan arreta berezia emanen zaie gizartetik baztertzeko arriskua duten taldeetako helduei eta, halaber, hemengo gizartean eta kulturan egokitzeko ikasketa hauen beharra duten etorkin helduei.

    4. Zaharragoei ere beren gaitasunak areagotu eta eguneratzeko aukera emanen zaie, biztanleriaren zahartzeak dakartzan erronkei modu egokian erantzutearren.

    5. artikulua. Helburuak.

      Helduen Oinarrizko Hezkuntzako Hasierako Ikasketek ikasleen gaitasunak garatzen lagunduko dute honako helburu hauei begira:

      1. Bizikidetzaren balioak eta arauak ezagutu eta aintzat hartzea; beren eskubideak baliatzea, gainerakoekiko begirunez, betiere; tolerantzia eta pertsonen eta taldeen arteko elkartasuna praktikatzea, giza eskubideak gizarte plural baten balio komun gisa sendotzeari begira elkarrizketa erabiltzea, eta herritartasun demokratikorako eskubideaz baliatzea.

      2. Beren buruaren estimua eta konfiantza areagotzen lagunduko dieten jarrerak garatzea, autonomia handiagoz aritu daitezen eta itxaropen baikorrak izan ditzaten beren kabuz ikasteko eta arlo pertsonalean, lan munduan eta gizartean aurrera egiteko aukerei buruz.

      3. Gatazka pertsonalei, familiakoei eta gizartekoei aurrea hartzeko eta liskarrak bakez konpontzeko trebetasunak lortzea.

      4. Ahoz nahiz idatziz gaztelaniazko (edo, hala badagokio, euskarazko) testu eta mezu errazak ulertu eta zuzen adieraztea eta irakurtzeko ohitura garatzea.

      5. Matematikako oinarrizko gaitasunak garatzea eta eguneroko egoeretan haiek aplikatzeko gauza izatea.

      6. Beren natur, gizarte eta kultur ingurunea ezagutu eta estimatzea eta hura kontserbatzen eta hobetzen laguntzea.

      7. Historia unibertsaleko eta Espainiako historiako gertaera nagusiak ezagutzea eta Nafarroaren geografia eta historia eta bertako hizkuntzen, kulturen eta ohituren aniztasuna ezagutzen hastea.

      8. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzen hastea, ikaskuntza berrietara iristeko eta gizarte, kultur eta lan ingurunean hobeki moldatzeko.

      9. Higienea, ariketa fisikoa eta osasuna baloratzea, norberaren eta besteen gorputza ezagutu eta onartzea, desberdintasunak errespetatzea eta edonolako aurreiritziak eta estereotipo sexistak gaitzestea.

      10. Bide hezkuntza eta zirkulazio istripuen prebentzioan eragina duten begirune-jarrerak bultzatzea.

    6. artikulua. Mailak.

    7. Helduen Oinarrizko Hezkuntzako Hasierako Ikasketek bi maila desberdin izanen dituzte:

      1. Hasierako Ikasketak I.

      2. Hasierako Ikasketak II.

    8. Hasierako Ikasketak I mailaren helburua izanen da irakurri eta idazteko, matematikako kalkuluak egiteko eta informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak erabiltzeko oinarrizko gaitasunak eta ezagutzak lortzea, pertsonek eguneroko bizitzan azaltzen zaizkien beharrak ase ahal izan ditzaten eta, halaber, beren inguruko errealitatea ulertu eta errazago parte...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR