87/2009 FORU AGINDUA, ekainaren 8koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana. Honen bidez ezartzen da zer hedadura, baldintza eta iraupen izanen duen jarduera ekonomikoen gaineko zergaren ikuskapena egiteko Iruñeko Udalak bereganatutako eskuordetzak, udal kuotei dagokienez, eta zer hedadura, baldintza eta iraupen izanen duen Ekonomia eta Ogasun Departamentuak zerga horren ikuskapena egiteko udal horrekin ezarritako lankidetzak, lurraldeko eta nazioko kuotei dagokienez.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 158.3 artikuluak ezarritakoaren arabera, jarduera ekonomikoen gaineko zergaren ikuskapena "Foru Komunitateko Zerga arloko Administrazioaren organo eskudunek eginen dute, alde batera utzi gabe Nafarroako udalei eta toki entitateei ematen ahal zaien eskuordetza, hala eskatzen badute, eta ezartzen ahal diren lankidetza bideak, hori guztia Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak ezarritako hedadura, baldintzak eta iraupena kontuan hartuta".

Bestalde, Zerga hori kudeatzeko arauak ezartzen dituen azaroaren 11ko 614/1996 Foru Dekretuak 16. artikuluan dio "zerga horren ikuskapen eginkizunak udalei esleitzen ahal zaizkiela, hala eskatzen badute, udal kuoten tributazioari dagokionez soilik".

Iruñeko Udalak, aipatu arauek ematen dituzten aukerez baliaturik, jarduera ekonomikoen gaineko zerga udal kuotei dagokienez ikuskatzeko eskuordetza eskatu dio Ekonomia eta Ogasun Departamentuari. Aldi berean, zerga hori lurraldeko eta nazioko kuotei dagokienez ikuskatzeko lankidetzan aritzea ere eskatu du.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta Nafarroako toki entitateen arteko harremanek koordinazioaren, lankidetzaren, laguntzaren eta elkar informatzearen printzipioak izan behar dituzte oinarri, bakoitzaren eskumen esparruak errespetatuta, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 58. artikuluak xedatzen duen moduan.

Onuragarria izanen da oso bi erakunde horien xedeak betetzeko eta, bereziki, zerga iruzurraren kontrako borrokaren eraginkortasuna hobetzeko, honako eskuordetza hauek ezartzea: Iruñeko Udalari jarduera ekonomikoen gaineko zergaren ikuskapena eskuordetzea, hark ordainarazi behar dituen udal kuotei dagokienez, eta zerga horretan lankidetzan aritzea, lurraldeko edo nazioko kuotei dagokienez.

Aipatu udalak arlo horretako zereginetan aritzeko baldintzak betetzen ditu, beharrezkoak diren baliabide materialak eta giza baliabideak baititu.

Beste alde batetik, bidezkoa da foru agindu bat onestea, eskuordetzaren eta lankidetzaren hedadura, baldintzak eta iraupena zehazteko.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

Lehena. Iruñeko Udalari ikuskapena eskuordetzeko araubidea.

Iruñeko Udalari jarduera ekonomikoen gaineko zergaren ikuskapena eskuordetzea, udal kuotei dagokienez, eta eskuordetza horren hedadura, baldintzak eta iraupena onestea:

  1. Iruñeko Udalak zerga horren ikuskapena eginen du, udal kuotei dagokienez, hau da, Iruñeko udalerrian egiten diren jardueren gaineko kuotei dagokienez, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren Tarifak eta Jarraibidea onesten dituen maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legeak emandako Jarraibidearen 17. arauan xedatutakoarekin bat.

  2. Eskuordetza 2009ko urtarrilaren 1ean preskribituta ez dauden zergaldi guztietara hedatuko da, eta horretatik kanpo geldituko dira Ekonomia eta Ogasun Departamentuko organoek jada hasiak dituzten jarduketak, barnean hartzen dituzten subjektu pasiboei eta zergaldiei...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR