173/2008 FORU AGINDUA, azaroaren 7koa, Hezkuntza kontseilariak emana, Hezkuntza kontseilariak otsailaren 28an eman 41/2005 Foru Agindua aldatzen duena. Horren bidez, 0tik 3 urtera bitarteko haurrentzako udal titulartasuneko ikastetxeen kudeaketa eta ekipamendua finantzatzeko Hezkuntza Departamentuaren eta toki entitateen artean eginen ziren hitzarmenen oinarriak ezarri ziren.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak, 15.1 artikuluan, hauxe xedatzen du: "Administrazio publikoek lehen zikloko ikastoki publikoen eskaintza poliki-poliki handitzea sustatuko dute. Halaber, beren arteko eta beste entitateekiko lankidetza politika koordinatuko dute, ziklo horretan hezkuntza eskaintza bermatzeko. Horretarako, toki korporazioekin, bestelako administrazioekin eta irabazi asmorik gabeko entitate pribatuekin hitzarmenak ezartzeko baldintzak ezarriko dituzte.

Hitzarmen horiek Hezkuntza kontseilariak otsailaren 28an eman 41/2005 Foru Aginduaren babesean hitzartu izan dira. Horren bidez, 0tik 3 urtera bitarteko haurrentzako udal titulartasuneko ikastetxeen kudeaketa eta ekipamendua finantzatzeko Hezkuntza Departamentuaren eta toki entitateen artean eginen ziren hitzarmenen oinarriak ezarri ziren.

Foru agindu horretako atarian aurreikusten da indarrean egonen dela "0tik 3 urtera bitarteko haurrentzako laguntzei buruzko foru dekretua gauzatu" arte.

Nafarroako Gobernuak, martxoaren 26ko 28/2007 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako lehen zikloa arautu eta hori ematen duten ikastetxeek bete beharreko baldintzak eta ziklo horren hezkuntza edukiak ezarri zituen.

Foru dekretu horren 21.1 artikuluan hauxe xedatzen da: "Hezkuntza Departamentuaren eta administrazio publiko interesdunen arteko hitzarmenen bidez sortuko dira Haur Eskolak, eta azken horiei egokituko zaie sortutako ikastetxeen titulartasuna." Eta 21.2 artikuluan, hauxe: "Hitzarmenetan ikastetxearen ezaugarriak eta funtzionamendua zehaztuko dira besteak beste, eta, hala denean, finantziazioaren araubidea."

Horretan oinarriturik, ikasturte bakoitzerako Hezkuntza Departamentuarekin lankidetza hitzarmena izenpetu duten udalen haur eskolen finantziazioa antolatzearren, Antolamendu eta Berrikuntza Zerbitzuak txostena aurkeztu du 41/2005 Foru Aginduaren aldaketaren alde.

Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 e) artikuluak eman dizkidan ahalmenen arabera, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa onesten duen otsailaren 24ko 43/2005 Foru Dekretuaren 2. artikuluari eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 25. artikuluari dagokienez.

AGINDU DUT:

1. Hezkuntza kontseilariak otsailaren 28an eman 41/2005 Foru Agindua aldatzea. Horren bidez, 0tik 3 urtera bitarteko haurrentzako udal titulartasuneko ikastetxeen kudeaketa eta ekipamendua finantzatzeko Hezkuntza...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR