7/2009 FORU AGINDUA, urtarrilaren 19koa, Haurrentzako eta Nerabeentzako Sustapenari, Laguntzari eta Babesari buruzko abenduaren 5eko 15/2005 Foru Legea hein batean garatzeko erregelamendua onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

1

2005eko abenduaren 14an Haurrentzako eta Nerabeentzako Sustapenari, Laguntzari eta Babesari buruzko abenduaren 5eko 15/2005 Foru Legea argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean, argitaratu zenetik hogei egunera indarra hartu zuena.

Foru lege horren azken xedapenetako hirugarrena Foru Komunitateko adingabeen babesaren historian mugarri bat da, xedatzen baitu Nafarroako Gobernuak behar diren xedapenak emanen dituela foru lege hori garatu eta betearazteko, indarra hartu eta bi urteko epean.

Hori betetzeko asmoz, Nafarroako Gobernuak hori garatzeko erregelamendu bat prestatu du, oraingoz hein batekoa, legeak agindua betetzeko eta garatu beharreko arauzko xedapen gehienak garatuz eta arreta zehatzagoa merezi duten kontuak geroko utziz.

2

Erregelamenduak zazpi kapitulu eta azkeneko bi xedapen dauzka.

  1. kapituluak 1. eta 2. artikuluak biltzen ditu eta erregelamenduaren xedea eta edukia arautzen. Horren xedea Haurrentzako eta Nerabeentzako Sustapenari, Laguntzari eta Babesari buruzko abenduaren 5eko 15/2005 Foru Legearen zenbait artikuluren erregelamendua garatzea da.

    Erregelamenduak, zehazki, arlo hauek arautzen ditu: adingabeak babesteko arloan eskumena duen entitate publikoan diharduten langile espezializatuen araubide juridikoa; Balorazio Batzordearen araubide juridikoa eta prozedurazkoa, babesik ezeko egoera batzuen inguruan txostenak emateko eskumena duen kide anitzeko organoa baita; administrazioaren esku-hartzea jarduera, baliabide eta produktu batzuetan, bereziki, finkagune eta ikuskizun publikoei, aldizkariei, ikus-entzunezko eta telekomunikazio eta telematika arloetako hedabideei, publizitateari, kontsumoari, kautelazko neurriei, babesik ezeko egoerei, familia-harrerari eta, azkenik, babes neurrien jarraipen, aldaketa eta iraungipenari dagokienez.

    3

  2. tituluak 3. artikulua bailtzen du eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan adingabeak babesteko arloan eskumena duen entitate publikoan diharduten langileen atxikipena, lanbide ezaugarriak eta eginkizunak ezartzen ditu.

    4

  3. kapituluak 4. artikulutik 11. artikulura bitarte biltzen ditu eta Balorazio Batzordearen izaera, eginkizunak, kideak eta jarduteko araubidea arautzen ditu. Hark ez ditu bere eginkizunak beteko adingabeak babesteko arloko esku-hartze guztietan, bakar-bakarrik larrienak eta nabarmenenak diren horietan baizik.

    Hori horrela, Balorazio Batzordea arautzearen zentzua ez da batzorde horrek baloratu ditzala gero hartuko diren neurri guztiak, espediente guztiak geldiaraziko bailirateke, Familiaren, Haurraren eta Kontsumoaren Zuzendaritza Nagusiak ebazpen asko ere asko ematen baititu, baizik eta batzorde horrek txosten bat eman dezala proposamen larri eta nabarmenenei buruz. Honako hauei buruz zehazki:

    1. Txostena ematea babesgabetasunaren adierazpenei eta egoera horien desagertzeei buruz.

    2. Txostena ematea babesik ezean dauden adingabeen zaintzaren kudeaketak berarekin dakartzan neurriei buruz.

    3. Txostena ematea zaintzaren eta babesteko baliabideen aldaketei buruz.

    4. Adingabeak babesteko arloan eskumena duen organoak esleitzen dizkien gainerako eginkizunak.

    Hori horrela, arautzea bat etorriko da Haurrentzako eta Nerabeentzako Sustapenari, Laguntzari eta Babesari buruzko abenduaren 5eko 15/2005 Foru Legearen 41. artikuluan xedaturikoarekin.

    Bestaldetik, ezin bestela izan, kide anitzeko organoa denez, batzordearen gobernamendua foru lege honetan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legean kide anitzeko organoei buruz ematen diren xedapenetan xedaturikoari jarraituz arautuko da.

    5

  4. kapituluak 12. artikulutik 17. artikulura bitarte biltzen ditu eta administrazioak jarduera, baliabide eta produktu batzuetan izan beharreko esku-hartzea arautzen du, bereziki finkagune eta ikuskizun publikoei, aldizkariei, ikus-entzunezko eta telekomunikazio eta telematika arloetako baliabideei, publizitateari, kontsumoari eta merkataritzari dagokienez.

    Hori horrela, adierazi behar da, neurri horiek beterazteko eta eragina izateko erantzukizuna Foru Komunitateko Administrazioari badagokio ere, erantzukizun hori arloagatik eskumena duen departamentu bakoitzak burutuko duela.

    Bestaldetik, zehazki adingabeak ikus-entzunezko eta telekomunikazio eta telematika arloetako baliabideetatik babesteko esparruan, erregelamendua bat dator Nafarroako ikus-entzunezkoen jarduera arautu eta Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseilua sortu zuen uztailaren 5eko 18/2001 Foru Legearekin eta arlo horretako Estatuko oinarrizko arautegiarekin.

    6

  5. kapituluak 18. artikulutik 38. artikulura bitarte biltzen ditu eta babesik ezeko egoeraren kontu batzuk arautzen.

    Arautegi horren ezaugarri nagusiak honelaxe laburtzen ahal dira:

    1. 1. atala. Berehalako laguntza eta kautelazko neurriak (18. eta 19. artikuluak):

      Bestaldetik, bi kasu bereizten dira: orotariko esku-hartzea, babesik ezeko egoera baten berri duten guztiak behartzen dituenak, eta kautelazko neurriak, larrialdietan eta salbuespen larrietan.

      Artikulu horren funtsa babesik ezeko egoeran dauden agingabeei berehala laguntzea da, une batean behar duten arreta eta babesa emateko.

    2. 2. atala. Orotariko xedapenak (22. artikulutik 22. artikulura bitarte):

      Babesik ezerako arriskua, babesik ez arina, moderatua eta larria eta babesgabetasuna ebaluatzeko kontuan hartu beharreko irizpideak ezartzen dira eta babes ekintza bakoitzaren helburu, programa eta mailak zehazten.

    3. 3. atala. Egoera arriskugarriak (23. artikulutik 26. artikulura bitarte).

      Atal honetan babesik ezeko egoerak argi eta garbi zehazten dira, babes sistema iradoki behar duten subsidiariotasun eta proportzionaltasun irizpideei jarraituz, babes neurri zuzenak hartu ahal izateko.

      Hori horrela, Estatuko legeetan ezarri eta abenduaren 5eko 15/2005 Foru Legean bildu zen bereizketa klasikoaren arabera, egoera arriskugarriak daude alde batetik eta babesgabetasun egoerak bestetik. Zehaztasun gehiago ematen dira eta egoera arriskugarriak zabaltzen.

      Hori horrela, egoera arriskugariak hiru motakoak izan daitezke: babesik ezerako arrisku arina, moderatua eta larria.

    4. 4. atala. Babesik ezeko egoera adierazteko orotariko prozedura (27. artikulutik 34. artikulura):

      Izan daitezkeen babesik ezeko egoerak adierazteko orotariko prozedura ezartzen da. Prozedura horrek agingabearen interesa, betiere nagusi dena, eta mota horretako prozedura batek funtsezko eta prozedurazko bermeak ezartzen ditu.

    5. 5. atala. Administrazioaren tutela (35. artikulua):

      Tutelan aritzeko modua, gauzatzeko lehentasunak, epeak eta kentzeko baldintzak zehazten dira.

    6. 6. atala. Borondatezko zaintza (36. eta 37. artikuluak):

      Atal honetan borondatezko zaintzan aritzeko modua zehazten da. Alde batetik, haren orotariko araubidea nabari da eta, bestetik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak babesik ezeko egoeran dauden adingabeen zaintza bere gain har dezakeen kasuak.

      7

  6. artikulua familia-harreraz ari da (38. artikulutik 52. artikulura).

    Arauturiko harreraren ezaugarri nagusiak honelaxe laburtzen ahal dira:

    1. Familia-harreraren helburua, orotariko edukia eta ondorioak ezartzen dira.

    2. Eskabideen aurkezpena arautu eta aurkeztu beharreko agiriak zehazten dira.

    3. Harrerarako printzipio, betebehar eta konpromisoak ezartzen dira eta hori erabakitzeko balorazio irizpideak ere bai.

    4. Familia bat harrera baterako gaitzat hartu ahal izateko prozedura ezartzen da eta, zehazki, familia bat egoki edo gaitzat hartzeko ebazpenak balio izateko eta indarra hartzeko epea.

    5. Familia hartzailearen eginbehar eta eskubideak arautzen dira eta bermaturiko diru-laguntzak hartzeko aukera eta harreran dagoen adingabearen eginbehar eta eskubideak ere bai.

    6. Harreraren iraupena, neurriaren berrikuspena eta adingabearen prestakuntza zehazten dira.

    7. Adinez nagusi bihurtzean edo emantzipatzean sostengatzeko jarduketak luzatzeko aukera aintzakotzat hartzen da.

    8

  7. kapituluak neurrien jarraipena, aldaketa eta iraungipena aztertzen ditu (53. artikulutik 55. artikulura).

    Kapitulu horretan neurrien jarraipena, aldaketa eta iraungipena arautzen da eta, bereziki, familia hartzaileen prestakuntza eta harrerarako ekitaldien sustapena aipatzen dira.

    Horrenbestez, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko kontseilariak proposaturik, Nafarroako Kontseiluaren adostasunarekin eta Nafarroako Gobernuak 2009ko urtarrilaren 19an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

    DEKRETATU DUT:

    Artikulu bakarra.-Erregelamendua onestea.

    Haurrentzako eta Nerabeentzako Sustapenari, Laguntzari eta Babesari buruzko abenduaren 5eko 15/2005 Foru Legea hein batean garatzeko Erregelamendua onesten da. Foru dekretu honen eranskinean ematen da haren testua.

    Azken xedapenetako lehena.-Erregelamendua garatzeko gaitasuna.

    Familia, Gazteria , Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariari esku ematen zaio Haurrentzako eta Nerabeentzako Sustapenari, Laguntzari eta Babesari buruzko abenduaren 5eko 15/2005 Foru Legea garatu eta beterazteko behar diren xedapen guztiak emateko.

    Azken xedapenetan bigarrena.-Indarra hartzea.

    Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean hartuko du indarra.

    Iruñean, 2009ko urtarrilaren 19an.-Nafarroako Gobernuko lehenbiziko lehendakariordea, Javier Caballero Martínez.-Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria, María Isabel García Malo.

    HAURRENTZAKO ETA NERABEENTZAKO SUSTAPENARI, LAGUNTZARI ETA BABESARI BURUZKO ABENDUAREN 5EKO 15/2005 FORU LEGEA HEIN BATEAN GARATZEKO ERREGELAMENDUA

  8. KAPITULUA

    Orotariko xedapenak

    1. artikulua. Xedea.

      Erregelamendu honen xedea Haurrentzako eta Nerabeentzako Sustapenari, Laguntzari eta Babesari buruzko abenduaren 5eko 15/2005 Foru Legearen zenbait artikuluren erregelamendua garatzea da.

    2. artikulua. Edukia.

      Erregelamendu honek gai hauek ditu hizpide:

      1. Langile espezializatuak.

      2. Balorazio batzordea.

      3. Administrazioak zenbait jarduera, baliabide eta esku-hartze produktutan.

        ...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR