116/2011 FORU AGINDUA, urriaren 3koa, Osasuneko kontseilariak emana, 'Haurdunaldiaren borondatezko etendura dela-eta kontzientzia-eragozle diren osasun arloko langileen erregistroa' izeneko fitxategi informatizatua sortzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Azaroaren 8ko 16/2010 Foru Legearen bidez, haurdunaldiaren borondatezko etendura egiteko kontzientzia-eragozle diren osasun arloko profesionalen erregistroa sortu zen, eta halaber, haurdunaldiaren borondatezko etenduran zuzenean inplikaturiko osasun arloko langileek hura egiteari uko egiten diotela adierazteko prozedura ezarri zen. Arauaren zioen azalpenean Sexu- eta Ugalketa-osasunari eta Haurdunaldiaren Borondatezko Etendurari buruzko martxoaren 3ko 2/2010 Lege Organikoa aipatzen da, zeinak 19.2 artikuluan xedatzen baitu haurdunaldiaren borondatezko etenduran zuzenean inplikaturiko osasun-profesionalek eskubidea izanen dutela kontzientzia-eragozpenaz baliatzeko. Arau horrek dioenez, orobat, haurdunaldiaren borondatezko etendura egitea errefusatzea, kontzientzia arrazoiengatik, haurdunaldiaren borondatezko etenduran parte-hartze zuzena duten osasun arloko langileen banakako erabakia da, eta aurrez adierazi beharra dago, idatziz.

Azaroaren 8ko 16/2010 Foru legearen 3. artikuluan adierazten denez, haurdunaldiaren borondatezko etenduran parte-hartze zuzena duten Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun arloko langileek, kontzientzia arrazoiak tarteko, ezin badute horrelako etendurarik gauzatu, kontzientzia-eragozpenaren adierazpena aurkeztuko dute, eta, halaber, Sexu- eta Ugalketa-osasunari eta Haurdunaldiaren Borondatezko Etendurari buruzko martxoaren 3ko 2/2010 Lege Organikoan ezarritako arrazoietatik zein alegatzen duten adierazi beharko dute. Adierazpen hori egiteko, azaroaren 8ko 16/2010 Foru Legearen eranskinean ageri den eredua erabiliko da.

Foru lege horren 4. artikuluak haurdunaldiaren borondatezko etendurak egiteko kontzientzia-eragozpena alegatu duten langileen erregistroa sortzen du. Bertan inskribatuko dira haurdunaldiaren borondatezko etendurak egiteko kontzientzia-eragozpenaren adierazpenak. Lege xedapen horren ondorioz, erregistro hori Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Zuzendaritza-Kudeatzailetzaren mende egonen da zuzenean.

Datuak kudeatzeko, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak, foru lege horren 6. artikulua aplikatuz, beharrezkoak diren jarduketak eginen ditu izaera pertsonaleko datuen fitxategi automatizatua sortzeko eta foru lege honetan arauturiko erregistroan jasotako datuak indarrean dagoen araudiaren arabera kudeatzeko. Agindua betetzeko, hortaz, datuak kudeatzeko fitxategi informatizatu bat sortzea proposatzen da, "Haurdunaldiaren borondatezko etendura dela-eta kontzientzia-eragozle diren osasun...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR