44/2010 FORU AGINDUA, martxoaren 8koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, musikako lanbide ikasketen egitura eta ordutegia ezarri zituen 79/2007 Foru Agindua aldatzen duena espezialitate hauei dagokienez: akordeoia, kantua, klabezina, moko-txirula, gitarra, organoa eta pianoa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Hezkuntzako kontseilariaren ekainaren 29ko 79/2007 Foru Aginduak maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak ezarritako musikako lanbide ikasketen egitura eta ordutegia ezarri zituen.

  1. mailako Ganbera musikaren irakasgaian, akordeoi, kantu, klabezin, moko-txirula, gitarra, organo eta piano orkestraz kanpoko espezialitateetan, egungo curriculuma aplikatzeak zenbait arazo eragiten ditu antolaketan, espezialitate horietako ikasleek ez dutelako aukerarik orkestrako espezialitateetako musika tresnekin elkartzeko.

    Taldeko irakasgaia da egokiena egoera hori konpontzeko, elkarketa malguagoak eta mailarako egokiagoa den errepertorioa izateko aukera ematen duelako.

    Beraz, komenigarria dirudi musikako lanbide ikasketen egitura eta ordutegia aldatzea espezialitate horietan, eta 3. mailako Ganbera musikaren irakasgaiaren ordez Taldearena jartzea, Nafarroako Foru Komunitatean musikako lanbide ikasketen curriculuma ezartzen duen martxoaren 19ko 21/2007 Foru Dekretuan xedatutakoa errespetatuz.

    Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusiko Arte Ikasketen Atalaren aldeko txostena eman du akordeoi, kantu, klabezin, moko-txirula, gitarra, organo eta piano espezialitateetan ikasketa planean irakasgaien antolaketa aldatzeko.

    Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 g) artikulua aplikatuz,

    AGINDU DUT:

  2. Xedea eta aplikazio eremua.

    Ekainaren 29ko 79/2007 Foru Agindua aldatzea, musikako lanbide ikasketen egiturari eta ordutegiari dagokienez, espezialitate hauetan: akordeoia, kantua, klabezina, moko-txirula, gitarra, organoa eta pianoa. Irakasgaien eta ikas-denboren banaketa foru agindu honen eranskinean ageri dira.

    AZKEN XEDAPENAK

    Azken xedapenetako lehena.-Indarra hartzea.

    Foru agindu honek 2010-2011 ikasturtearen hasieran hartuko du indarra.

    Azken xedapenetako bigarrena.-Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

    Foru agindu hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

    XEDAPEN INDARGABETZAILEAK

    Xedapen indargabetzaile bakarra.-Indargabetutako arauak.

    Indarrik gabe gelditu da musikako lanbide ikasketei buruzko ekainaren 29ko 79/2007 Foru Aginduan akordeoi, kantu, klabezin, moko-txirula, gitarra, organo eta pianoaren espezialitateez aipatzen den guztia.

    Iruñean, 2010eko martxoaren 8an.-Hezkuntzako kontseilaria, Alberto Catalán Higueras.

    ERANSKINA

    Musikako lanbide ikasketen eskola ordutegia akordeoi, kantu, klabezin, moko-txirula, gitarra, organo eta pianoaren espezialitateetan

  3. Akordeoia:

    IRAKASGAIAK

    ASTEKO ORDU KOPURUA KURTSO BAKOITZEAN

  4. a

  5. a

  6. a

  7. a

  8. a

  9. a

    Musika-tresna

    1

    1

    1

    1

    1

    1

    ...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR