109/2008 FORU AGINDUA, uztailaren 4koa, Hezkuntza kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitatean hasierako lanbide kualifikaziorako programak arautzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Espainiako egungo hezkuntza sistema Konstituzioaren balioen arabera eratua dago eta bertan aitortzen diren eskubide eta askatasunen errespetuan oinarritua. Zenbait printzipiotatik abiaturik lortu nahi dituen helburuek zerikusia dute, funtsean, ikasleen nortasunaren, ahalmenen eta gaitasunen garapen osoarekin.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren aitzinsolasean lege horren printzipio nagusiak azaltzen dira: gizonezko zein emakumezko herritar guztiei kalitatezko hezkuntza ematea hezkuntzaren maila guztietan; hezkuntza komunitateko kide guztiak batera lan egitea, kalitatea eta ekitatea uztartuz, ezarritako helburuak lortzeko, eta Europar Batasunak hezkuntzaren arloan hurrengo urteetarako ezarri dituen helburuen aldeko konpromiso irmoa.

Nahitaezko eskolatzea hamasei urteko adinera arte luzatu eta bestelako ikasle taldeak hezkuntza sisteman sartu izanaren ondorioz, oinarrizko hezkuntzako ikasleen kopurua nabarmen handitzeaz gainera, hizkuntza eta kultura askotako ikasle taldeak sortu dira, gaitasun eta jarrera oso desberdinak dituztenak, gainera, eta behar bezala erantzun behar zaio ikasleen heterogeneotasun eta aniztasun horri. Hala, legeak berak dioenez, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan guztientzako hezkuntzaren printzipioa eta ikasleen aniztasunari erantzuteko arreta batu behar dira. Curriculum aniztasuneko programak eta hasierako lanbide kualifikaziorako programak garatu behar dira, beste neurri batzuen artean, eta arautu egin behar dira hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleentzako laguntza eta bestelako hezkuntza-eskaintza egokituak, derrigorrezko hezkuntzako helburuak lortu ezin dituzten ikasleak gizarteratu eta laneratzeko.

Hori horrela, aipatu legearen 30. artikuluak ezartzen duenez, hezkuntza administrazioek hasierako lanbide kualifikaziorako programak eskaini behar dizkiete Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulurik lortzen ez duten ikasleei, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko lehen mailako kualifikazioari dagozkion gaitasunak lor ditzaten, gizartean eta lan munduan ongi sar daitezen eta beren oinarrizko gaitasunak gara ditzaten, ikasketak egiten jarraitu ahal izateko.

Lanbide kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Legeak Kualifikazioen Katalogo Nazionala sortu du, produkzio sisteman dauden lanbide kualifikazioen gida moduan erabiltzeko, eta gainera 12. artikuluan hauxe dio: administrazio publikoek, pertsona edo talde behartsuak lan merkatuan errazago sar daitezen, hezkuntza eskaintzak egokituko dituzte, eskolan porrot egiten duten gazteen, ezgaitasuna dutenen eta gutxiengo etnikoen berariazko premiei erantzuteko.

Irailaren 5eko 1128/2003 Errege Dekretuak Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionala arautzen du, lanbide heziketaren eskaintzak eta produkzio sistemaren eskariak bateratu ahal izateko; mailaka antolatzen du katalogoa, maila bakoitzean behar den lanbide gaitasunarekin zerikusia duten irizpideak eta Europar Batasunaren irizpideak erabiliz, eta lehenbiziko kualifikazio maila identifikatzen du.

Programa hauek aplikatu beharra aipatzen da, halaber, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gutxieneko ikasketak ezartzen dituen abenduaren 29ko 1631/2006 Errege Dekretuaren 14. artikuluan eta hezkuntza sisteman Lanbide Heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen abenduaren 29ko 1538/2006 Errege Dekretuan.

Ekintza ildo horretan, 1982 urteaz geroztik Nafarroan erantzun egokiak eman izan dira eskola mundutik lan mundurako urratsa egiten laguntzeko eskola sistema arautuan ikasketak amaitu ez dituzten ikasle gazteenei. Mota horretako jarduketak izan dira Nafarroako Foru Diputazioak eta hainbat toki administraziok abian jarritako lanbide lantegiak. Arautu gabeko lanbide heziketako programak ziren, lanbide prestakuntza nahi zuten gazte eskolatu gabeentzat antolatuak, eta haien helburu nagusia zen lan munduan berehala sartzea.

Gerora, horrelako beste prestakuntza ekintza batzuk ere garatu dira Nafarroako Foru Komunitatean, lanbide hastapeneko programak deituak, hain zuzen ere. Eskaintza honen bidez Nafarroako gizarteari bermatu egiten zaio gazte guztiak lan munduan sartzeko prestatu ahal izanen direla, beren emaitza akademikoak gorabehera.

Orain arteko ekintza horien haritik datoz hasierako lanbide kualifikaziorako programak. Profesionalizatzaileak dira, eta horrela enplegurako eta geroko kualifikaziorako ateak zabaltzen dizkiete gazteei eta lan bizitzarako sarrera errazten diete.

Horrenbestez, eta Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 g) artikuluak xedatzen duenarekin bat,

AGINDU DUT:

Lehena.-Hasierako lanbide kualifikaziorako programak arautzea Nafarroako Foru Komunitatean, ondoren azaltzen diren artikuluen bidez.

  1. KAPITULUA

    Xedapen orokorrak

    1. artikulua. Helburua eta aplikazio eremua.

      Foru agindu honen xedea da Nafarroako Foru Komunitatean garatzen diren hasierako lanbide kualifikaziorako programen antolaketarekin eta funtzionamenduarekin zerikusia duten alderdiak arautzea.

    2. artikulua. Helburua eta printzipioak.

    3. -Hasierako lanbide kualifikaziorako programek helburu hauek dituzte: ikasleei gizartean eta lan munduan sartzeko behar dituzten garapen pertsonala eta gaitasunak lortzen laguntzea, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua eskuratzeko bidea eta bizitza osoan ikasten jarraitzeko aukera ematea, eta herritartasuna ongi baliatzera bultzatzea.

    4. -Hasierako lanbide kualifikaziorako programen oinarrian printzipio hauek daude:

      1. Kalitatea eta ekitatea. Printzipio horrek aukera berdintasuna, hezkuntza-inklusioa eta bereizkeriarik eza bermatzen ditu eta desberdintasun pertsonal, kultural, ekonomiko eta sozialak konpentsatzen ditu.

      2. Eskaintza nahikoa eta egonkorra, ikasleek benetako aukera berdintasuna izan dezaten hezkuntzako, prestakuntzako eta laneratzeko sarreran, prozesuan eta emaitzetan, beren egoera eta inguruabarrak edozein direla ere.

      3. Irakaskuntzaren pertsonalizazioa, banakako irakaskuntza-ikaskuntza prozesuen inguruan antolatu behar dena, programaren hasieran ikasleak dituen gaitasunak eta oinarrizko premiak ezagutu eta gero.

      4. Modalitate bakoitzeko curriculuma osatzen duten modulu guztietako ikaskuntzen integrazioa, lanbide gaitasunen, trebetasunen eta balioen aldetik hezkuntza osoa sustatzeko, gizarte eta lan ingurune jakin batean.

      5. Kulturartekotasuna. Hizkuntza eta kulturen aniztasuna errespetatu eta onartzeko hezkuntza.

      6. Hezkuntzaren ardura partekatzea: hezkuntza administrazioak, gizarte zerbitzuak, inguruko komunitatea, enpresak eta ikasleak berak hezkuntzaz arduratzea.

    5. artikulua. Programen helburuak.

      Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 30.2 artikuluan ezartzen zaien helburuaren arabera, lanbide kualifikaziorako programen bitartez ikasle guztiek Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren egungo egiturako lehen mailako kualifikazioari dagozkion lanbide gaitasunak lortu behar dituzte, gizartean eta lan munduan ongi sartzeko aukera izan behar dute eta beren oinarrizko gaitasunak garatu behar dituzte ikasketak egiten jarraitu ahal izateko. Horrez gain, programa hauek ondoko helburuak izanen dituzte:

      1. Ikasleen garapena eta heldutasuna erraztea. Horretarako, gazteek lanean eta gizarte eta kultur jardueran modu arduratsuan parte hartzea ahalbidetuko dieten ohiturak eta gaitasunak bereganatu behar dituzte. Gizarte trebetasunak eta autoestimua arreta bereziz landu behar dira.

      2. Oinarrizko prestakuntzari dagozkion eta aukeratutako lanbidearekin zerikusia duten gaitasunen garapena ahalbidetzea, gazteak lanbide, kultur eta gizarte jarduerarako prestatzea helburu nagusia dela.

      3. Segurtasunez lan egiteko eta laneko arriskuei aurrea hartzeko behar diren ohiturak eta jarrerak erakustea.

      4. Lan esperientziak eskaintzea enpresetako praktiken bitartez, lortutako prestakuntzaren eta lanbide gaitasunen arabera.

      5. Gazteen laneratzea erraztea, tutoreen laguntza eta banakako gizarte orientabidea, lan orientabidea eta ikasketetarako orientabidea direla medio, arreta berezia emanez haien garapen pertsonalari, ikaskuntzei, lan merkatuen ezagutzari eta lan bilaketa aktiboari.

      6. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako oinarrizko gaitasunen garapena erraztea eta, horrenbestez, titulua lortzeko aukera ematea, bai eta beste ikasketa batzuk egiten jarraitzeko aukera ere, bizitza osoan ikasten segitzeko.

      7. Erdi mailako heziketa zikloetako ikasketak egiteko aukera ematea, titulazio horietarako sarrera probaren bitartez, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako oinarrizko gaitasunak lortu ez dituzten ikasleei.

    6. artikulua. Ikasleak eta sartzeko baldintzak

    7. -Programa hauetan sartu ahal izanen dira, oro har, hamasei urtetik gorako eta hogeita batetik beherako adina duten pertsonak (programan hasten diren urteko abenduaren 31 baino lehenago betea), Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulurik lortu ez badute.

    8. -Salbuespenez, ebaluazio egokiaren ondoren eta bai ikaslea bai guraso edo tutoreak ados egonez gero, adin hori hamabost urtera murriztu ahal izanen da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren kurtsoa egin eta etapa horretan jada behin errepikatu eta hirugarrenera igarotzeko moduan ez dauden ikasleei.

    9. -Hezkuntza premia bereziak izan eta oinarrizko eskolatzea ikastetxe arruntetan edo hezkuntza bereziko ikastetxeetan egin duten gazteak ere sartu ahal izanen dira, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 75. artikuluan ezarritakoarekin bat.

    10. -Programa hauek egiteko ezinbesteko baldintzak izanen dira aurretik hasierako lanbide kualifikaziorako beste programa bat gainditu gabea izatea eta, kasua bada, indarra duen legerian aniztasunari erantzuteko ezarrita dauden bide arruntak agortuak izatea.

    11. artikulua. Modalitateak.

      Hasierako lanbide kualifikaziorako programetako ikasleei berariazko erantzunak emateko, haien hezkuntza egoeraren, egoera pertsonalaren eta gizarte egoeraren ondorio diren aldagaiak aintzat hartuz, modalitate hauetako programak eskainiko dira:

      1. HLKPen oinarrizko modalitatea. Modalitate honetako gazteak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR