10/2013 FORU AGINDUA, martxoaren 21ekoa, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak emana, 2012. urterako saltoki handietarako zergaren subjektuak diren saltokietako titularrek “Saltoki handietarako zerga. Errolda aitorpena” 910 eredua aurkezteko epea luzatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Saltoki handietarako zerga bat sortzeari buruzko azaroaren 27ko 23/2001 Foru Legea garatzeko, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren abenduaren 24ko 1061/2012 Foru Aginduaren bidez aipatu zergaren errolda prestatzeko arauak eta zerga kudeatzeko sistemarenak ezarri ziren.

Foru agindu horren zioen azalpenean adierazten denez, 23/2001 Foru Legearen 12. artikuluak Ekonomia eta Ogasun Departamentuari agintzen dio urtero subjektu pasiboen errolda prestatzeko, zerga kudeatzeko eta aplikatzeko behar diren datuak biltzen dituena, eta lege beraren 15. artikuluan eta saltokien titularrek hasierako aitorpenean emandako datuak oinarri hartuta prestatuko da, xedapen gehigarrian xedatutakoari jarraikiz.

Foru aginduaren 1. artikuluan xedatzen denez, Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoak 2012. urteko zergadunen errolda presta dezan eta dagokion likidazioa egin dezan, 23/2001 Foru Legeari loturiko saltoki irekien titularrek 2013ko martxoan aurkeztu beharko dute hasierako datu-aitorpena.

Horrekin bat, foru aginduaren 8. artikuluan xedatzen da foru agindu beraren 1. artikuluan finkatutako epearen barnean aurkeztuko dela “Saltoki handietarako zerga. Errolda-aitorpena” 910 eredua.

Aintzat hartuta hasierako datu-aitorpenaren berrikuntza subjektu pasiboentzat zaila suerta daitekeela...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR