ERABAKIA, 2002ko azaroaren 18koa, Nafarroako Gobernuak hartua, Iruñean saltoki handi bat kokatzeko merkataritzako baimen berariazkoa 'El Corte Inglés S.A.' enpresari emateko espedienteari lotu eta proiektua udalez gaindikoa dela adierazten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroan merkataritza arautzen duen uztailaren 12ko 17/2001 Foru Legeak, 23. artikuluko 5. idatz-zatian, adierazten du saltoki handiak kokatzeko espedienteak izapidatzeko, Iruñeko Gobernuak merkataritzako baimen berariazkoa emateko espedienteari lotzea erabaki eta proiektua udalez gaindikoa dela adieraziko duela, lurraldearen antolamenduaren eta merkataritzaren arloetan eskudun diren Nafarroako Gobernuko Departamentuek batera aurkezturiko hasiera bateko proposamenari buruz Nafarroako Txikizkako Merkataritzako Kontseilu Aholku-emaileak eta Lurraldearen Antolamenduko Batzordeak txostena eman ondoren. Erabaki hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu behar da. Udalez gaindiko proiektu sektorialaren eta merkataritzako baimen berariazkoaren proposamenak jendaurrean jarri behar dira eta horrekin batera eraiki asmo den saltokiak ukitzen dituen Udalei entzun behar zaie, betiere gutxienez ere hilabeteko epean.

Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuak eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak "El Corte Inglés S.A." saltoki handia Iruñean kokatzeko proiektuari buruz batera aurkezturiko proposamena Lurraldearen Antolamenduko Batzordeak, 2002ko azaroaren 13ko bilkuran, eta Nafarroako Txikizkako Merkataritzako Kontseilu Aholku-emaileak aztertu zuten. Biek adostasun txostenak eman zituzten.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuak eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak proposaturik,

ERABAKI DU:

  1. Iruñean saltoki handi bat kokatzeko merkataritzako baimen berariazkoa 'El Corte Inglés S.A." enpresari emateko espedienteari lotu eta proiektua udalez gaindikoa dela adieraztea.

  2. Proiektua jendaurrean egonen da hilabetez, Erabakia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR