207/2013 FORU AGINDUA, ekainaren 17koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, hala eskatzen duten Nafarroako toki entitateen idazkari lanpostuak aldi baterako betetzeko izangaien zerrendak onesten dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak 246 (ter) artikuluaren 3. idatz-zatiak adierazten du gaikuntza prozesuetan aurreikusitako probak gainditu eta deialdiaren xedeko lanpostu hutsak betetzeko izendatzen ez diren izangaiak Toki Administrazioko Departamentuak izendatzen ahalko dituela hari eskaera egiten dioten toki entitateek araubide administratiboan kontratatu eta lanpostu horiei dagozkien eginkizunak aldi baterako bete ditzaten.

Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariak maiatzaren 11n emandako 196/2012 Foru Aginduaren bidez, onetsi zen Nafarroako toki entitateetako idazkari lanpostuetan aritzeko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak ematen duen gaikuntza lortzeko eta lanpostu horietan oposizio-lehiaketa bidez sartzeko deialdia.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 246. (ter) artikuluaren 3. idatz-zatian ezarritakoari jarraikiz, eta Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluaren 2. idatz-zatiko a) eta b) epigrafeetan aldi baterako langileak hautatzeko ezarrita dauden sistemekin bat, eta aplikagarri diren gainerako arauekin bat, aipatu deialdiaren 11. oinarrian erabakita gelditu zen hautapen prozesu honetan parte hartu eta deialdiko lehenengo ariketa bederen gainditzen duten izangaiekin aldi baterako kontratazioetarako izangai zerrendak prestatu eta arautuko direla.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak ekainaren 5ean emandako 187/2013 Foru Aginduaren bidez, hala eskatzen duten Nafarroako toki entitateen idazkari, A taldeko kontu-hartzaile eta B taldeko kontu-hartzaile lanpostuak aldi baterako betetzeko izangaien zerrendak kudeatuko dituzten arauak onetsi ziren. Foru agindu hori 2013ko ekainaren 17ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren.

Kudeaketa arau horien bigarren atalean izangaien zerrendak onesteko irizpideak ezartzen dira. Zehazki, honako hau xedatzen da: Hala eskatzen duten Nafarroako toki entitateen idazkari, A taldeko kontu-hartzaile eta B taldeko kontu-hartzaile lanpostuetako eginkizunetan aldi baterako aritzeko araubide administratiboan kontratatzeko izangaien zerrendak, lanpostu mota bakoitzarentzat, hurrengo zerrenden eta haien arteko lehentasun ordena honen arabera eratuko dira:

  1. Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 196/2012, 197/2012 eta 198/2012 foru aginduen bidez deitutako hautapen prozesuetan probak gainditu baina lanposturik ez duten izangaien zerrendak, hautapen prozesu horiek ebaztean ezarritako lehentasunari jarraikiz.

  2. Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 196/2012, 197/2012 eta 198/2012 foru aginduen bidez deitutako hautapen prozesuetan lehen ariketa gainditu duten izangaien zerrendak. Zerrenda bakoitzeko izangaien lehentasuna hantxe finkatutako irizpideen arabera erabakiko da.

    Ekainaren 5eko 187/2013 Foru Agindu horretan, gainera, honako hau ezartzen da: aurretik identifikatutako zerrendetako bakoitzean, ondoren zehazten diren hiru zerrenda motak bereiziko dira, aipatutako hautapen prozesuan eratuko direnak, izangaiek euskaraz jakiteak lanpostuak lehenesteko izan dezakeen eragina islatzeko, eta hori aldi baterako bete gogo diren lanpostuen ezaugarrien arabera eta esleipena eskatzen duten entitateei dagokien hizkuntza-eremuen arabera. Hona zerrendak:

    1. 1. motako puntuazio zerrenda, eremu ez euskaldunean kokatutako lanpostuak aldi baterako betetzeko erabili beharrekoa, edo eremu mistokoak, euskaraz jakin beharrik ez bada eta hizkuntza hori merezimendutzat hartzen ez bada, edo eremu mistokoak, euskaraz jakitea betebeharra bada, edo eremu euskaldunekoak, euskaraz jakitea betebeharra bada.

    2. 2. motako puntuazio zerrenda, eremu mistoan kokatutako lanpostuak aldi baterako betetzeko erabili beharrekoa, haietan euskaraz jakitea nahitaezkoa ez bada, baina bai merezimendua.

    3. 3. motako puntuazio zerrenda, eremu euskaldunean kokatutako lanpostuak aldi baterako betetzeko erabili beharrekoa, haietan euskaraz jakitea nahitaezkoa ez bada, baina bai merezimendua.

    Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariak maiatzaren 14an emandako 196/2012 Foru Aginduaren bidez deitutako hautapen prozesua ebatzita, kontuan harturik aipatutako kudeaketa arauetan ezarritakoa, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluaren bidez eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen uztailaren 25eko 70/2012 Foru Dekretuaren bidez eskuordetu dizkidaten eskumenak erabiliz,

    AGINDU DUT:

  3. Hala eskatzen duten Nafarroako toki entitateen idazkari lanpostuak aldi baterako betetzeko izangaien zerrendak onestea. Foru agindu honen I. eta II. eranskinetan izangaiak identifikaturik agertzen dira, aipatutako kudeaketa arauetan ezarritako irizpideei jarraikiz.

  4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta espedientean interesa dutenei adieraztea haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dutela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hilabeteko epean.

    Iruñean, 2013ko ekainaren 17an.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, José Javier Esparza Abaurrea.

    1. ERANSKINA

    Idazkarien oposizio-lehiaketa gainditu baina lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda, hiru zerrendetako bakoitzean lortutako guztirako puntuazioaren arabera

    1. MOTAKO ZERRENDA
    ORDENA ZK. DEITURAK ETA IZENA PUNTUAZIOA GUZTIRA
    1 Navarro Resano, José Luis 67,735
    2 Mateo Ortega, Sonia 64,490
    2. MOTAKO ZERRENDA
    ORDENA ZK. DEITURAK ETA IZENA PUNTUAZIOA GUZTIRA
    1 Navarro Resano, José Luis 67,735
    2 Mateo Ortega, Sonia 64,490
    3. MOTAKO ZERRENDA
    ORDENA ZK. DEITURAK ETA IZENA PUNTUAZIOA GUZTIRA
    1 Navarro Resano, José Luis 67,735
    2 Mateo Ortega, Sonia 64,490
    II. ERANSKINA

    Idazkarien oposizio-lehiaketaren lehenengo ariketa gainditu duten izangaien zerrenda, puntuazioaren arabera (baremoaren puntuazioaren %30 eta lehenengo ariketaren puntuazioaren %70 batuta)

    1. MOTAKO ZERRENDA
    ORDENA ZK. DEITURAK ETA IZENA PUNTUAZIOA GUZTIRA
    1 Landa Elizalde, Esmeralda 20,335
    2 Mauleón Goñi, Alberto 16,223
    3 Legarda Araiz, José Joaquín 28,163
    4 López Mendoza, Milagrosa 27,375
    5 López Azanza, María Concepción 26,903
    6 Mendinueta Ochotorena, Jon Ander 26,325
    7 Marco del Rincón, Jesús 26,298
    8 Valencia
    ...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR