338/1997 FORU DEKRETUA, azaroaren 17koa, Nafarroan, 30 urte baino gutxiagokoendako alokairuko etxebizitzei buruzko jarduketa babesgarriak (Gazte-Alokairua) arautzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Parlamentuak 1997ko ekainaren 24an onetsi Nafarroarako Etxebizitza Plana 1997-2000 izenekoan "Gazte-Alokairua" izeneko arlo berri bat proposatu zen. Plan hura garatzeko, Nafarroako Gobernuak egin du Foru Dekretu hau, manu parlamentarioa bete eta Etxebizitzaren Finantzazioari buruzko 14/92 Foru Legearen Hirugarren Xedapen Gehigarriaren bigarren idazatia garatzen duena.

Gazteek zailtasun ekonomiko finantzario larriak izaten dituzte ohiko etxebizitza eskuratzeko eta, honen ondorioz, gurasoen etxean oso berandu arte gelditzen dira. Zailtasun hori gazteen lan kontratuak etenak edo behin-behinekoak izatearen ondorioz heldu da. Honek etxebizitza bat eskuratzeko esfortzuari ekiteko beharrezkoa den egonkortasuna galarazten baitu. Bestalde, alokairu libreen prezioak horren altuak dira non dirusarreren portzentaia handia eramaten baitute, honek etxebizitza erosteko ezinbertzekoa den aurrezkia egitea galarazten duelarik.

Foru Dekretu hau egiteko aholkua eskatu zaie Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri Departamentuari, Gazteriarendako departamenduen arteko Batzordearen Etxebizitza Azpibatzordeari baita alokatzeko etxeak eraikitzen dituzten sustatzaileei ere.

30 urte baino gutxiago dutenei modu berariaz laguntzeko asmoz maizterrendako hileko alokairua mugatua izanen duen etxebizitza mota garatuko da, gazte horiek erdiesten dituzten dirusarrerekin bateragarria izan dadin.

Etxebizitzek tamainu murritza izanen dute (70 m2 erabilgarri, gehienez ere) bainan 30 urte baino gutxiagokoek izan ohi duten familia osaketari egokituak. Prezio mugatuko alokairu erregimen honen helburua da gazte hauek alokatutako etxean bizi eta prezio mugatua ordaintzen ari diren bitartean, aurreztu ahal izatea, aurrezki horrek jabego erregimeneko etxebizitza eskuratzeko zailtasunak gutxitzeko adina saldo izanen duen Etxebizitzarako Aurrezki Kontu bat irekitzea ahalbidetuko dielarik.

Adjudikazio hartzaileen hautaketa deialdi publiko bidez eta baremo bati jarraikiz eginen da. Bertan honako hauek lehenetsiko dira: dirusarrera txikiagoak izatea, familiaren osaketa eta adjudikazio hartzaileen adina.

Hortaz, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamazazpiko azaroaren hamazazpian egin bilkuran, hartu duen Erabakiarekin bat etorriz,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Xedea.

    Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan, babes ofizialeko etxebizitzak eta haien eraskinak, eraiki berriak eta erregimen orokorrekoak, sustatzeko, eta 30 urte baino gutxiagokoei alokairuan lagatzeko, laguntza eta bultzada gisa Nafarroako Gobernuak ezartzen dituen jarduketak eta dirulaguntzak arautzea da, hain zuzen, Foru Dekretu honen xedea.

  2. artikulua. Eskuratzeko baldintzak.

    1. Hartzaileek, eskabidea egiten duten unean, 30 urte beteak ez izatea.

    2. Dirusarrera familiar haztatuak Lanbide arteko Gutxieneko Soldata baino 3,5 bidez txikiagoak izatea edo dirusarrera familiar haztatugabeak Lanbide arteko Gutxieneko Soldata baino 0,7 bider handiagoak izatea.

    3. Babes ofizialeko etxebizitzetako araudi orokorraren eskakizunak eta Foru Dekretu honetan xedatutakoak bete ditzaten.

    4. Etxebizitzaren tamaina, gehienez ere, 70 metro karratu erabilgarrikoa izatea.

    5. Etxebizitzako metro karratu erabilgarri bakoitzeko prezioa, kasuan kasuko ekitaldi ekonomikoari dagokion Aurrekontuari buruzko Foru Legean aipatutakoa ez gainditzea, hots, behin-behineko sailkapenaren eskaera egiten den unean indarra duen modulo...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR