241/2014 FORU AGINDUA, apirilaren 11koa, Gizarte Politiketako kontseilariak emana. Honen bidez, desgaitasuna dutenei arreta ematen dieten egoitzetan, Nafarroako Gobernuarekin itundutakoetan, daudenek jaso beharreko gutxieneko arreta zerbitzu oinarrizkoak arautzen dira, apirilaren 22an, 27an eta 29an eginen diren lanaldi osoko geldialdietan, CCOO, ELA, LAB eta UGT sindikatuek deitutako greba dela eta.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

CCOO, ELA, LAB eta UGT sindikatuek, 2014ko martxoaren 13an igorritako jakinarazpenaren bidez, greba iragarri dute desgaitasuna dutenei arreta ematen dieten egoitzetan, Nafarroako Gobernuarekin ituna duten eta SAR Quavitae, Aspace Residencial eta ADACEN entitateek kudeatzen dituzten egoitzetan hain zuzen ere; greba hori 2014ko martxoaren 25ean eta 30ean, eta apirilaren 1ean eta 6an eginen da, 8:00etatik 10:00etara, 15:00etatik 17:00etara, eta 22:00etatik 0:00etara.

Horrekin batera, greba partziala deitu dute apirilaren 8rako, 13rako, 15erako eta 20rako, 15:00etatik 19:00etara eta 22:00etatik 2:00etara. Apirilaren 22an, 27an eta 29an egun osorako dago deituta greba, eta maiatzaren 1etik aurrera, azkenik, mugagabekoa izanen da.

Greba deialdi horrek egoitza hauei eragiten die:

–Erronkari ibarra zentroa (Iruña).

–Oncineda zentroa (Lizarra).

–La Atalaya zentroa (Tutera).

–Las Hayas zentroa (Sarriguren).

–Monjardín eguneko zentroa (Sarriguren).

–Ramón y Cajal zentroa (Zizur Txikia).

–Carmen Aldave zentroa (Iruña).

–Infanta Elena zentroa (Cordovilla).

–ADACEN zentroa (Mutiloa).

–Pisu babestu funtzionalak.

Espainiako Konstituzioaren 28.2 artikuluan greba egiteko onartzen den eskubidearekin batera, gizartearen funtsezko zerbitzuak mantentzeko behar diren bermeak jarri behar dira, Konstituzioak berak dioen bezala. Konstituzioari buruzko jurisprudentziak behin eta berriz adierazi duenez, gutxieneko zerbitzu horiek ezartzerakoan proportzionaltasun eta arrazionaltasun printzipioak hartuko dira kontuan eta horretarako arrazoiak eman beharko dira.

Mendekotasun edo desgaitasunen bat dutenei arreta emateko zentro guztietako instalazioetan zainketa eta zaintza behar dutenak egoten dira, haien oinarrizko premiei erantzuteko laguntza pertsonala behar dutenak, eta horien faltak kalte larriak eragin ditzake haien osasunean; hori dela eta, gutxieneko zerbitzuak zehaztu beharra dago, erabiltzaileek bermatuta izan ditzaten arreta egokirako nahitaezkoak dituzten zerbitzuak, zainketan etenik sortu gabe.

Grebarako deialdia dela eta, egoitza horietako laguntza zerbitzua ezin da osorik eten. Izan ere, gizartearentzako funtsezko zerbitzua da, eta haren hartzaileak desgaitasunak eta mendekotasunak dituztenak direnez, gorabehera larriak gerta daitezkeela hartu behar da kontuan. Hori horrela, Konstituzio Auzitegiak dioenez, gizarteak ezinbesteko prestazioetarako duen eskubidea grebarako eskubidearen gainetik dago, eta funtsean agintari publikoek babestu behar dituzte gizartearen zati batek ezinbestean behar dituen zerbitzuak.

Beraz, Konstituzioak grebarako aitortzen duen eskubidea errespetatu eta herritar horiei ongizate pertsonala bermatzen dieten gutxieneko zerbitzuak ezarri behar dira, Espainiako Konstituzioaren 28. eta 49. artikuluek agintari publikoei ezartzen dizkieten eginbeharrak betez.

Funtsezkotzat jotzen diren zerbitzuak zein diren erabakitzeko eta herritarren oinarrizko eskubideak babesteko neurriak hartzeko eskumena berea du gobernuko agintaritzak, halaxe xedatzen baita martxoaren 4ko 17/1977 Errege Lege Dekretuaren 10. artikuluan, eta eskumen hori, kasu honetan, Foru Komunitateak erabili behar du, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 58.b) artikuluan xedatutakoaren arabera.

Gutxieneko zerbitzuak ezartzeko, kontuan hartu da erabiltzaileentzako gutxieneko arretan sartuta daudela, batetik, oinarrizko beharrei erantzuteko jarduera guztiak, otorduak, adibidez, eta, bestetik, zainketa pertsonalari, komunikazioari, joan-etorriei, kontrolari eta babesari dagozkien guztiak, osotara edo alderdi batzuetan berez egiterik ez dutenak, izan daitezkeen aldaketei behar den garaian egokituz, eta ahalik eta bizimodu normalena izan dezatela sustatuz.

Arestikoa kontuan harturik, gutxieneko zerbitzuak egoitzetan daudenei gutxieneko arreta emateko behar diren funtsezkoak dira, hau da, eguneroko bizitzako oinarrizko jardueretan aritzeko behar direnak: jantzi, garbitu, toki batetik bestera joan...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR