72/2008 FORU DEKRETUA, ekainaren 23koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gobernu Kontseiluko kide bat Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluko kide izendatu eta beste kide baten kargu-uztea xedatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseilua sortu zuen abenduaren 9ko 20/1994 Foru Legearen 4. artikuluan ezarrita dago kontseilu hori nork osatuko duen. Artikulu horren a) letran, bestalde, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gobernu Batzordearen ordezkariak aipatzen ditu.

Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 14.3 artikuluak ezartzen du, besteak beste, Gizarte Kontseiluan irakasle, bat, ikasle bat eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen ordezkari bat izanen direla, Unibertsitateko Gobernuko Kontseiluak bere kideen artean hautatuak.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gobernu Kontseiluak, joan den maiatzaren 27an egindako bileran, Basilio Galv·n Herrera jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluan Gobernu Kontseiluaren ordezkari izendatzeko Erabakia hartu zuen. Gizarte Kontseiluari buruzko foru lege berria onetsi arte, aipatutako abenduaren 9ko 20/1994 Foru Legeak arautuko du Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseilua.

Azkenik, foru lege horren 9.1.a) artikuluak xedatzen du Gizarte Kontseiluko kideek agintaldia bukatutakoan utziko dutela kargua. Eta foru lege horren 5. artikuluak xedatzen du Gizarte Kontseiluko kideak Nafarroako Gobernuaren foru dekretu bidez...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR