163/2009 FORU AGINDUA, apirilaren 23koa, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana, Nafarroako Berdintasunerako Institutuak emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatu eta sustatzeko Nafarroako emakumeen elkarteei eta irabazi-asmorik gabeko beste entitate batzuei diru-laguntzak emateko 2009ko deialdia onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren xedea da Nafarroan genero berdintasuna lortzea, horretarako bide ematen duten baldintzak sustatuz eta genero desberdintasuneko eta bazterkeriako modu guztiak deusezten lagunduz.

Berdintasunerako erakunde publikoaren lan esparrua Nafarroako Foru Komunitateko emakumeen eta gizonen aukera berdintasunerako I. planean (2006-2010) dago bildurik. Dokumentu horrek, 8. arloan, "Emakumeen jabekuntza eta parte-hartze sozial eta politikoa" izenekoan, lan helburu hauek finkatzen ditu: emakumeek arlo sozialean, politikoan eta sindikalean parte hartzeak egiazko berdintasuna lortzeko duen garrantziaren zabalkundea egin eta Nafarroako gizartea sentsibilizatzearen beharra; emakumeek Nafarroako Foru Komunitateko erakunde publiko eta sindikaletan duten presentzia eta parte-hartzea sustatzea eta Nafarroako elkarteetan duten presentzia eta parte-hartzea sustazea. Bestalde, Aukera Berdintasunerako I. Plan horrek, 6. arloan, "Herrietako emakumeak" izenekoan, ondoko helburuak agertzen ditu: Nafarroako herrietako emakumeen egoerari buruzko informazioa zabaldu eta Nafarroako gizartea egoera horretaz sentsibilizatzea, emakumeen presentzia eta parte-hartzea sustatzea herrietako erakunde politiko, sindikal, profesional eta sozialetan, eta emakumeen laneratzea bultzatzea eta herrietako garapen ekonomikoari egiten dizkioten ekarpenak aitortzea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 125/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan eskudantzien arabera,

AGINDU DUT:

  1. Nafarroako Berdintasunerako Institutuak emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatu eta sustatzeko Nafarroako emakumeen elkarteei eta irabazi-asmorik gabeko beste entitate batzuei diru-laguntzak emateko 2009ko deialdia onestea, foru agindu honen eranskinean ageri diren oinarriei jarraikiz.

  2. 145.400,00 euroko gastua baimentzea, 2009ko gastuen aurrekontuko "Emakume elkarteentzako eta bestelako entitateentzako transferentziak" izeneko 94000 930001 4819 232200 kontu-sailetik.

  3. Foru agindu hau Nafarroako Berdintasunerako Institutuari igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

    Iruñean, 2009ko apirilaren 23an.-Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria, María Isabel García Malo.

    ERANSKINA

    Oinarri arautzaileak

  4. oinarria. Xedea eta helburua.

    Deialdi honen xedea da Nafarroako emakumeen elkarteei eta irabazi-asmorik gabeko beste entitate batzuei Nafarroako Berdintasunerako Institutuak eman beharreko diru-laguntzen araubidea ezartzea, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bizitzaren edozein arlotan bultzatu eta sustatzeko proiektuak egin ditzaten.

    Gizartearen eta herritarren arloan emakume eta gizonen arteko genero berdintasuna bultzatzeko eta sustatzeko ematen dira diru-laguntza hauek.

  5. oinarria. Entitate onuradunak.

    Deialdi honetara aurkezten ahalko dira emakumeen elkarteak eta irabazi-asmorik gabeko bestelako entitateak, dagokion erregistroan inskribatuak, indarrean den legeriarekin bat eratuak, nortasun juridikoa izan eta Nafarroako Foru Komunitatean jarduten dutenak, baldin eta beren estatutuetan berariaz agertzen badute emakumeen egoera hobetzeko konpromisoa, edo emakume eta gizonen arteko egiazko berdintasunerantz jotzekoa, bizitzako arlo guztietan.

  6. oinarria. Diru-laguntza jaso dezaketen proiektuak eta horiek gauzatzeko epea.

  7. Diru-laguntza 2009ko urtarrilaren 1etik abenduaren 11ra bitarte eginen diren proiektuei emanen zaie.

  8. Laguntza jaso dezaketen proiektuak.

    2.1. Emakumeen elkarteen mugimendua dinamizatzeko, akuilatzeko eta bultzatzeko proiektuak.

    2.2. Emakumeen eta emakumeen elkartze mugimenduaren jabekuntza bultzatzen duten proiektuak.

    2.3. Emakumeak entitate sozial eta polikoetako kudeaketan eta zuzendaritzan egotea eta horietan parte hartzea sustatzeko eta finkatzeko proiektuak.

    2.4. Emakume eta gizonen arteko berdintasunari buruzko ikerketa, sentsibilizazio eta zabalkunde proiektuak, emakumeen eskubideen sustapena eta defentsaren aldekoak eta erreferentzia eta emakumeen genealogiak sortzekoak.

    2.5. Prestakuntza proiektuak (prestakuntza ekintzak, lantegiak, gogoetarako eta eztabaidarako taldeak, betiere generoaren ikuspegitik).

    2.6. Emakumeen aurkako indarkeriari aurrea hartzeko eta hori desagertzeko proiektuak.

    2.7. Tokian-tokian eta emakumeen eskubideen aldeko nazioarteko borrokan bereziak diren egunak direla-eta aldarrikatzeko eta Nafarroako gizartea sentsibilizatzeko proiektuak.

    2.8. Emakumeen elkarteen arteko truke, lankidetza eta biltzeko proiektuak.

  9. Diru-laguntza jaso dezaketen proiektuen kopurua.

    Entitate bakoitzak proiektu bakarra aurkezten ahalko du eta 6.4 oinarriko irizpideen arabera baloratuko da.

    Hala izanik ere, 3. oinarriaren 2.8 atalean aipatzen diren emakumeen elkarteen arteko truke, lankidetza eta biltzeko proiektu bat aurten gauzatzen duten entitateek hori bigarren proiektu gisa ere aurkezten ahalko dute.

  10. Diruz laguntzen ahal diren gastuak.

    Diru-laguntzak ondoko gastuak finantzatzeko erabiliko dira soilik:

    4.1. Zuzeneko gastuak:

    1. Aholkularitza teknikoaren gastuak (hizlarien ordainsariak, joan-etorriak, dietak, ostatua hartzea; eta enpresen kontratazioa).

      Proiektua gauzatzeko enpresa bat kontratatuz gero, horrek ziurtatu beharko du berdintasun politiken arloan prestakuntza eta eskarmentua duten pertsonak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR