408/2010 FORU AGINDUA, abenduaren 31koa, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana, Nafarroako Berdintasunerako Institutuak emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatu eta sustatzeko Nafarroako emakumeen elkarteei eta irabazi-asmorik gabeko beste entitate batzuei diru-laguntzak emateko 2011ko deialdia onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren xedea da Nafarroan genero berdintasuna lortzea, horretarako bide ematen duten baldintzak sustatuz eta genero desberdintasuneko eta bazterkeriako modu guztiak deuseztatzen lagunduz.

Nafarroako Foru Komunitateko emakumeen eta gizonen aukera berdintasunerako I. planaren (2006-2010) 8. arlo berariazkoak, "Emakumeen jabekuntza eta parte-hartze sozial eta politikoa" izenekoak, bere helburuen artean, honako behar hauek finkatzen ditu: "Emakumeek arlo sozialean, politikoan eta sindikalean parte hartzeak egiazko berdintasuna lortzeko duen garrantziaren zabalkundea egin eta Nafarroako gizartea sentsibilizatzea", "Emakumeek Nafarroako Foru Komunitateko erakunde publiko eta sindikaletan duten presentzia eta parte-hartzea sustatzea" eta "Nafarroako elkarteetan duten presentzia eta parte-hartzea sustatzea"; planaren xede eta helburuek indarra izanen dute, arlo horri buruzko bestelako planik onetsi bitartean.

Bestalde, 6. arlo berariazkoan, "Herrietako emakumeak" izenekoan, honako helburu hauek biltzen dira: "Nafarroako herrietako emakumeen egoerari buruzko informazioa zabaldu eta Nafarroako gizartea egoera horretaz sentsibilizatzea", "Emakumeen presentzia eta parte-hartzea sustatzea herrietako erakunde politiko, sindikal, profesional eta sozialetan" eta "Emakumeen laneratzea bultzatzea eta herrietako garapen ekonomikoari egiten dizkioten ekarpenak aitortzea".

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 125/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan eskudantzien arabera,

AGINDU DUT:

  1. Nafarroako Berdintasunerako Institutuak emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatu eta sustatzeko Nafarroako emakumeen elkarteei eta irabazi-asmorik gabeko beste entitate batzuei diru-laguntzak emateko 2011ko deialdia onestea.

  2. Deialdiaren oinarriak onestea; foru agindu honen eranskinean daude.

  3. Berrehun eta hirugeita hamabost mila (275.000) euroko gastua baimentzea, 2010. urteko gastuen aurrekontuko 930001 94000 4819 232200 "Emakumeen elkarteentzako eta beste entitate batzuentzako transferentziak" izeneko kontu-sailaren kargura, edo ekitaldi horretan gaitzen den antzeko kontu-sailaren kargura, betiere horretarako krediturik bada.

  4. Foru agindu hau Nafarroako Berdintasunerako Institutura igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

    Iruñean, 2010eko abenduaren 31n.-Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria, María Isabel García Malo.

    ERANSKINA

    Oinarri arautzaileak

  5. oinarria Xedea eta helburua.

    Deialdi honen xedea da Nafarroako emakumeen elkarteei eta irabazi-asmorik gabeko beste entitate batzuei Nafarroako Berdintasunerako Institutuak eman beharreko diru-laguntzen araubidea ezartzea, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bizitzaren edozein arlotan bultzatu eta sustatzeko proiektuak egin ditzaten 2011. urtean.

    Gizartean eta herritarren artean emakume eta gizonen arteko genero berdintasuna bultzatzeko eta sustatzeko ematen dira diru-laguntza hauek.

  6. oinarria Entitate onuradunak.

    Deialdira aurkezten ahalko dira emakumeen elkarteak eta irabazi-asmorik gabeko bestelako entitate pribatuak.

  7. oinarria Betebeharrak.

  8. Indarra duen legeriarekin bat eratuak egotea, nortasun juridikoa izatea eta dagokien erregistroan inskribatuak egotea.

  9. Nafarroako Foru Komunitatean jardutea.

  10. Estatutuetan berariaz agertzea emakumeen egoera hobetzeko konpromisoa, edo emakume eta gizonen arteko egiazko berdintasunerantz jotzekoa, bizitzako arlo guztietan.

  11. oinarria Diruz lagun daitezkeen proiektuak eta gastuak, eta horiek gauzatzeko epea.

  12. Diru-laguntza 2011ko urtarrilaren 1etik abenduaren 9ra bitarte gauzatzen diren proiektuei emanen zaie.

  13. Diru-laguntzaren xede izan daitezkeen proiektuak.

    2.1. Emakumeen elkarteen mugimendua dinamizatzeko, akuilatzeko eta bultzatzeko jarduerak.

    2.2. Emakumeen elkartegintzan eta emakumeen, oro har, jabekuntza bultzatzen duten jarduerak.

    2.3. Emakumeak entitate sozial eta politikoetako kudeaketan eta zuzendaritzan izateko eta horietan parte hartzeko jarduerak, eta joera hori finkatzekoak.

    2.4. Emakume eta gizonen arteko berdintasunari buruzko ikerketa, sentsibilizazio eta zabalkunde jarduerak, emakumeen eskubideen sustapena eta defentsaren aldekoak eta erreferentzia eta emakumeen genealogiak sortzekoak.

    2.5. Prestakuntza jarduerak (prestakuntza ekintzak, lantegiak, gogoetarako eta eztabaidarako taldeak, betiere generoaren ikuspegitik).

    2.6. Emakumeen aurkako bortizkeriari aurrea hartzeko eta hori desagertzeko jarduerak.

    2.7. Emakumeen eskubideekin lotutako garrantzi bereziko datak, toki zein autonomia mailakoak, aldarrikatzeko jarduerak.

    2.8. Nafarroako emakumeen elkarteen arteko truke, lankidetza eta bilera jarduerak.

  14. Diru-laguntza jaso dezaketen proiektuen kopurua.

    Entitate bakoitzak proiektu bakarra aurkezten ahalko du, eta 8. oinarriaren 3. ataleko irizpideen arabera baloratuko da.

    Hala ere, oinarri honen 2.8 atalean aipatzen diren Nafarroako emakumeen elkarteen arteko truke, lankidetza eta topaketa proiektu bat 2011n antolatu eta gauzatzen duten entitateek hura bigarren proiektu gisa aurkezten ahalko dute.

  15. Diru-laguntza jaso dezaketen gastuak.

    Diru-laguntzak gastu hauek finantzatzeko erabiliko dira soilik:

    4.1. Zuzeneko gastuak:

    1. Aholkularitza teknikoa (enpresak kontratatzea, hizlarien ordainsariak, joan-etorriak, dietak eta ostatu-hartzea).

      Proiektua gauzatzeko enpresa bat kontratatuz gero, horrek ziurtatu beharko du berdintasun politiken arloan prestakuntza...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR