411/2013 FORU AGINDUA, maiatzaren 17koa, Gizarte Politiketako kontseilariak emana, Gizarte Politiketako kontseilariaren martxoaren 25eko 286/2013 Foru Aginduan baimendutako gastua handitzen duena. Foru agindu horren bidez, gizarteratze-errenta edo gizarteratzeko eta laneratzeko eta enplegagarritasuna hobetzeko laguntza jasotzen duten pertsonak kontratatzeko 2013ko diru-laguntzak emateko deialdiaren oinarri arautzaileak ezarri ziren.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Gizarte Politiketako kontseilariak martxoaren 25ean emaniko 286/2013 Foru Aginduaren bidez, gizarteratze-errenta edo gizarteratzeko eta laneratzeko eta enplegagarritasuna hobetzeko laguntza jasotzen duten pertsonak kontratatzeko 2013ko diru-laguntzak emateko deialdiaren oinarri arautzaileak ezarri ziren. Bigarren oinarrian deialdiko diru zenbatekoa handitzea aurreikusten da, kontratazio eskarien arabera, betiere kreditu erabilgarririk baldin badago aurrekontuko kontu-sailean. Erabaki hori organo eskudunaren foru agindu baten bidez hartuko da.

Gizarte Politiketako Departamentuak proposaturik, eta ikusita dagoen eskaera, aipatutako 286/2013 Foru Aginduaren bidez baimendutako aurrekontuko kontsignazioarekin bete ez dena, Nafarroako Gobernuak, apirilaren 30ean egindako bilkuran, baimena eman dio Gizarte Politiketako kontseilariari 1.600.000 euroko gastu konpromisoa hartzeko, 2013ko ekitaldiari egotzi beharrekoa, gizarteratze-errenta edo gizarteratzeko eta laneratzeko eta enplegagarritasuna hobetzeko laguntza jasotzen duten pertsonak kontratatzeko 2013ko diru-laguntzen deialdian erabiltzen den dirutza handitzeko xedearekin, aurrekontuko “Enplegu aukerak eta laneratzea hobetzeko osagarria” izeneko 00003-91600-4809-231504 kontu-sailaren kargura.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak eta Gizarte Politiketako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen uztailaren 25eko 73/2012 Foru Dekretuak (urriaren 17ko 111/2012 Foru Dekretuaren bidez aldatua) emandako ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Gizarteratze-errenta edo gizarteratzeko eta laneratzeko eta enplegagarritasuna hobetzeko laguntza jasotzen duten pertsonak kontratatzeko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR