573/2013 EBAZPENA, apirilaren 11koa, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, gizarteratze eta laneratze zentroetarako diru-laguntzen deialdia onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Apirilaren 26ko 130/1999 Foru Dekretuak bazterturik dauden pertsonak gizartean eta lanean txertatzeko programak garatzen dituzten laguntza ekonomikoak arautu ditu, iragan abenduaren 31n indarra galdu arte.

Aipatu foru dekretuaren aplikazio aldian, zenbait inguruabar izan dira, bestelako oinarri arautzaile batzuk onestera eraman dutenak programa horietarako.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak xedatzen duenez, diru-laguntzak emateko prozedura arrunta norgehiagokakoa izanen da, salbu eta Nafarroako Gobernuak, behar adinako arrazoiak tarteko, banakako ebaluazioa egiteko baimena ematen duenean. Laguntzak kontratazioa egitearen ondorioz ematen direnez gero, bidezko da araubide hori baimentzea.

Orobat, bada Europako Gizarte Funtsaren sostengu finantzario bat gizarteratze eta laneratze zentroei ematen zaizkien laguntzetan. Deialdi honen helburuekin bat, Nafarroako EGIF 2007-2013 programa eragilearen lehentasun estrategikoetako bat da, hain zuzen ere, lan-merkatu inklusiboak eratzea, lana erakargarriago bihurtuz eta enplegu eskatzaileei beren lanagatik ordainduz, laguntza behar duten pertsonak eta lanik gabekoak barne.

Hori dela eta, Nafarroako Gobernuak, 2013ko martxoaren 27ko bilkuran, Nafarroako Enplegu Zerbitzua baimentzea erabaki zuen, diru-laguntzak banakako ebaluazioaren araubidean eman diezazkien gizarteratze eta laneratze zentroei.

Bestetik, aipatu behar da Nafarroako Gobernuak 2013ko otsailaren 27an hartutako Erabakiaren bidez, deialdi horri dagokion aurrekontuko kontu-saila salbuetsi zuela, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren 701/2012 eta 2/2013 Foru Aginduetan adierazitakoari eta Nafarroako Gobernuaren 2013ko urtarrilaren 9ko Erabakiari jarraikiz, eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari baimena eman zitzaion 2013ko ekitaldiari egotzitako gastu konpromiso berriak hartzeko.

Azaldutakoarekin bat eta martxoaren 14ko 15/2012 Foru Dekretuak onesten dituen Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Estatutuen 13. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

  1. –Ebazpen honen eranskinean jasotako oinarri arautzaileak eta gizarteratze eta laneratze zentroei diru-laguntzak emateko deialdia onestea, gizartetik baztertuta edo horren arriskuan dauden pertsonak kontratatzeagatik, haiekin gizartean eta lanean txertatzeko ibilbideak eta esku-hartze eta lagun egiteko zerbitzuak garatzeko, helburua enpresa arruntean txertatzea izanik.

  2. –853.084,30 euroko gasturako baimena ematea “Enplegu plana. Laneratzeko zailtasun handienak dituzten kolektiboak lan munduan sartzeko programak. PO EGIF Nafarroa CCI 2007ESO052PO009” izeneko 170001-15100-4819-241104 kontu-sailaren kargura, 2013ko gastuen aurrekontutik.

  3. –351.000 euroko gasturako baimena ematea “Enplegu plana. Laneratzeko zailtasun handienak dituzten kolektiboak lan munduan sartzeko jarduketa kofinantzatu gabeak” izeneko 170001-15100-4819-241111 kontu-sailaren kargura, 2013ko gastuen aurrekontutik.

  4. –Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

  5. –Ebazpen honen kontra, administrazio bidea amaitzen ez baitu, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, Nafarroako Gobernuko Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 115. artikuluari eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluari jarraikiz.

    Iruñean, 2013ko apirilaren 11n.–Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, M.ª Isabel García Malo.

    Eranskina

    Oinarri arautzaileak

  6. –Xedea eta jarduketa eremua.

    Gizartetik baztertuta edo horren arriskuan dauden pertsonak kontratatzeagatik, Nafarroako Foru Komunitatean onartuta diren gizarteratze eta laneratze zentroei diru-laguntzak emateko baldintza eta beharkizunak arautzea dute xede oinarri hauek, haiekin gizartean eta lanean txertatzeko ibilbideak eta esku-hartze eta lagun egiteko zerbitzuak garatzeko, helburua enpresa arruntean txertatzea izanik.

    Oinarri arautzaile hauek 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen dituzte ondorioak.

  7. –Zentro onuradunak.

    Oinarri hauek argitaratzen diren egunean, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak gizarteratze eta laneratze zentro gisa kalifikatuta dituen guztiak izaten ahal dira oinarri hauek arautzen dituzten diru-laguntzen onuradun, indarra galdutako apirilaren 26ko 130/1999 Foru Dekretuaren IV. kapituluaren arabera, baldin eta 2012an jardunean izan badira.

  8. –Gizarteratze eta laneratze zentroek bete beharreko baldintzak.

    Diru-laguntzak jasotzeko, gizarteratze eta laneratze zentroek baldintza hauek beharko dituzte bete:

    1. Ondasunak ekoizteko edo zerbitzuak emateko legezko jarduera ekonomiko bat izatea, merkatuaren edozein sektoretan.

    2. Gizarteratzeko ibilbideen barrenean, gizartetik baztertuta edo horren arriskuan direnei prozesu integratu eta pertsonalizatuak eskaintzea, hau da, ordaindutako lan jardueraren bat, lanbide prestakuntza egokia eta esku-hartzea edo lagun egitea, gero gizartean eta lanean txertatzeko aukera izan dezaten.

    3. Bere jarduera ekonomikoaren ondoriozko onurak berriz inbertitzea enpresan edo gizartean eta lanean txertatzeko enpleguari loturiko jarduerak sustatzen.

  9. –Hartzaileak.

  10. Oinarri hauetan xedatutakoaren ondorioetarako, gizarteratze eta laneratze zentroetako langileek egoera edo talde hauetako batean egon beharko dute:

    1. 50 urtetik gorako pertsonak, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko agentzietan langabe gisa inskribatuta daudenak hamabi hilabetez, gutxienez ere, kontratazioaren aurreko hemezortzi hilabetean.

    2. Gizartetik baztertuta eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuko agentzietan langabe gisa inskribatuta dauden pertsonak, gizartean eta lanean txertatzeko akordio bat sinatuta dutela. Talde horretan sartzeko, zentroak irizpen bat eskatuko dio gizarte zerbitzuen arloan eskumena duen departamentuari, izangaien profil egokiari buruz. Irizpen horretan, baztertze egoera benetakoa dela agertaraziko da.

      Langabe gisa inskribatuta egoteko, a) eta b) taldeetako pertsonek enplegu eskatzaile gisa egon beharko dute inskribatuta Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren agentzietan, eta lanik gabe inskribatuta dauden aldietan, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren lan bizitzari buruzko txostenaren arabera.

    3. Gizarteratze zentro batean zerbitzuak ematen ari diren 40 urtetik gorako langabeak, zentroak diru-laguntza jasotzen duela haiek 2013ko urtarrilaren 1a baino lehen kontratatzeagatik.

    4. Gizarteratze zentroak 2013ko urtarrilaren 1etik oinarri hauek argitaratu arte kontratatuak dituen 40 urtetik gorako langabeak, enplegu bulegoetan hamabi hilabetez edo luzaroago etenik gabe inskribatuta direnak. Ondorio horietarako, enplegu eskaera etendakotzat joko da laurogeita hamar egunez edo luzaroago lan egin bada kontratazio aurreko hirurehun eta hirurogeita bost egunean.

  11. Kontratazio aurretik, zentroek informazioa eskatzen ahalko diote kudeaketa organoari, hartzaileek oinarri honetan eskatutako baldintzak betetzen ote dituzten.

  12. –Gizarteratze eta laneratzeko kontratazioa zentroetan.

  13. Gizarteratze zentro gisa legez eratuta dauden zentroen eta 4.1 oinarriaren a), b), c) edo d) letretan adierazitako taldeetako batekoak diren hamasei urtetik gorako langileen artean bakarrik egiten ahalko da gizartean eta lanean txertatzeko lan kontratua.

  14. Gizartean eta lanean txertatzeko lan kontratua iraupen jakin batekoa izanen da eta lanaldi erdikoa edo luzeagoa, legeak baimentzen dituen kontratazio modalitateetako edozeinetan. Kontratuak jasotako jarduera guztiak garatzen ematen den denbora sartzen da lanaldiaren kontzeptuan.

  15. Gizarteratze zentroarekin egindako kontratua ez da hiru urtekoa baino luzeagoa izanen. Epe hori gehienez ere hiru urtekoa izanen da diru-laguntza lortu ahal izateko, kontratatu den...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR