158/2014 FORU AGINDUA, martxoaren 25ekoa, Gizarte Politiketako kontseilariak emana, familia ugarientzako laguntza ekonomikoak arautzen dituen deialdiaren oinarriak onesten dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Familia Ugariei buruzko martxoaren 25eko 20/2003 Foru Legea familia ugariei laguntzeko eta babes-ekintza horren neurriak arautzen dituen tresna da.

Legezko aurreikuspen horiek ekainaren 21eko 38/2010 Foru Dekretuan, Familia Ugariei buruzko Foru Legea garatzen duen horretan, izan dute segida; izan ere, 3. artikuluan jasotzen du gizarte gaietan eskumena duen Nafarroako Gobernuko departamentuak, familia arloan eskumena duen zuzendaritza nagusiaren bitartez, koordinatuko dituela departamentu bakoitzak, zeinek bere arloan, familia ugariei ematen dizkieten zuzeneko laguntzak.

Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutuak, besteak beste, honako eginkizun eta helburu hauek ditu: Familiari Laguntzeko Planean aipatzen diren jarduketak koordinatu, bultzatu eta ebaluatzea eta familiarentzako programak sustatu, koordinatu eta kudeatzea eta horien jarraipena egitea.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak haiei aplikatu beharreko araubide juridiko orokorra ezartzen du, Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura ematen direnean onura publikoko edo interes sozialeko jarduerak sustatzeko.

Familia ugarientzako laguntza ekonomikoak emateko oinarri arautzaileak ezartzea du xede deialdi honek, 2014an familia unitatean gertatzen diren aparteko eta beharrezko gastuak ordaintzeko, hau da, entzumen protesiak, preskripzio optikoak (betaurrekoak edo ukipen lenteak, estetikaz bestelako arrazoiengatik behar direnean) edo ortopedia erosteko edo berritzeko behar direnak.

Diru-laguntza hauek behin baizik ezin dira jaso, modu subsidiarioan. Gainera, laguntza horiek finalistak dira, hau da, zertarako ematen diren, hartarako bakarrik izanen dira.

Espedienteko txosten teknikoak eta juridikoak aztertuta, agerian da, hurrenez hurren, diru-laguntza hauek ematearen egokitasuna eta interes soziala, baita deialdiaren eta oinarri arautzaileen legezkotasuna ere.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak eta Gizarte Politiketako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen uztailaren 25eko 73/2012 Foru Dekretuak emandako eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Familia ugariei laguntza ekonomikoak emateko deialdia onestea, 2014an entzuteko protesiak, eta optikako edo ortopediako gaiak erosteko edo berritzeko beharrezko gastu bereziak ordaintzeko.

  2. 194.000 euroko gastua baimentzea, 2014ra luzatutako 2012ko gastuen aurrekontuko “Familia ugarientzako laguntzak” izeneko 930002 94200 4809 231509 kontu-sailaren kargura.

  3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

  4. Foru agindu hau Familiaren eta Haur eta Nerabeentzako Arretaren Zuzendariordetzara eta Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutuko Kontabilitate Zentrora igortzea.

    Iruñean, 2014ko martxoaren 25ean.–Gizarte Politiketako kontseilaria, Iñigo Alli Martínez.

    ERANSKINA

    Deialdiaren oinarriak

    Lehendabizikoa.–Xedea.

  5. Deialdi honen helburua familia ugarientzako diru-laguntzak ematea da, familiek aurre egin diezaieten premia hauetarako beharrezko gastu bereziei:

    1. entzuteko protesiak erosi edo ordezteko.

    2. optikako gairen bat erosi edo ordezteko.

    3. ortopediako gairen bat erosi edo ordezteko.

  6. Diru-laguntza hauek behin baizik ezin dira jaso, modu subsidiarioan. Gainera, laguntza horiek finalistak dira, hau da, zertarako ematen diren, hartarako bakarrik izanen dira.

    Bigarrena.–Diru-laguntzen onuradunak eta helburua.

  7. 2014an deialdi honetan jasotako gastuetakoren bati aurre egin behar dioten familia ugariak dira laguntza hauen onuradunak.

  8. Familia ugariaren txartelean sartuta dauden kideentzako entzuteko protesiak, eta optikako eta ortopediako gaiak erosteko edo ordezteko erabili behar dira laguntzak.

    Ez da diru-laguntzarik emanen eguzkitako betaurrekoak erosteko, ezta kontaktuko leiarretarako ere baldin eta arrazoi estetiko hutsengatik erosten badira.

    Hirugarrena.–Gehienezko aurrekontua.

  9. Deialdi honetan baimendutako gehienezko gastutik (194.000...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR