58/2012 FORU AGINDUA, otsailaren 9koa, Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilariak emana, gizarteratze errentaren ohiz kanpoko eta berritze bereziko kasuak arautzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 44.17 artikuluak ezartzen du Nafarroako Foru Komunitateak erabateko eskumena duela gizarte laguntzaren arloan.

Eskubide sozialen gutun baterako apirilaren 6ko 9/1999 Foru Legearen bidez aldarrikatu zen Nafarroako herritarrek badutela eskubidea oinarrizko errenta jasotzeko, eta Nafarroako Gobernuari ahalmena eman zitzaion erregelamendu bidez hura garatu zezan. Ahalmen hori baliaturik, apirilaren 19ko 120/1999 Foru Dekretuaren bidez oinarrizko errenta arautu zen.

Egungo errealitate sozialak oinarrizko errentaren prestazioaren programa birmoldatzea eskatzen du, eta beharrezkotzat jotzen da arau aldaketa bat, bi ibilbide ezarriko dituena prestazioak jasoko dituztenentzat. Bata, gizartean bazterturik dauden familia unitateentzat, oinarrizko premiei erantzuteko eta gizarteratzen laguntzeko helburua izanen duen prestazio ekonomikoa jaso dezaten, eta bestea, langabezian eta laneko prestazio eta sorospenik gabe gelditu diren pertsonentzat.

Adierazitakoaren ildotik, urtarrilaren 23ko 1/2012 Foru Legearen bidez onetsi da gizarteratze errentaren erregulazio berria, prestazio horren helburuak eguneratzearren, gizartetik baztertuta dauden Nafarroako herritarrei arreta emateko.

Lege arau horren azken xedapenetako lehenak sei hilabeteko epea ezartzen du hark indarra hartuz geroztik Nafarroako Gobernuak, foru dekretu baten bidez, gizarteratze errentaren erregelamendua onets dezan.

Erregelamenduzko arau hori eman arte, aipatu foru legearen bigarren xedapen iragankorrak Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilaria gaitzen du Gizarteratze Errenta arautzen duen Foru Legeak 3.2 artikuluan jasotako salbuespenak, prestazioa eskuratzeko baldintzei buruzkoak, ezar ditzan, baita 5. artikulua, prestazioa emateko gehieneko epeari buruzkoa, ezar dezan ere.

Hortaz, foru agindu honen bidez garatzen da lege xedapen hau hiru kapitulutan: xedapen orokorrak, laguntza emateko prozedura eta gizarte bazterketaren balorazioa, eta Gizarteratzearen Balorazio Batzordea.

  1. kapituluak xedapenaren xedea, prestazioa eskuratzeko ohiz kanpoko kasuak eta gizarteratze errenta berritzeko egoera bereziak jasotzen ditu.

    Atal honetan aipagarria da modu iragankorrean arautzen dela zer egoeratan izaten ahal diren eskatzaileak gizarteratze errentaren onuradun, adinaren baldintza betetzen ez dutenean edo Gizarteratze Errentari buruzko Foru Legearen 5. artikuluan aurreikusitako diru-sarrerak gainditzen dituztenean.

    Halaber, azpimarratzekoa da ohiz kanpoko arrazoiei eta bazterketa finkatuaren egoerei buruz egin den aurreikuspena, zeinetan modu berezi batean berritzen ahalko zaien gizarteratze errenta hura 24 hilabetez jaso duten onuradunei.

  2. kapituluak gizarteratze errentari buruzko foru lege berriaren ondoriozko prozedurako espezialitateak ezartzen ditu.

    Alde horretatik, eskabidearekin batean aurkeztu beharreko dokumentazioa gaurkotzen da, araudian ezarritako baldintzak betetzen direla frogatzearren. Orobat, kasu horietan gizarte bazterketaren egoera baloratzeko modua zehazten da.

    Azkenik, III. kapituluan Gizarteratzearen Balorazio Batzordea sortzen da, ohiz kanpoko kasuetan eta prestazio honen berrikuntza berezietan gizarte bazterketari buruzko txosten osagarria egin dezakeen kide anitzeko organo tekniko gisa.

    Haren osaera eta erabakiak hartzeko araubidea zehazten dira, eta aurreikusten ez den hartan, kide anitzeko organoei buruzko erregulazio orokorrera jotzen da.

    Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak eta Gizarteratze Errenta arautzen duen urtarrilaren 23ko 1/2012 Foru Legeak eman dizkidaten eskudantziekin bat,

    AGINDU DUT:

  3. KAPITULUA

    Xedapen orokorrak

    1. artikulua. Xedea.

      Gizarteratze errenta eskuratzeko ohiz kanpoko kasuak eta prestazio horren berritze berezia, Gizarteratze Errentari buruzko Foru Legearen 3.2 eta 5. artikuluetan aurreikusiak, arautzea du xede foru agindu honek, baita kasu horietan prestazioa emateko prozedura egokitzea ere.

    2. artikulua. Prestazioa eskuratzeko ohiz kanpoko kasuak.

    3. Gizarteratze errenta eskatzen dutenek, oro har, Gizarteratze Errenta arautzen duen urtarrilaren 23ko 1/2012 Foru Legearen 3. artikuluan aurreikusitako baldintzak beharko dituzte bete.

    4. Salbuespen gisa, xedapen honetan deskribatzen diren egoera behartsuetan diren eskatzaileak gizarteratze errentaren onuradunak izaten ahal dira, nahiz ez bete Gizarteratze Errentari buruzko Foru Legearen 3. artikuluko baldintza, adinari edo diru-sarrerei buruzkoa.

    5. artikulua. Adinaren baldintza zein kasutan salbuesten den.

      Salbuespen gisa, 25 urtetik beherako pertsonak gizarteratze errentaren onuradunak izaten ahalko dira, egoera hauetako batean badaude:

      1. Bi kideren edo gehiagoren arteko familia unitate independentea osatzen badute, eta haietako bat...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR