541/2013 FORU AGINDUA, ekainaren 20koa, Gizarte Politiketako kontseilariak emana, Behaketa eta Harrera Zerbitzua, ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretuan arautua, garatzen duena. Foru dekretu horrek gizarte zerbitzu orokorren zorroa onetsi zuen.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateak, gizarte zerbitzuen arloan duen eskumen osoa erabiliz, hala esleitu baitzion Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 44. artikuluak, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legea onetsi zuen.

Foru lege hura garatzeko, ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretua eman zen, gizarte zerbitzu orokorren zorroa onesten zuena. Hartan sistemaren prestazioak jaso ziren, besteak beste Adingabeentzako Behaketa eta Harrera Zerbitzua. Zerbitzu hau egoitza batean emanen da, harrera, balorazioa eta esku-hartzea presako izaeraz emateko, denbora mugatu baterako, eta arrisku edo babesgabetasun egoeran egon daitezkeen adingabeentzako babes eta arreta esparru bat ematea berehalakoan.

Foru dekretu horren 2. artikuluak dioenez, egoitzetan ematen den arreta zerbitzua zentroetan edo, kasua bada, familietan ematen den zerbitzua da (benetako egoitza bihurtzen dira), bai aldi baterako bai epe luzerako, ostatua, mantenua eta habilitazioko edo errehabilitazioko jarduera espezializatuak emateko, pertsona bakoitzaren ezaugarriak kontuan hartuta.

Adopzio nazionalaren problematikari buruzko azterlanen Batzorde Bereziak, zeinak antzeko beste gai batzuk ere aztertzen baititu, hala nola adingabeen harrera, babesgabetasuna eta instituzionalizazioa, bere ondorioetan eta gomendioetan adierazten du haren interesa familia batekin bizitzea dela, eta egoitza batean harrera egitea beste neurri batzuen ordezkoa izanen dela. Horretaz gain, azaltzen du familia batean integratzea nabarmen errentagarriagoa dela ekonomikoki. Gainera, adierazten da beharrezkoa dela legez ezar dadila 6 urtetik beherakoak, edo, gutxienez, 3 urtetik beherakoak, ez daitezela harrera zentroetan egon, salbuespenezko inguruabarretan izan ezik.

Haurrentzako eta Nerabeentzako Sustapenari, Laguntzari eta Babesari buruzko abenduaren 5eko 15/2005 Foru Legeak ezarri zituen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren jarduketaren printzipioak adingabeei arreta emateko, eta besteen artetik nabarmendu zituen haien interes nagusia eta beren eskubideak bermatzea tartean den beste interes legitimoen gainetik. Bestalde, 15/2005 Foru Legea erregelamendu bidez garatzen duen urtarrilaren 19ko 7/2009 Foru Dekretuak ezartzen du babesgabetasun egoera badela deklaratzeko prozedura administratiboa, eta, honetaz gain, larrialdi egoeretan, babesgabetasunik badela erakusten duten zantzuak egiaztatzen direnean, ahalbidea ematen du entitate publiko eskudunak baimena eman dezan adingabea babes zentro batean sartzeko, edo larrialdiko harrera familia batean hartzeko.

Hala, Behaketa eta Harrera Zerbitzua eman daiteke bai establezimendu edo zentro batean bai familia batean. Hala ere, zerbitzua familietan ematearen arauketak zehaztasun handiagoa eskatzen du zorroan azaltzen dena baino, honako hau ezartzeko: larrialdiko familiaren betebeharrak, eskubideak eta ordainsariak zehazteko modua. Horrek denak zorroaren garapena dakar.

Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroa onesten duen ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretuaren seigarren xedapen gehigarriak ezartzen du Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak (gaur Gizarte Politiketako kontseilaria) baimena duela aipatutako foru dekretua garatzeko eta burutzeko behar diren xedapenak emateko.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 4/2004 Foru Legeak eta Gizarte Politiketako Departamentuaren egitura organikoa onesten duen uztailaren 25eko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR