212/2011 FORU AGINDUA, abenduaren 9koa, Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilariak emana, Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentuko Segurtasun eta Osasun Batzordean Administrazioak izanen dituen ordezkariak izendatzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Laneko arriskuei aurrea hartzeko arautegia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen esparrura egokitzen duen apirilaren 20ko 135/1998 Foru Dekretuaren 9.8 artikuluak ezartzen duenez (foru dekretu hori abenduaren 15eko 121/2008 Foru Dekretuaren bidez aldatu zen), Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko Segurtasun eta Osasun Batzordea osatuko dute esparru horretan izendatutako prebentzio ordezkariek (Departamentu horri atxikitako erakunde autonomoetakoak barne) eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko eta haren erakunde autonomoetako beste hainbat ordezkarik (departamentuko titularrak izendatuak).

Abuztuaren 24ko 136/2011 Foru Dekretuaren bidez, Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentuaren egitura organikoa onetsi zen, eta aurretik zegoen Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuari zegozkion eskumenak bere gain hartu zituen.

Egitura organiko horrekin bat, bidezkoa da Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentuko Segurtasun eta Osasun Batzordean Administrazioak izanen dituen zortzi ordezkariak izendatzea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, laneko arriskuen prebentziorako araudia Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen eremurako egokitzen duen apirilaren 20ko 135/1998 Foru Dekretuari dagokionez,

AGINDU DUT:

  1. Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentuko Segurtasun eta Osasun Batzordean Administrazioak izanen dituen ordezkariak izendatzea. Honako hauek dira:

    ...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR