140/2011 FORU DEKRETUA, abuztuaren 24koa, Nafarroako Gazteriaren Institutuaren estatutuak onesten dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Espainiako Konstituzioaren 48. artikuluak botere publikoen esku uzten du gazteek garapen politikoan, sozialean, ekonomikoan eta kulturalean parte-hartze libre eta eragilea izateko baldintzak sustatzea. Bere aldetik, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 44.18 artikuluak gazteentzako politikaren arloko eskumen esklusiboak ematen dizkio Nafarroako Foru Komunitateari.

Gizartea oso bizkor aldatzen da eta horrek behar, itxaropen eta eskaera berriak sortzen ditu herritar guztiengan, oro har. Hezkuntza, enplegua, etxebizitza eta emantzipazioa bereziki gazteei eragiten dieten aferetako batzuk dira. Horregatik, administrazio publikoek gazteen benetako premiak asetzeko eta norberaren autonomia, trebakuntza eta garapen osoa lortzeko politikak egin behar dituzte. Hori dela eta, gazteek gizarte aldakor honetan guztiz integratzea eta haien parte-hartze soziala, politikoa, ekonomikoa eta kulturala bermatzea bultzatu behar da.

Horregatik guztiagatik, gomendagarria zen erakunde autonomo berri bat sortzea, Gizarte Politika, Berdintasuna, Kirola eta Gazteria Departamentuari atxikita, gazteriaren arloari berariaz ekiteko, hau da, Nafarroako Gazteriaren Institutua.

Gaur egungo egoera sozial eta ekonomikoa dela eta, gomendagarria da erakunde autonomo horren egitura organikoa berrikustea, ahal den neurrian murrizteko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 16. artikuluan adierazitako antolaketa printzipioei jarraikiz. Egitura berriak, halabeharrez, erakundearen barruko eginkizunak berriz esleitzea ekarriko du.

Kontuan hartu behar da, orobat, berriki, Gazteriari buruzko apirilaren 1eko 11/2011 Foru Legea indarrean jarri dela. Lege hori aurrerapausu handi bat izan da Nafarroako Foru Komunitateko gazteriaren arloko politikarentzat, arlo hori berariaz arautzeaz gainera, gazteentzako beste politika batzuk ere arautu direlako zeharka.

Arlo horren eta beste batzuen erregulazioa, eta bereziki Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko Foru Legearen 104. artikuluan ezarrita dauden arloena, Nafarroako Gazteriaren Institutuaren Estatutuen bidez egin behar da. Estatutu berriak Nafarroako Gobernuaren foru dekretu baten bidez onetsiko dira.

Horiek horrela, Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2011ko abuztuaren hogeita lauan egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Xedea.

    Nafarroako Gazteriaren Institutua erakunde autonomoaren Estatutuak onetsi dira. Horien testua foru dekretu honen eranskinean ageri da.

  2. artikulua. Helburua.

    Nafarroako Gazteriaren Institutuaren xede orokorra da herritar gazteen eskubideak babestea eta, horretarako, gazteek garapen politikoan, sozialean, ekonomikoan eta kulturalean libreki eta eraginkortasunez parte hartzea eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko erakundeetan zeharka jardutea bultzatuko da. Hori guztia indarrean den araudiari jarraikiz.

    Xedapen gehigarri bakarra.- Genero berdintasuna.

    Zenbait pertsona, kargu edo lanposturi buruz ari denean foru dekretu honek gizonezkoen genero gramatikaleko izenak erabiltzen dituen kasu guztietan (gaztelaniazko "consejero", "director", "presidente", "secretario" eta abar) ulertu behar da adierazpideen ekonomia hutsagatik jokatzen dela horrela, eta postu horiek orokorrean hartzen dituela hizpide, haiek bai emakumezkoek bai gizonezkoek betetzen dituztela ere, erabateko berdintasun-baldintzetan, ondorio guztietarako.

    Lehenengo xedapen iragankorra.-Atalak baino maila txikiagokoak diren unitate organikoen iraupena.

    Foru dekretu hau garatzeko neurriak hartu bitartean, orain arte Nafarroako Gazteriaren Institutuari atxikita egon diren atal mailatik beherako unitate organikoek berdin segituko dute eta oraingo izenari eta eginkizunei eutsiko diete.

    Bigarren xedapen iragankorra.-Atalburuen aldi baterako berrespena.

    Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak bitarteko gisa betetzeko behar diren ebazpenak eman artean, edo hala badagokio, merezimendu lehiaketa bidez bete artean, ataletako buruen izendapenak berresten dira.

    Xedapen indargabetzaile bakarra.-Indargabetutako arauak.

    Indarrik gabe gelditzen dira foru dekretu honi aurka egiten dioten maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak eta, bereziki, Nafarroako Gazteriaren Institutuaren Estatutuak onetsi zituen azaroaren 8ko 70/2010 Foru Dekretua.

    Azken xedapenetan lehena.-Arauak emateko gaitasuna.

    Ahalmena ematen zaio Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilariari foru dekretu hau garatu eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

    Azken xedapenetan bigarrena.-Indarra hartzea.

    Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean hartuko du indarra.

    Iruñean, 2011ko abuztuaren 24an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.-Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, María Elena Torres Miranda.

    NAFARROAKO GAZTERIAREN INSTITUTUAREN ESTATUTUAK

    1. TITULUA

    Izaera, atxikipena eta eskumenak

  3. artikulua. Izaera.

    Nafarroako Gazteriaren Institutua administrazio izaerako erakunde autonomo bat da, nortasun juridiko propioa duena, bai eta jarduteko ahalmen osoa ere, bere xedeak bete ahal izateko.

  4. artikulua. Atxikipena.

    Nafarroako Gazteriaren Institutua, bere xedeak betetzeko, Nafarroako Gobernuko Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentuak plangintza eta politika orokorrari dagokionez ematen dituen jarraibideen menpean eta hari atxikia dago. Bestalde, departamentu horren esku gelditzen dira institutua kontrolatu eta babesteko ahalmenak, estatutuetan, foru legerian eta antolamendu juridiko administratiboan esleitzen zaizkionak.

  5. artikulua. Eskumenak eta eginkizunak.

  6. Nafarroako Gazteriaren Institutuari eskumen hauek dagozkio:

    1. Gazteriaren arloko politika publikoak planifikatu, sustatu eta ebaluatzea, ikuspegi bikoitz batetik: berariazko ekintzak sustatuz eta gazteriaren arloa zeharka txertatzeko printzipioa aplikatuz.

    2. Nafarroako Gobernuak gazteen arloan dituen eskumenak koordinatzea eta Gobernuak esleitzen ahal dizkionak ere.

    3. Berariazko legediak ondarearen, kontratuen, aurrekontuen, kontabilitatearen, finantza kontrolaren eta langileriaren arloetan erakunde autonomoei esleitzen dizkienak.

  7. Eskumen horiek garatzeko, Nafarroako Gazteriaren Institutuak eginkizun hauek izanen ditu:

    1. Gazteriaren arloko zerbitzu eta programa berariazkoak bultzatu, kudeatu eta haien jarraipena egitea.

    2. Atxikirik dituen zentro eta instalazioak kudeatzea, baita horietan egiten diren mantentze eta berritze lanak, inbertsioak eta ekipamenduak ere.

    3. Laguntza eta diru-laguntzetarako programak zuzendu eta kudeatzea.

    4. Estatutu hauetan xedatutakoarekin bat, Nafarroako Gazteriaren Institutuak bere dituen arloen gainean aholkatu eta informatzea.

    5. Nafarroako Gobernuko beste departamentu batzuek nahiz bestelako administrazio publikoek gazteen arloari buruz eskatzen dituzten txostenak eta Nafarroako Gazteriaren Institutuaren helburuak lortzen laguntzen duten jarduera guztiak egitea.

    6. Esleitzen edo agintzen zaion beste edozein eginkizun, indarra duen antolamendu juridikoarekin bat.

    1. TITULUA

      Egitura organikoa

    2. KAPITULUA

      Zuzendaritza organoak

  8. artikulua. Zuzendaritza organoak.

    Honako hauek dira Nafarroako Gazteriaren Institutuaren zuzendaritza organoak:

    1. Gobernu Kontseilua.

    2. Kudeaketa Zuzendaritza.

    1. KAPITULUA

    Gobernu Kontseilua

  9. artikulua. Osaera.

  10. Nafarroako Gazteriaren Institutuaren Gobernu Kontseiluak kide hauek ditu:

    1. Kontseiluburua: Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilaria.

    2. Kontseiluburuordea: Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailea.

    3. Kontseilukideak:

  11. Gizarte Politikako eta Kontsumoko zuzendari nagusia.

  12. Departamentuko idazkari tekniko nagusia.

    1. Mahaikide idazkaria: Nafarroako Gazteriaren Institutuko Idazkaritza Nagusiaren eta Azpiegituren Ataleko burua.

  13. Departamentuak Gobernu Kontseiluan dituen kideen zuzendaritza karguren bat hutsik geldituz gero, departamentuko titularrak haien ordezkoak izendatuko ditu, aldi baterako, behin betiko izendapenak egin bitartean.

  14. Gobernu Kontseiluak, bidezko baderitzo, baimena ematen ahalko die gazteriaren organo eta entitateen ordezkariei bilkuretan parte har dezaten. Hizpidea izanen dute, baina botorik ez.

  15. artikulua. Ahalmenak.

    Honako ahalmen hauek dagozkio Gobernu Kontseiluari:

    1. Gazteriaren Institutuaren ondarea administratzea.

    2. Urtero, erakunde autonomoaren aurrekonturako aurreproiektuaren proposamenari buruzko txostenak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR