378/2008 FORU AGINDUA, irailaren 26koa, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko gazteriaren arloko goresmen sarien 2008ko deialdiaren oinarriak onesten dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Gazteriaren Institutuak, irailaren 24ko 217/2007 Foru Dekretuaren bidez sortu zenetik, Espainiako Konstituzioaren 48. artikuluan ezarritakoa betearaztera jo du, artikulu horren bidez botere publikoen esku uzten baita gazteek garapen politikoan, sozialean, ekonomikoan eta kulturalean parte-hartze libre eta eragilea izateko baldintzak sustatzea.

Horrez gainera, azken honetan gizarteak izan duen aldaketa azkarra ere kontuan hartzen badugu, beharrezkoa da Nafarroako Gazteriaren Institutuak bere arautegia pixkana-pixkana berritzea eta egokitzea, batetik, gazteen beharrizan, aurreikuspen eta eskaera berriei erantzuteko, eta bestetik, egungo gizartearen balio eta helburu berriei tokia emateko.

Hori horrela, gazteriaren arloko goresmen sariak emateko prozedura bat arautu eta artikulatzeko asmoz, beharrezkoa da sari horiek emateko deialdiaren oinarriak ezartzeko foru agindu bat onestea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez eman dizkidaten eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Nafarroako Foru Komunitateko gazteriaren arloko goresmen sarien 2008ko deialdia arautzen duten oinarriak onestea. I. eranskinean ageri dira.

  2. Foru agindu hau eta deialdiaren oinarriak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

  3. Foru agindu hau Nafarroako Gazteriaren Institutuko Idazkaritza Nagusira eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

    Iruñean, 2008ko irailaren 26an.-Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria, María Isabel García Malo.

    1. ERANSKINA

    Oinarriak

  4. Xedea.

    Deialdi honen xedea Nafarroako Foru Komunitateko gazteriaren arloko goresmen sariak 2008. urtean emateko araubidea finkatzea da.

  5. Helburua.

    Goresmen sarien helburua norbanakoen edo taldeen lana eta ibilbidea goraipatzea da. Hortaz, sarituak Nafarroako gazteen parte-hartze soziala, autonomia eta bizi-kalitatea hobetzeko asmoz lanean ari diren norbanakoak, elkarteak, erakundeak eta entitate publiko edo pribatuak izan daitezke.

  6. Esparrua.

    Gazteriaren arloko goresmen sariak foru agindu honen 2. oinarrian aipatu diren pertsonek edo taldeek har ditzakete.

  7. Goresmen sariak.

    Honako goresmen sari hauek eman daitezke:

    -Gazte bati.

    -Parte-hartze sozialari.

    -Erakunde edo entitate bati.

    Goresmen sari gisa gizartearen aintzatespena irudikatzen duen irudi bat, diploma bat eta diru sari bat (espezietan edo dirutan) emanen dira...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR