94/2011 FORU AGINDUA, urriaren 10ekoa, Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilariak emana, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren diru-laguntzetarako bi deialditan baimendutako gastua murriztea onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

2011n, Amsterdameko 1997ko ekaineko Kontseilua garatzeko, aurrekontuen egonkortasunari buruzko araudia onetsi zen, eta Nafarroako Foru Komunitatean aplikatzekoa da Estatuarekiko Hitzarmen Ekonomikoaren bidez.

Arau esparru horretan, Nafarroako Gobernuak 2011ko irailaren 7an hartutako Erabakiaren bidez, 2011ko ekitaldirako aurrekontuen egonkortasuna bermatzeko zenbait neurri hartzea onetsi zen. Neurri horien artean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren gasturako ahalmena 327.250.715 euro murriztea onetsi da; hortaz, kreditu hori ezin izanen da gauzatu 2011ko aurrekontuen kargura, eta departamentuei agintzen zaie beren eskumenen esparruan beharrezkoak diren jarduketak egin ditzatela 2011ko kreditu erabilgarria ezarritako zenbatekoan murrizteko.

Nafarroako Gobernuak irailaren 28an hartutako Erabakiaren bidez, departamentuen aurrekontuko kontu-sailen kargura egin beharreko kreditu atxikipenak zehaztu ziren, eta Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentuaren kontu-sailei dagokienez, hauexek ageri dira: "Toki entitateen kirol jardueretarako laguntzak" izeneko 940002 95110 4609 336100 kontu-saila eta "Kirol entitateak, akordioak eta laguntzak" izeneko 940002 95120 4819 336109 kontu-saila.

Horrenbestez, bidezko da bi kontu-sailetan erabilgarri dagoen kreditua murriztea, horiei egotzitako gastua diru-laguntzen deialdietarako baimendua murriztuz.

Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariaren martxoaren 3ko 70/2011 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako toki entitateek 2011n kirol jarduerak sustatu eta bultzatzeko norgehiagokako araubideko diru-laguntzen deialdiaren arauak onetsi ziren, eta 348.326,11 euroko gastua baimendu zen.

Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariaren martxoaren 3ko 71/2011 Foru Aginduaren bidez, kirol klubek eta kirol klub filialek Espainiako, autonomia erkidegoen arteko eta nazioarteko lehiaketa ofizial ez-profesionaletan parte hartzeko diru-laguntzen 2011. urteko deialdia onetsi zen, eta 2.381.000 euroko gastua baimendu zen.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak eta Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentuaren oinarrizko egitura organikoa ezartzen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR