34/2011 FORU AGINDUA, otsailaren 3koa, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana, Gazteen Entitateen Erroldan inskribaturik dauden gazte elkarteei diru-laguntzak emateko 2011ko deialdiaren oinarriak onesten dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Irailaren 24ko 217/2007 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Gazteriaren Institutua eratu zen, eta, azaroaren 8ko 70/2010 Foru Dekretuaren bidez, haren estatutu berriak onetsi ziren. Haren xede orokorra da, 2. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, herritar gazteen eskubideak babestea eta, horretarako, gazteek garapen politikoan, sozialean, ekonomikoan eta kulturalean askatasunez eta eraginkortasunez parte hartzea, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko organoetan zeharka jardutea.

Bere eskumenak gauzatzeko, Nafarroako Gazteriaren Institutuari dagokio programak eta diru-laguntzak zuzendu eta kudeatzea, besteak beste. Eginkizun hori Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatutakoaren babesean gauzatuko da; izan ere, haren xedea da Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren diru-laguntzen araubide juridiko orokorra arautzea.

Halaber, Nafarroako Gazteriaren Institutuak dituen helburuen artean gazteen elkartegintza sustatzea dago, gazteak gizarte-bizitzan integratu eta parte hartzeko modua den aldetik. Horretarako, erraztasunak eman nahi dira gazteentzako programak aurrera eramateko eta haien egoitzen funtzionamendu eta hornikuntzarako.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 125/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan eskudantzien arabera,

AGINDU DUT:

  1. Gazteen Entitateen Erroldan inskribaturik dauden gazte elkarteei diru-laguntzak emateko 2011ko deialdia onestea, gazteentzako programak aurrera eramateko eta lokalen funtzionamendu eta hornikuntzarako, foru agindu honen eranskinean azaltzen diren oinarrien arabera.

  2. Deialdi honi aurre egiteko 626.500 (seiehun eta hogeita sei mila eta bostehun) euroko gastua baimentzea. Honela ordainduko da: 595.000 euro, "Gazte elkarteen programetarako diru-laguntzak" izeneko 960002-96100-4819-232100 kontu-sailaren kargura, eta 31.500 euro, "Gazte entitateentzako hornikuntza" izeneko 960001-96100-7819-232100 kontu-sailaren kargura. 2011ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretakoak dira biak.

  3. Foru agindu hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

  4. Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileari ahalmena ematea, aurkeztutako eskaerak aztertu eta deialdia ebatzi ondoren, diru soberakina gastu konpromisotik kentzeko eta 2011ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretako kontu-sail beraren kargura eginen diren beste deialdi batzuetako gastu gisa baimentzeko.

  5. Foru agindu hau jakinaraztea Nafarroako Gazteriaren Institutuko Kontu-hartzailetza delegatuari, Nafarroako Gazteriaren Institutuari, Gazteriaren Zuzendariordetzari, haren Idazkaritza Nagusiaren eta Azpiegituren Atalari eta Gazteentzako Programen eta Entitateekiko Harremanen Atalari, behar diren ondorioak izan ditzan.

    Iruñean, 2011ko otsailaren 3an.-Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria, María Isabel García Malo.

    ERANSKINA

    Oinarriak

  6. Xedea.

    Nafarroako Gazteen Entitateen Erroldan inskribaturik dauden gazte elkarteei diru-laguntzak emateko araubidea ezartzea du xede deialdi honek, 30 urte bitarteko gazteentzako programak egin ditzaten.

    Deialdiaren onura publikoa gazteen elkartegintza sustatzeak gizartearentzat duen garrantzitik dator, lan hori gazteak beren jardueretan aritzera bultzatzeko eta gizarte bizitzan parte hartzen laguntzeko bide nagusia izan baitaiteke.

  7. Diru-laguntzen xedea.

    2.1. Deialdian aurreikusitako diru-laguntzen xedea da Nafarroako gazte elkarteei laguntzea, honako hauek zati batean finantzatuz:

    -Jarduerak eta proiektuak.

    -Funtzionamendu gastuak.

    -Hornikuntza.

    -Langileak kontratatzeko gastuak.

    2.2. Diru-laguntzaren xedeko jarduerak, funtzionamendu gastuak eta hornikuntza erosketa 2010eko irailaren 19tik 2011ko irailaren 19ra bitartekoak izanen dira; proiektuak, aldiz, 2011ko urtarrilaren 1etik 2011ko azaroaren 2ra bitarte egiten ahalko dira.

    Langileak kontratatzeko gastuei dagokienez, diru-laguntza emateko ebazpenaren egunetik 2011ko abenduaren 31ra arte egindako kontratazioak finantzatuko dira; aurreko urteko kontratazioen kasuan, 2011ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarte egindakoak finantzatuko dira.

  8. Entitate onuradunak.

    3.1. Deialdian parte hartzen ahalko dute Nafarroako Gazteen Entitateen Erroldan inskribaturik dauden gazte elkarteek; horiek kudeatzea Nafarroako Gazteriaren Institutuari dagokio. Diru-laguntza zer jardueratarako eskatzen den, hura egin aurretik egon beharko dute inskribatuta.

    3.2. Entitate bakoitzak erroldan duen sailkapenaren arabera, honako diru-laguntza hauetarako aukera izanen du:

    B C
    a) Jarduerak eta proiektuak * * *
    b) Funtzionamendua *
    c) Hornikuntza:
    c.1. Informatikako ekipamendua * * *
    c.2. Bestelako material inbentariagarria * *
    d) Langileak kontratatzeko gastuak *
    3.3. Eskaerak aurkezteko epea deialdiaren 8. oinarrian ezarrita dago; bi epe zehaztu dira: epe orokorra eta berariazko epea, diru-laguntza zertarako eskatzen den kontuan hartuta

    Halaber, Nafarroako Gazteriaren Institutuko Gazteen Entitateen Erroldan 2010eko irailaren 19tik 2011ko irailaren 19ra inskribatutako gazte elkarteek deialdi honetako diru-laguntzak jaso ahal izateko, baimen espresa eskatu beharko dute, 8.2.D eta 9.5 oinarrietan aipatu bezala.

  9. Diruz lagun daitezkeen kontzeptuak.

    Deialdi honetako diru-laguntzak jarduera eta proiektu hauek egiteko eskatzen ahalko dira:

    Gazte elkarteak bere kideentzat eginak.

    Gazte elkarteak beste gazte batzuentzat eginak.

    Alde horretatik, honako hauek lagunduko dira diruz:

    4.1. Gazteentzako jarduerak, hau da, gazte elkarteek ohikotasunez eta unean-unean egiten dituzten era honetako ekintzak:

    1. Aisialdiko prestakuntza ekintzak. Multzo honetan sartzen da elkarteetako monitoreek parte hartzea Nafarroan ofizialki aitortutako aisialdiko eskolek antolatutako ikastaro monografikoetan. Halaber, elkartekideek monitoreentzako eta zuzendarientzako ikastaroetan parte hartzea, betiere aipatutako aisialdiko eskolek edo beste autonomia erkidegoetan ofizialki aitortutako eskolek antolatzen badituzte.

    2. Aisialdikoak eta jostetakoak. Aisialdi eta jostetako jardueratzat hartuko dira elkartearen egoitzaren barrenean nahiz eremu irekietan egiten direnak, baldin eta aisia, josteta edo heziketa ez-formala helburu badute, deialdiaren 6. oinarrian zehaztutako salbuespenekin ("Diru-laguntzaren xede ez diren kontzeptuak eta gastuak").

    3. Sentsibilizaziokoak. Halakotzat joko dira gazteei informazioa eman eta kontzientzia harrarazteko jarduerak, hainbat arlotakoak (ingurumena, kultura, bizikidetza eta gizarteratzea, kontsumo arduratsua, bizi ohitura osasungarriak, gizartean parte hartzea, elkartasuna eta boluntariotza, besteak beste).

    4. Gazte mugikortasunekoak. Halako ekintzatzat joko dira horiek egiteko gazte elkarteak beste lurralde batzuetara (nazioartean, Europan, Estatuan eta/edo Foru Komunitatean barna) joatea dakartenak. Honako hauek, besteak beste:

      -Kanpalekuak eta egoitzatik kanpoko bestelako irteerak. Irteera horietan bi gau edo gehiago egin behar baldin badituzte, Nafarroako Gazteriaren Institutuari 10 egun lehenagotik jakinarazi beharko zaio (inj@navarra.es). Ezarritako epean jakinarazi ezean, jarduera horri dagokion diru-laguntzaren zati bat edo diru-laguntza osoa galtzen ahalko da.

      -Gazteentzako Instalazioen Nafarroako Sareko instalazioak erabiltzea, gazte elkarteen jarduerak egiteko.

    5. Gazteen boluntariotzakoak. Gazte elkarteak noizean behin antolatzen dituen ekintzak, zeinetan parte hartzen duten, askatasunez eta altruismoz, pertsonei edo komunitateari zerbitzuak ematen dizkieten gazteek. Ekintza horiek deialdi honetako diru-laguntzak jasoko dituzte, baldin eta ez badira sartzen gizarte boluntariotzaren eta/edo nazioarteko lankidetzaren arloan ari diren irabazi-asmorik gabeko entitateen eta elkarteen diru-laguntzen deialdian.

    6. Elkartearen Ohiko Batzar Nagusia edo jarduera baliokidea.

      4.2. Proiektuak.

      Diruz laguntzen ahal diren proiektuak zenbait jardueraz osatuta daude, hau da, batasun bati lotuta dauden eta helburuak betetzera bideratzen diren jarduerez, horretarako giza baliabideak eta baliabide materialak jarriz, plan egituratu bati jarraikiz.

      Gazte elkarteek eginen dituzten proiektuak lagunduko dira diruz, aldez aurreko laguntza emateko ebazpena badute. Gazteen bizi garapenean laguntzen duten eta/edo gazteek gizartean parte-hartze aktiboa izatea sustatzen duten gaiak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR