74/2013 FORU AGINDUA, abenduaren 23koa, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariak emana, “Nafarroako gastronomian espezializatutako jatetxea” bereizgarria emateko prozedura ezartzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateko jatetxe eta kafetegien antolamenduari buruzko Erregelamendua onesten duen abuztuaren 28ko 56/2013 Dekretuak ezartzen dituen helburuen artean hauxe dago: Nafarroako gastronomia indartzea, ezaguna eta kontuan hartua izan dadin, eta sukaldaritzan Nafarroako nekazaritzako elikagaien erabilera indartzea eta zabaltzea. Hori helburu, bereizgarri bat sortu zen Nafarroako gastronomian adierazgarriak diren plater eta produktuak eskaintzen espezializatzen diren jatetxeak identifikatzeko.

Foru agindu honen helburua da “Nafarroako gastronomian espezializatutako jatetxea” bereizgarria emateko prozedura ezartzea, foru dekretu horren 10. artikuluan ezartzen denari jarraikiz.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

  1. “Nafarroako gastronomian espezializatutako jatetxea” bereizgarria emateko prozedura onestea, foru agindu honen I., II. eta III. eranskinetan ezarritakoari jarraikiz.

  2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

  3. Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izanen da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

    Iruñean, 2013ko abenduaren 23an.–Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilaria, Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia.

  4. ERANSKINA

    Establezimenduen titularrek bete beharrekoak

  5. “Nafarroako gastronomian espezializatutako jatetxea” bereizgarria Nafarroako gastronomiari hertsiki lotutako ibilbide profesionala kalitate handiz jorratu duten establezimenduetako titularrek eskatzen ahalko dute, sukaldari lanetan bost urteko edo gehiagoko antzinatasuna frogatua badute.

  6. Instalazioek eta zerbitzuek bete beharrekoak.

    Jatetxeek baldintza hauek bete beharko dituzte:

    –Jantoki bereizi bat, edukiaren araberako azalera duena.

    –Bezeroentzako gune klimatizatua.

    –Higiene zerbitzuak: gutxienez ere bi higiene zerbitzu, bata bestetik erabat aparte eta behar bezala hornituak, ur beroa eta hotza dituztela.

    –Igogailua: eraikinaren sarreratik jantokira bi solairu edo gehiago badira.

    –Hozkailu bereiziak arrainarentzat eta haragiarentzat.

    –Ardandegia.

    –Biltegia.

    –Plateren eta ardoen karta, gaztelaniaz, ingelesez eta hizkuntza komunitarioetan.

    –Barietate gastronomikoa.

    –Karta osagarri bat, Nafarroako jatorrizko deiturako ardoekin, jatorrizko deiturako cavekin eta adierazpen geografiko babestua duten Nafarroako Foru Komunitateko likore tipikoekin.

    –Uniformez jantzitako langileak.

    –Mahaia erreserbatzeko zerbitzua.

    –Kalitate oneko baxera eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR