66/2009 FORU AGINDUA, maiatzaren 4koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, gasolioa erosteagatik nekazariek edo abeltzainek jasandako hidrokarburoen gaineko zergaren kuoten itzulketa berezia egiteko prozedura ezartzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

2009ko Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 2/2008 Legearen berrogeita hamazazpigarren xedapen gehigarriak aitortzen du, Bat. a) atalean, gasolioa erosteagatik nekazariek eta abeltzainek jasandako hidrokarburoen gaineko zergaren kuoten itzulketarako eskubidea, hidrokarburoen gaineko zerga hori ordaindu denean, Zerga Bereziei buruzko abenduaren 28ko 38/1992 Legearen 50.1 artikuluko 1.4 epigrafean ezartzen den zerga tasaren arabera, eta erosketak 2007ko urriaren 1etik 2008ko abenduaren 31ra bitarte eginak badira.

Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren laugarren xedapen gehigarriarekin bat, Foru Komunitateak behar diren arauak eman arte, 2009ko Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 2/2008 Legearen berrogeita hamazazpigarren xedapen gehigarri hori izanen da aplikatzekoa.

Foru Komunitateak egin beharreko itzulketa berezietarako prozedura Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak ezarri duena izanen da, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 6.2 artikuluan xedaturikoarekin bat.

Halaber, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren zazpigarren xedapen gehigarrian baimena ematen zaio Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari, foru agindu bidez arautu dezan zergadunek eta entitateek zein kasu eta baldintzatan aurkezten ahal dituzten baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoak erabiliz aitorpenak, jakinarazpenak, aitorpen-likidazioak, autolikidazioak edo tributuen arloko arautegiak eskatutako beste agiri guztiak.

Horrenbestez, hidrokarburoen gaineko zergaren itzulketa berezia egin ahal izateko prozedura ezarri da.

Horiek horrela, xedatu dut:

  1. artikulua. Itzulketak tramitatzeko Foru Komunitateak du eskumena.

    Gasolioa erosteagatik nekazariek eta abeltzainek ordaindu edo jasandako hidrokarburoen gaineko zergaren kuoten itzulketak tramitatzeko eskumena izanen du Nafarroako Foru Komunitateak, baldin eta onuradunak itzulketaren eskabidean aipatzen den denbora tartean zerga helbidea Nafarroako lurraldean izan badu, Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren 8. artikuluan ezarritako arauekin bat.

    Onuradunak, halaber, denbora horretan berean Nafarroako zergapekoen zentsuan izena emanik egon behar du.

  2. artikulua. Gasolioa erosteagatik nekazariek eta abeltzainek ordaindu edo jasandako hidrokarburoen gaineko zergaren kuoten itzulketa berezirako eskabidea aurkezteko modua eta epea.

    2009ko Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 2/2008 Legearen berrogeita hamazazpigarren xedapen gehigarriaren bidez eta xedapen horretan berean aipatzen den bezala, gasolioa erosteagatik ordaindu edo jasandako hidrokarburoen gaineko zergaren kuoten itzulketarako eskubidea aitortua duten nekazariek eta abeltzainek, eskubideaz baliatzeko, eskabide bat aurkeztu beharko dute, Internet bidez, 2009ko irailaren 1a baino lehen, foru agindu honetan aurreikusten diren baldintzekin eta prozedurarekin bat.

  3. artikulua. "Gasolioa erosteagatik nekazariek eta abeltzainek ordaindu edo jasandako hidrokarburoen gaineko zergaren kuoten itzulketa berezia egiteko eskabidea"ren euskarri elektronikoa onestea eta hori bitarteko telematikoen bidez aurkezteko prozedura.

  4. "Gasolioa erosteagatik nekazariek eta abeltzainek ordaindu edo jasandako hidrokarburoen gaineko zergaren kuoten itzulketa berezia egiteko eskabidea"ren euskarri elektronikoa onetsi da. Gasolioa onuradunak berak erosia denean erabiliko da eskabidea.

  5. Aurreko atalean aipatzen diren eskabideak bitarteko telematikoen bidez aurkezteko prozedura hauxe izanen da:

    1. Nafarroako Zerga Ogasunak Interneteko zerbitzari bat du aitorpena egin behar dutenen eskura, eta hor dagoen esteka baten bidez lor daiteke gasolioa erosteagatik nekazariek eta abeltzainek ordaindu edo jasandako hidrokarburoen gaineko zergaren kuoten itzulketa berezia egiteko eskabidea, euskarri elektronikoan. Zerbitzu horretaz baliatzeko, aitortzaileak Nafarroako Foru Komunitatearen atariko Interneteko helbidean sartu beharko du, eta bidali beharreko itzulketa-eskabidea aukeratu, non datu hauek jarri beharko baititu:

  6. Eskatzailearen IFZ: 9 karaktere.

  7. Gasolio kontsumoari dagokion hidrokarburoen gaineko zerga ordaintzerakoan ezarritako zerga tasa Zerga Bereziei buruzko abenduaren 28ko 38/1992 Legearen 50.1...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR