3502/1996 FORU AGINDUA, azaroaren 19koa, Nafarroako Gobernuko Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, Garraio Zerbitzuaren barruan Bulegoen egitura finkatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Irailaren 30eko 435/1996 Foru Dekretuak Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren egitura organikoa finkatu zuen, aurreko egitura antolaketa berriari egokitzeko.

Oraingo honetan bidezkoa da dauden bulegoak egitura berrira egokitzea, beharrezko diren berriak sortzea eta horietako bakoitzari dagozkion eginkizunak zehaztea.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen Foru Legearen 50. artikuluaren 2. idazatian ezarritakoarekin bat etorriz,

AGINDU DUT:

Lehenbizikoa.-Plangintza eta Ikuskapen Atalari atxikirik, Plangintza Bulegoa eta Ikuskapen Bulegoa sortzea.

Bigarrena.-Araubide Juridikoaren eta Kudeaketa Administratiboaren Atalari atxikirik, Kudeaketa Administratiboaren Bulegoa sortzea.

Hirugarrena.-Ustiapen eta Azpiegitura Atalari atxikitako Antolamendu Bulegoa ezabatzea.

Laugarrena.-Plangintza eta Ikuskapen Atalaren egitura honako bulegoek osatuko dute:

-Plangintza Bulegoa.

-Ikuskapen Bulegoa.

Bosgarrena.-Plangintza bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

-Estatistikak prestatzea.

-Zerbitzuko aplikazio informatikoak bultzatzea.

-Sektoreari buruzko azterlan ekonomikoak burutzea.

-Autobus geltokiak, garraio zentroak eta ibilgailu astunen aparkalekuak ustiatzearen eta hobetzearen gaineko azterlana eta txostenak egitea.

-Linea erregularren eta tarifen gaineko azterlan ekonomikoa.

Seigarrena.-Ikuskapen Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

-Ikuskapen Planaren jarraipena.

-Azterlanak, analisiak, indizeak eta moduluak prestatzea, egiaztapen eta ikuskapen ekintzetan erabil daitezen.

-Lurreko Garraioen urteko Ikuskapen Plana proposatu eta prestatzeko laguntza ematea.

Zazpigarrena.-Ustiapen eta Azpiegitura Atalaren egitura bulego hauek osatuko dute:

-Baimen Bulegoa.

-Azpiegituren Bulegoa.

Zortzigarrena.-Baimen Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

-Garraio baimenen espedienteak kudeatu eta kontrolatzea.

-Baimenen ikus-onespen espedienteak kudeatu eta kontrolatzea.

-Jarduera laguntzaileen gaineko baimenen espedienteak kudeatu eta kontrolatzea.

-Garraiolarien eta Jarduera Lagungarri eta Osagarrien Erregistro Orokorra kudeatzea.

Bederatzigarrena.-Azpiegituren Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

-Garraio berezietarako eta antzekoetarako baimenen espedienteak kudeatu eta kontrolatzea.

-Salgai arriskutsu eta galkorren garraioa kudeatzea.

-Bidaiaren herriarteko garraioetarako ibilgailuen geralekuak eta markesinak proiektatu eta eraikitzea.

-Bidaiarien garraio erregularren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR