59/2013 FORU AGINDUA, otsailaren 15ekoa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko bulegoen atxikipena eta eginkizunak ezartzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ekainaren 22ko 11/2012 Nafarroako Gobernuko Lehendakariaren Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko departamentuen egitura finkatu zen, horien artean Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuarena.

Uztailaren 25eko 70/2012 Foru Dekretuak Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren ekainaren 17ko 298/2010 Foru Aginduaren bitartez, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko bulegoen atxikipena eta eginkizunak ezarri ziren. Gerora egitura hori aldatu egin zen, bulegoak unean uneko egitura premietara egokitzeko.

Azaroaren 25eko 447/1991, uztailaren 17ko 262/2003, irailaren 15eko 324/2003 eta otsailaren 2ko 2/2005 Foru Aginduen bidez Toki Administrazioko Departamentuan bulego maila duten administrazio unitateak berrantolatu ziren.

Gero, Toki Administrazioko kontseilariaren azaroaren 10eko 103/2009 Foru Aginduaren bidez, hiru bulego kendu ziren Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiaren egitura organikotik.

Beharrezkoa da, beraz, bulegoen egungo eskema Departamentu berriari eta haren egiturari egokitzea, kasu batzuetan bulego batzuk zerbitzu eta atal berriei atxikiz eta, beste batzuetan, indarra duen atxikipenari eutsiz. Hori guztia araugintzako testu berri baten barnean sartzen da, administrazio unitateen jarduketa erraztu eta administratuei nola herritarrei zehaztasuna eta segurtasun juridikoa eskaintzeko.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 24.4 artikuluak kontseilari bakoitzaren esku uzten du bere departamentuko bulegoak sortu, aldatu edo kentzeko eskumena.

Horrenbestez, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 59. artikuluak xedatzen duenarekin bat,

AGINDU DUT:

  1. KAPITULUA

    Egitura orokorra

    1. artikulua. Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusia.

      Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusian bulego hauek ezartzen dira:

      1. Nekazaritza Zerbitzuari atxikia: Nekazaritzako Ikerketaren, Garapenaren eta Berrikuntzaren Koordinazio Bulegoa.

      2. Landareen Ekoizpen eta Osasun Atalari atxikita: Landare Osasuneko eta Ugalketarako Materialeko Bulegoa, Nekazaritzako Ekoizpen Baliabideen eta Jasangarritasunaren Bulegoa eta Mahastizaintzako Bulegoa.

      3. Merkatuen Erregulazio Atalari atxikita: Merkatuen Erregulazioaren eta Berariazko Laguntzen Bulegoa.

      4. Etekinetarako Laguntzen Atalari atxikita: Azaleraren araberako Zuzeneko Laguntzen Bulegoa, Nekazaritzako Ingurumen arloko eta Landa Ingurunea Hobetzeko Laguntzen Bulegoa eta Abeltzaintzarako Laguntzen Bulegoa.

      5. Abere Ekoizpenaren Atalari atxikita: Abeltzaintzaren Garapenerako Bulegoa.

      6. Abere Osasuneko Atalari atxikita: Epizootiologia Bulegoa.

      7. Elikagaien Segurtasunaren eta Abeltzaintzako Langelen Atalari atxikita: Elikagaien Segurtasunaren Bulegoa.

      8. Nekazaritzako Elikagaien Laborategiaren Atalari atxikita: Landare Biologiaren Bulegoa.

      9. Erakunde Ordaintzailearen Koordinaziorako Zerbitzuari atxikita: NBEUFren eta LGENFren Ordainketak Burutzeko Bulegoa.

      10. Ikuskapenen Atalari atxikita: Kudeaketa eta Kontrol Sistema Integratuko Ikuskapen Bulegoa eta Baldintzen eta Kudeaketa eta Kontrol Sistema Integratutik kanpoko Ikuskapenen Bulegoa.

      11. Nekazaritzako Erregistroen Atalari atxikita: Nekazaritzako Informazio Sistemen Bulegoa.

    2. artikulua. Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusia.

      Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusian bulego hauek ezartzen dira:

      1. Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuari atxikita: Ingurumenaren Kontroleko Bulegoa.

      2. Ureztalurren eta Lurzati Berrantolamenduaren Atalari atxikita: Obra Bulegoa eta Lurzati Berrantolamenduaren Bulegoa.

      3. Herrilurren Atalari atxikita: Abeltzaintzarako Azpiegiturei Laguntzeko Bulegoa.

      4. Nekazaritzako Ustiategiak eta Nekazarien Elkarteak Sustatzeko Atalari atxikita: Nekazaritzako Ustiategietan Inbertitzeko Laguntzen Bulegoa.

      5. Nekazaritzako Elikagaien Kalitatearen eta Sustapenaren Atalari atxikita: Nekazaritzako Elikagaien Kalitate Kontrolaren Bulegoa eta Nekazaritzako Kalitateko Elikagaien Sustapenaren Bulegoa.

      6. Landa Aniztasunerako Atalari atxikita: Europar Batasuneko Programen Jarraipen Bulegoa.

    3. artikulua. Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusia.

      Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusian bulego hauek ezartzen dira:

      1. Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuari atxikita: Ingurumenaren Integrazioari Laguntzeko Bulegoa.

      2. Kutsaduraren aurkako Aurreneurrien Atalari atxikita: Baimen Bulegoa eta Ingurumenaren Kontrolari Laguntzeko Bulegoa.

      3. Ikuskapen, Airearen Kalitate eta Klima Aldaketaren Atalari atxikita: Kontrol Bulegoa.

      4. Ingurumenaren gaineko Eragina Aztertzeko Atalari atxikita: Ingurumenaren gaineko Eraginaren Bulegoa eta Ingurumenaren Ebaluazioari Laguntzeko Bulegoa.

      5. Hondakinen Atalari atxikita: Industria Hondakinen eta Lurzoru Kutsatuen Bulegoa.

      6. Habitaten Atalari atxikita: Kontserbaziorako Guneen Bulegoa.

      7. Oihanak Kudeatzeko Atalari atxikita: Erriberako Bulegoa, Pirinioaldeko Eskualdeko Bulegoa, Oihan Plangintzarako Bulegoa, Erdialdeko eta Iruñerriko Bulegoa eta Kantaurialdeko Bulegoa.

      8. Plangintza eta Laguntza Atalari atxikita: Laguntzak Kudeatzeko Bulegoa.

      9. Ehiza eta Arrantza Atalari atxikita: Arrantza Kudeatu eta Animaliak Babesteko Bulegoa, Ehiza eta Arrantzaren Laguntzako Bulegoa eta Ehiza Kudeatzeko Bulegoa.

      10. Ibaiertzak Lehengoratzeko eta Obra Hidraulikoetarako Atalari atxikita: Ibaietako Obren Bulegoa.

      11. Ingurumenari buruzko Informazio eta Hezkuntzaren Atalari atxikita: Lurzoru eta Klimatologia Bulegoa.

    4. artikulua. Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusia.

      Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusian bulego hauek ezartzen dira:

      Toki Araubidearen Atalari atxikita: Laguntza Juridikoaren Bulegoa.

      Toki Azpiegituren Zerbitzuari atxikita: Azpiegitura Hidrauliko Sanitarioen Bulegoa eta Hiriko Obren Bulegoa.

      Kudeaketa, Plangintza eta Azterlan Atalari atxikita: Azterlan eta Proiektuen Bulegoa.

      Azpiegituren arloko Lankidetza Teknikorako Atalari atxikita: Toki Azpiegituren Bulegoa.

    5. artikulua. Idazkaritza Tekniko Nagusia.

      Idazkaritza Tekniko Nagusian honako bulego hauek ezartzen dira:

      Langileriarako eta Herritarren Arretarako Atalari atxikita: Langileria Bulegoa eta Herritarren Arretarako Bulegoa.

      Aurrekontuen Kudeaketarako Atalari atxikita: Ekonomia Aferetarako Bulegoa eta Aurrekontuen Kontrolerako Bulegoa.

      Informazioa Kudeatzeko Atalari atxikita: Informazioaren Teknologiaren Bulegoa, NBEUFren eta LGENFren Laguntzen Kudeaketa Informatikorako Bulegoa, Laguntza Mikroinformatikoaren Bulegoa eta Informazioaren Segurtasunari Laguntzeko Bulegoa.

      Laguntza Teknikoaren Atalari atxikita: Zerbitzu Orokorren Bulegoa eta Estatistika Bulegoa.

    6. artikulua. Bulegoak kentzea.

      Kendu egin dira Ustiategien eta Eskubideen Erregistroaren Bulegoa, Merkatuen Erregulaziorako Atalari atxikia, Abeltzaintzako Laborategiaren Bulegoa, Abere Osasuneko Atalari atxikia, eta Araubide Ekonomikoaren Bulegoa, Plangintza eta Kudeaketa Atalari atxikia.

  2. KAPITULUA

    Bulegoen eginkizunak

    1. ATALA

      Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusia

    2. artikulua. Nekazaritzako Ikerketaren, Garapenaren eta Berrikuntzaren Koordinazio Bulegoa.

      Eginkizun hauek izanen ditu:

      1. Nekazaritzako ikerketa sustatu eta proiektu berriak bultzatzea.

      2. Nekazaritzako I+G+Bren Jarraipen Batzordearen idazkaritza eta koordinazioa.

      3. Nafarroa ordezkatzea INIAren Nekazaritzako Ikerketaren Batzorde Nazionalean.

      4. Baliabide publikoak kudeatzea proiektu propioak eta Zuzendaritza Nagusiak sustatzen dituenak finantzatzeko.

      5. Nekazaritza eta abeltzaintzako inbertsioak koordinatzea, Nafarroako Gobernuaren I+G+B-ko urte anitzeko planetan.

      6. Agintzen zaion beste edozein eginkizun, Zerbitzuari esleitutakoen artean.

    3. artikulua. Landare Osasuneko eta Ugalketarako Materialeko Bulegoa.

      Eginkizun hauek izanen ditu:

      1. Foru Komunitateko programak aurrera eraman, jarraitu eta ebaluatzea, nekazaritzako ekoizpenen antolamenduaren eta sustapenaren arloan.

      2. Landare ekoizpenaren arloan, Estatuko Administrazioak ezarrita dituen edota ezartzen dituen interes orokorreko programa eta jarduketak aurrera eraman, jarraitu eta ebaluatzea Nafarroan.

      3. Nekazaritza ekologikoaren eta ekoizpen integratuaren esperimentazio eta zabalkundearen arloan, Foru Komunitateko programak aurrera eraman, jarraitu eta ebaluatzea.

      4. Ekoizpen eta merkaturatze prozesua ikuskatzea, baita hazien eta mintegiko landareen kontrol eta ziurtapen faseak ere, Estatuko Administrazioarekin beharrezkoa den lankidetza galarazi gabe.

      5. Foru Komunitatean kokaturik dauden eta hazien eta mintegiko landareen ekoizpenari eta merkaturatzeari loturiko entitateekin zerikusia duten erregistroak kudeatzea.

      6. Hazien eta mintegiko landareen ekoizle eta berretzaile tituluak ematea proposatzea.

      7. Hazi lote prezintatuen aurrekontrol eta kontrolondoko saiakuntzak koordinatzea, baita Nafarroan egiten diren balio agronomikoko saiakuntzak ere.

      8. Zehapen espedienteak instruitu eta ebazteko lankidetza, artikulu honi dagozkion gaietan.

      9. Zaintze lana, landare produkzioetarako agente kaltegarriak atzemateko, eta ukitutako eremuak mugatzea, baita agente horien aurkako prebentzioa eta borroka ere.

      10. Izurri edo gaitzen baten deklarazio ofiziala proposatzea, edo eremu libre batena, Foru Komunitatearen lurraldean.

      11. Estaturako interesekotzat deklaratzen ez diren landare babeserako kanpainak planifikatu, antolatu, zuzendu eta aurrera eramatea.

      12. Estaturako interesekotzat deklaratzen diren kanpaina fitosanitarioak antolatu, zuzendu eta aurrera eramatea.

      13. Landare ekoizpenari dagozkion xedapen fitosanitarioak betetzen ote diren zaintzea.

      14. Agintzen zaion beste edozein eginkizun, Zerbitzuari esleitutakoen artean.

    4. artikulua. Nekazaritzako Ekoizpen Baliabideen eta Jasangarritasunaren Bulegoa.

      Eginkizun hauek izanen ditu:

      1. Nekazaritza produkzioko elikagaien segurtasun arloko araudia proposatu eta betetzen ote den zaintzea, eta horretarako ezartzen diren kontrol planak aurrera eramatea.

      2. Produktu...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR