294/2012 FORU AGINDUA, ekainaren 8koa, Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilariak emana, Nafarroako kontrol metrologikoaren antolamendua ezartzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Industria, Merkataritza, Turismo eta Laneko kontseilariak ekainaren 10ean emandako 128/1999 Foru Aginduaren bidez ezarri zen kontrol metrologikoaren antolamendua Nafarroako Foru Komunitatean, metrologiaren arloko Estatuko araudia betetzeko.

Ondoren, Metrologiari buruzko martxoaren 18ko 3/1985 Legea aldatu zuen Zerbitzuen jardueretan libreki hasi eta aritzeari buruzko Legearekin bat etortzeko, zenbait lege aldatzeko abenduaren 22ko 25/2009 Legeak. Orobat, Metrologiari buruzko Legearen III. kapitulua garatzeko, Neurgailuen gainean Estatuaren kontrol metrologikoa arautzen duen uztailaren 21eko 889/2006 Errege Dekretua onetsi zen, alor horretako Europar Batasuneko zuzenbidearen transposizioa egiten duena.

Arauetan izandako aldaketa horiek ikusita, bidezkoa da beste foru agindu bat onestea Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean kontrol metrologikoa antolatzeari buruz.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 g) artikuluarekin bat,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Eskumenak.

    Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuak, Enpresaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiaren bidez, garatuko du Nafarroan Estatuko araudia legezko metrologiaren arloan. Hauek dira eginkizunak:

    -Kontrol metrologikoa.

    -Kontrol metrologikoak erregistratzea.

    -Gaikuntza ematea jakinarazitako erakundeei, kontrol metrologikoa egiteko erakundeei eta egiaztapen metrologikoa egiteko baimendutako erakundeei.

  2. artikulua. Kontrol metrologikoa.

  3. Enpresaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiak beteko ditu kontrol metrologikoari dagozkion eginkizunak, Neurgailuen gainean Estatuaren kontrol metrologikoa arautzen duen uztailaren 21eko 889/2006 Errege Dekretuan aurreikusitakoak.

  4. Zerbitzuan dauden neurgailuen kontrol metrologikoaren fasearen garapena, konpondu edo aldatu ondoko egiaztapenari eta aldizkako egiaztapenari dagokionez, Nafarroako Foru Komunitatearen ente instrumentala den "Centro Europeo de Empresas e Innovación de Navarra, S.L." enpresak eginen du (hemendik aurrera, CEIN), foru agindu honen eranskinean ezartzen diren baldintzetan.

    Era berean, onespena ebaluatzeko fasea gauzatu dadin beharrezko entseguak egin edo kudeatzen ahal ditu CEINek, neurgailuak salgai eta zerbitzuan jartzeko ondorioetarako.

  5. artikulua. Kontrol metrologikoak erregistratzea.

    Enpresaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiak beteko ditu kontrol metrologikoak erregistratzeari dagozkion eginkizunak eta zerbitzuak, Neurgailuen gainean...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR