1422/2002 FORU AGINDUA, irailaren 19koa, Garapen Jasangarrirako Nafarroako Toki Entitateen Sarea eta Sarea Koordinatzeko Batzordea sortzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Berrogeita hamar urte honetan, Nafarroako Foru Komunitatean, herriak asko ere asko aldatu dira. Lortu da hutsune historiko gehienak gainditzea, oinarrizko azpiegiturak sortuz eta sendotuz, hiribarrenak duinduz eta indartuz, herritarrendako zerbitzuak zabalduz eta nagusituz, udalek eragingarritasun handiagoz jardunez eta aukera ekonomiko berriak emeki-emeki sortuz, betiere tokian tokiko gaitasuna garatuz.

Nafarroako Gobernuak 1998an pentsatu zuen herriak garatzeko helburu berritzaileak finkatzeko baldintzak jadanik biltzen zirela. Helburu horien artean garapen jasangarria da aipatzekoa, oraingo gizarteak erronka asko baititu, hala nola, natur baliabideak (ura, energia, lurra, bioaniztasuna...) zintzotasunez erabiltzea eta bizimodu eder bat eta ingurumenaren kalitate handi bat lortzea. Izan ere, ekonomiak eragingarria izan behar du gizarteari eta ekologiari dagokienez. Horregatik, ezin berritu diren baliabideak beharrik gabe ez dira agortu behar eta oraingo eta geroko belaunaldien ongizatea lortzea (berdintasunez eta elkartasunez banatua) eginkizun bat da.

Merkatuko indarrek bakarrik ezin dituzte elkarganatu ingurumenari, gizarteari, kulturari eta ekonomiari dagozkien kontu guztiak. Gainera, toki administrazioek beren baliabide tekniko eta finantzarioekin nekez betetzen ahal dituzte beren bizilagunen behar sozial eta ekonomikoak, horrekin batera ingurumena begirunez erabiliz eta bioaniztasuna modu jasangarri batean kudeatuz. Horregatik goi mailako erakunde ofizialek zeregin horretan jardun behar dute, ohiko kudeaketa-ereduak Europako Batasunean erabat sartzean sorturiko lehia-erronketara egokitzeko.

Mundu osoko toki entitate asko, bereziki Europan, antzeko prozesuetan dabiltza. Rio de Janeiroko goi-bileraz (1992az) geroztik pasa diren hamar urteetan ikusi da, orain arte, erantzunik hoberena udalerrietan eta beste toki entitate batzuetan eman dela.

Europan toki entitateetako agintari gehien-gehienak Aalborg-Danimarkako Gutunari (1994koari) atxiki zaizkio, 38 estatutako 1.500 toki entitatek izenpetu baitute. Horren ondoren, 21 Toki Agendak prestatu eta burutzeko prozesuei ekin zaie. Horregatik bidezko da pentsatzea hiri-herrietan emanen zaiola behar duen bultzada, goragoko mailetan ez dago eta.

Espainian Aalborg-eko Gutuneko jokamoldea kemenez burutzen ari da, ia-ia 500 hiri eta udalerrik lanean baitihardute, Bartzelonako, Cordobako eta Jaengo Diputazioekin, Mallorcako Uharteko Kontseiluarekin, Kataluniako Generalitatearekin eta Nafarroako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR