141/2011 FORU DEKRETUA, abuztuaren 24koa, Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Gobernuko lehendakariak uztailaren 1ean emandako 10/2011 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura eta departamentu bakoitzaren eskumenen esparrua ezarri ziren. Foru Dekretu hori 131. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 2an.

Era berean, uztailaren 26ko 109/2011 Foru Dekretuaren bidez, Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuaren oinarrizko egitura ezarri zen, geroko garapena galarazi gabe. Dekretu hori 150. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 29an.

Foru dekretu honen helburua, beraz, Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuaren egitura organiko berria finkatzea eta garatzea da.

Horiek horrela, Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2011ko abuztuaren 24ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. KAPITULUA

    Xedapen orokorrak

    1. artikulua. Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuaren eskumenen esparrua.

      Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuari dagokio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak honako arlo hauetan bereganatuak dituen eskumenak gauzatzea: nekazaritza, abeltzaintza, elikadura eta landa garapena; ingurumena babestu eta zaintzea; ur baliabideak; industria, energia eta meatzaritza; industria jarduera sustatzea; ikerketa, garapen teknologikoa eta berrikuntza, kalitatea eta lehiakortasuna bultzatzea; informazioaren gizartea garatzea eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea; energiaren eta meategietako baliabideen kontrola; energia berriztagarriak sustatzea; Nafarroako enpresak nazioartera ateratzea; lan harremanak eta ekonomia soziala sustatu eta antolatzea; enplegua lortzeko politika aktiboak eta lan bitartekotza sustatzea; bai eta antolamendu juridikoak ematen dizkion gainerako eskudantziak ere.

    2. artikulua. Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilaria.

    3. Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilariak, Departamentuko titularra baita, eta uztailaren 26ko 109/2011 Foru Dekretuaren 1. artikuluan zehaztutako eskumen esparruari loturik, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluan ezarritako eskudantziak izanen ditu.

    4. Era berean, Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilariari dagozkio, departamentuko titularra baita, Nafarroako Foru Komunitateko Nekazaritza Kontseiluko burutza eta Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzaren Nafarroako Lurralde Batzordeko burutza.

    5. artikulua. Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuaren antolamendu orokorra.

    6. Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuak, bere titularraren zuzendaritzapean, honako organo hauek izanen ditu:

      1. Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusia.

      2. Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusia.

      3. Enpresaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusia.

      4. Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren Zuzendaritza Nagusia.

      5. Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusia.

      6. Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusia.

    7. "Nafarroako Enplegu Zerbitzua" erakunde autonomoa Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuari atxikirik egonen da.

    8. artikulua. Zuzendaritza nagusien eskudantziak.

      Foru dekretu honen 2.2 artikuluan ezarritakoa alde batera utzi gabe, Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuko zuzendaritza nagusiek, kontseilariaren goi zuzendaritzapean eta foru dekretu honetan esleitutako esparruan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluan ezarritako eskudantziak izanen dituzte eta, horiez gain, indarra duten xedapenek esleitzen dieten edo Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilariak agintzen dien beste edozein.

    9. artikulua. Idazkaritza Tekniko Nagusiaren eskudantziak.

      Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiak, foru dekretu honen 1. artikuluan zehaztu den eskumenen esparruan eta Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilariaren goi zuzendaritzapean, berari atxikita baitago zuzenean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 23. artikuluan eta idazkaritza tekniko nagusiak arautzen dituen otsailaren 21eko 29/2005 Foru Dekretuan ezarritako eskudantziak izanen ditu, bai eta indarra duten xedapenek esleitzen dioten edo Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilariak agintzen dion beste edozein ere, eta horretarako behar diren ebazpenak emanen ditu.

    10. artikulua. Zerbitzuen eskudantziak.

      Zerbitzuek, departamentuko goragoko organoen zuzendaritzapean eta foru dekretu honetan bakoitzari esleitutako esparru materialean, ondoko eginkizunak izanen dituzte: beren menpeko atalak edo unitate organikoak planifikatu, koordinatu, zuzendu eta kontrolatzea; prozedurak arindu, arrazionalizatu eta errazteko printzipioak bultzatu eta sustatzea; indarra duten xedapenek berariaz ezarritakoak eta departamentuko organo eskudunek banatzen edo eskuordetzen dizkietenak.

    11. artikulua. Atalen eskudantziak.

      Atalek, departamentuko goragoko organoen zuzendaritzapean eta foru dekretu honetan bakoitzari esleitutako esparru materialean, ondoko eginkizunak izanen dituzte: beren eskumenen esparruko lanak gauzatzea eta gainean duten buruarentzako txostenak eta proposamenak egitea, haien menpeko unitateek edo bulegoek egiten dituzten lanak koordinatu, zuzendu eta kontrolatzea eta departamentuko organo eskudunek agintzen dizkieten gainerako guztiak.

  2. KAPITULUA

    Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusia

    1. ATALA

      Eskumenen esparrua eta egitura

    2. artikulua. Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusiaren eskumenen esparrua.

      Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusiak foru dekretu honetan aipatzen diren eskudantziak izanen ditu, arlo hauetan:

      -Nekazaritzako eta abeltzaintzako ekoizpena.

      -Landareen eta abereen osasuna.

      -Mintegiko haziak eta landareak.

      -Nekazaritzako aseguruak.

      -Nekazaritzako eta abeltzaintzako ikerketa eta garapena koordinatzea.

      -Nekazarien eta abeltzainen errentetarako laguntzak.

      -Merkatuak erregulatzea eta haietan esku hartzea.

      -Siloen Oinarrizko Sarea mantentzea eta zaintzea.

      -Fruta eta barazki ekoizleen erakundeak eta nekazaritzako ekoizleen elkarteak.

      -Nekazariendako eta abeltzainendako laguntzak.

      -Erakunde Ordaintzailearen zuzendaritza.

      -Erakunde Ordaintzailearen baliabide informatikoak kudeatzea.

      -Nekazaritzaren arloko prestakuntza.

      -Indarra duten xedapenek Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuari esleitzen dizkiotenak Zuzendaritza Nagusiaren beraren esparruan eta, Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsari (NBEUF) Erakunde Ordaintzailearen eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsari (LGENF) loturik, Nafarroako Foru Komunitateari dagozkionak.

    3. artikulua. Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusiaren egitura.

    4. Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusiak zerbitzu hauek izanen ditu:

      1. Nekazaritza Zerbitzua.

      2. Abeltzaintza Zerbitzua.

      3. Erakunde Ordaintzailearen Koordinaziorako Zerbitzua.

    5. Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren menean egonen da, zuzenean, Barne Auditoretzako Atala.

    6. ATALA

      Nekazaritza Zerbitzua

    7. artikulua. Nekazaritza Zerbitzuaren eskumenen esparrua.

      Nekazaritza Zerbitzuak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu, honako arlo hauetan:

      -Nekazaritzako ekoizpen bideak kontrolatzea elikagaien segurtasunaren, fitosanitarioen erabileraren, lohien eta ongarrien esparruan.

      -Nekazaritzako ekoizpen iraunkorraren sistemak sustatzea.

      -Landare osasuna kontrolatzea.

      -Mintegiko landareak eta haziak kontrolatu eta ziurtatzea.

      -Prestakuntza, aholkularitza teknikoa eta nekazaritzako ikerketaren eta berrikuntzaren emaitzen transferentzia.

      -Laguntzen eskaera bakarra antolatzea, Batzordearen 2009ko azaroaren 30eko 1122/2009 (EE) Erregelamenduaren arabera.

      -Nekazari eta abeltzainendako laguntzak, Kontseiluaren 2009ko urtarrilaren 19ko 73/2009 (EE) Erregelamenduan ezarritako Kudeaketa eta Kontroleko Sistema Integratuan sartuak, Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEUF) kargura emanak, eta sistema horrekin parekatuak, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) eta Nafarroako Gobernuaren bidez kofinantzatuak.

      -Merkatuko krisien prebentzioaren eta kudeaketaren arloko jarduketak.

      -Mahastietako ekoizpen ahalmena, ekoizpenaren, uztaren eta izakinen aitorpenak eta legez kanpoko mahastietatik ateratzen diren ekoizpenen xedearenak kontrolatzea.

      -Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEUF) laguntzak fruta eta barazki ekoizleen erakundeen programa eragileetarako, destilazioetarako eta mahastiak berregituratzeko, eta beste batzuk, Merkatuen Antolakunde Bateratutik ateratzen direnak.

      -Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEUF) laguntzak, elikagaiak dohainik banatzeko.

      -Nekazaritzako aseguruen kontratazioa sustatzea.

      -Hondamendi naturalen parekoak diren baldintza klimatologiko kaltegarriek nekazaritzako ustiategietan eragiten dituzten kalteak.

      -Siloen oinarrizko sarea mantentzea eta zaintzea.

    8. artikulua. Nekazaritza Zerbitzuaren egitura.

      Nekazaritza Zerbitzuak atal hauek izanen ditu:

      1. Landareen Ekoizpen eta Osasun Atala.

      2. Merkatuen Erregulaziorako Atala.

      3. Etekinetarako Laguntzen Atala.

      4. Mahastizaintza Atala.

    9. artikulua. Landareen Ekoizpen eta Osasun Atalaren eskumenen esparrua.

      Landareen Ekoizpen eta Osasun Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu, honako arlo hauetan: nekazaritzako ekoizpen bideak kontrolatzea elikagaien segurtasunaren, fitosanitarioen erabileraren, lohien eta ongarrien esparruan, nekazaritzako ekoizpen iraunkorraren sistemak sustatzea, landare osasuna kontrolatzea, mintegiko landareak eta haziak kontrolatu eta ziurtatzea, eta prestakuntza, aholkularitza teknikoa eta nekazaritzako ikerketaren eta berrikuntzaren emaitzen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR