11/2010 FORU DEKRETUA, martxoaren 1ekoa, Galipentzuko mugapeko lurzati berrantolamenduaren bidez nekazaritzako azpiegituretan esku hartzea onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren martxoaren 13ko 404/2007 Ebazpenaren bidez, Galipentzuko mugapeko nekazaritzako azpiegituretan esku hartzeari hasiera eman zitzaion.

Nekazaritzako azpiegituretan esku hartzearen helburua da lurzatien berrantolamenduaren bitartez egitura eta tamaina egokia ematea landa jabetzari, eremu horretarako nekazaritza eta abeltzaintza sektoreak iraun ahal dezan.

Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak urriaren 21ean emandako 2096/2009 Ebazpenaren bidez, Galipentzu aldeko lurzati berrantolamenduari dagokion Ingurumenaren eraginaren adierazpena egin zen.

Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen 12. artikuluak ezartzen du Nafarroako Gobernuak onetsi beharko dituela, foru dekretu bidez, nekazaritzako azpiegituretako esku-hartzeak, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariak proposaturik.

Aldi berean, Valdarras aldeko (Kaseda-Galipentzu) lurzati berrantolamenduaren prozesuan interferentziarik izan ez dadin, bidezkoa da berrantolamenduaren perimetroa aldatzea eta horretatik bereiztea Galipentzuko udal mugapearen azalera (200 hektarea inguru), Galipentzu aldeko lurzati berrantolamenduan sartua. Valdarrasko berrantolamendu prozesua martxoaren 26ko 70/1987 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen (haren bidez alde horretako lurzati berrantolamenduaren onura publikoa eta presako exekuzioa deklaratu zen, ureztaketa lur bihurtu aurreko fase gisa).

Horiek horrela, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak 2010eko martxoaren 1ean egin zuen bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. Onespena.

    Galipentzuko mugapeko lurzati berrantolamenduaren bidez nekazaritzako azpiegituretan esku hartzea onestea.

  2. Jarraitu beharreko prozedura.

    Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen I. tituluko IV. kapituluan ageri den prozedura arruntari jarraitu beharko zaio.

  3. Onura publikoa eta presaz egin beharra.

    Galipentzuko mugapeko lurzatien berrantolamenduaren bidez nekazaritzako azpiegituretan egin nahi den esku-hartzearen onura publikoa eta presako exekuzioa deklaratzen da, ondasun eta eskubideak desjabetzeko, aldi baterako okupaziorako eta okupazio iraunkorrerako, eta bidezko diren zortasunak sortzeko, aldi baterakoak nahiz iraunkorrak.

  4. Proiektuaren azalpena.

    Oinarrizko proiektuan azaltzen da bide berriak eginen direla, 89,7 kilometro, 4 eta 5 metroko zabalerakoak gurpildun ibilgailuentzat, eta beste batzuk egokitu eginen direla, 2,6 kilometro, 4 metroko zabalerakoak.

    Ahal den guztietan, bideen trazadura lehengo trazaduraren gainean eginen da eta, diseinatzerakoan, kontuan hartuko dira lurzati berrantolamendutik sortuko diren lurzatien banaketa, eremu horretako bide sareak, lurraren topografia eta inguruko eremuekin dauden komunikazioak.

    Hustubide sareari dagokionez, proiektuak gaur egungo sarea nahiko moldatu eta hobetuko du. 20,2 km-tan jardun nahi da hustubideetan.

  5. Ingurumen arloko alderdiak.

    Ingurumeneko zuzendari nagusiak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR